General search
New search Improvised Verse Singing: "Byrfyfyr" Name of person: Martin, AlaiaRefine your search
Found results: 1681
2022-03-12 Errenteria Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Giza gorputzak 30 milioi milioi zelula ditu. 3-a aurretik eta 13 zero atzetik. Inork agindu beharrik gabe, zelula horiek guztiak elkarrekin koordinatuta bizi dira. Ikastetxera joan gabe, funtzio ezberdinetan espezializatzen jakin dute. Lehendakaririk gabe, programarik gabe, dotrinarik gabe, ahalduntze eskolarik gabe, badakite elkarlanean jarduten, taldearen mesedetan. Eta euren izaera indibiduala alde batera utzita, elkarrekin egindako lan horretatik zerbait handia sortzen da: bizitza. Gure gorputzean, ordea, gizartean bezalaxe, badira egoistak diren zelulak ere. Superzelulak dira, euren hazkuntza eta ugaltze indibiduala soilik bilatzen dutenak. Mutur-muturreraino bilatu eta baita aurkitu ere. Azken garaipenera arte bizi dute gorputza, euren burua anikilatzera iritsi arte.
Gorputzean guztioi ari zaizkigu etengabe zelula egoista hauek sortzen. Baina gure 30 milioi milioi zelula enpatikoek hainbat mekanismo dituzte zelula berekoiak desagerrarazteko. Batzuetan, ordea, gure gorputzaren babes-estrategia hauek ez dute behar bezala funtzionatzen, eta zelula alfa horiek gailendu egiten dira, eta neurrigabe ugaltzen eta zabaltzen, eta biderkatzen hasten dira gure gorputzean zehar. Lurralde eta territorio berrien konkistan: horixe da MINBIZIA. Nago gure gorputz barruan naturalki gertatzen den fenomeno honek argi uzten digula bizitza enpatiatik, zaintzatik, eta desberdinen arteko elkarlanetik bakarrik sortu eta mantendu daitekeela; interdependienteak garela ahazten dugun momentutik, konturatu gabe, heriotzarako bidea aukeratu dugula sinetsita gaude. NIESSENen gaude. Hasieran ni ez zen. Gu izatean hasi zen ni ez zen hura izaten. Ni ez zen hemen egongo gu ez bageunde. Ni ezen negoen eta gu baien. Ni izan ezen gu alferrik da. Ni esentziala naiz gu horretan, gu hori nigan den bezala. Ni-essen, Gu-asen! Hitz egingo dugu taldeaz, kolektiboaz, ahizpatasunaz... Ni bat aski da gu bat izorratzeko, eta gu bat bada izorratuta dagoen ni bat goxatzeko gai. Bizitzako zein momentutan sentitu duzue ni eta ni eta ni ez dela gu? Baina gu badela ni askoren batura?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-24 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Unai Mendizabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lagunak zarete, Unai eta Alaia. Badira urte batzuk arropak eskuz egiten hasi zinetela. Hasieran zuentzat egiten zenituzten; ondoren baita inguruko lagunentzat ere. Zuk, Unai, zuen sorkuntzat salgai jartzeko gogoa daukazu. Alaiak, berriz, ez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-24 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea zarete, Peru eta Alaia. Urteak dira lan egonkorra lortu, etxea erosi eta elkarrekin bizi zaretela. Peru, gaur Alaiak proposatu dizu lana uztea, etxea saltzea eta munduko beste txoko batean hutsetik hastea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Alaia taberna bat daukazu Xabaten etxe azpian. Azken bi urte hauetan terraza edukitzeko aukera eduki duzu pandemia zela eta. Udalak gutun bana bidali dizue esanez terrazako baimena bertan behera utziko duela. Alaia ez dago batere pozik udalaren erabakiarekin; Xabat ordea terrazarik ez den eguna noiz iritsiko zain dago. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka hasierako agurra Proposed topic: Hasierako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Alaia Martin
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Down sindromea duzuen gazteak zarete. Bi urte pasa dituzue lanerako eta bakarrik bizitzen
jartzeko prestatzen. Gaur duzue lehen eguna zuen etxean elkarrekin.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Kuadrilakoekin oporretara joan zarete. Oporretatik bueltan, argazki albuma prestatu
du Alaiak. Zu, Xamoa, konturatu zara argazki bakar batean ere ez zarela agertzen.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Puntua: Egia esatea / beti ez da ona
Puntua: Zuk ikasi al duzu / gezurrak esaten?
Puntua: Minik ez emateko / esaten denean
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Agin, baserritarra zara. Lege-hauste bat dela eta, lan sozialak eginarazi dizkiote Alaiari, eta gaur, Agin, zure baserrirako bide-bazterrak garbitzera etorri da Alaia. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Gai orokorra: Pentsioak
Puntua: Gogor lan egin eta / miseria jaso
Puntua: Hil amaiera ez da / denentzat berdina
Puntua: Pentsiorik espero / al duzu gerora?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Elkarrekin bizitzera joaten zareten bikotea zarete Alaia eta Andoni. Bazkaltzeko garaia iritsi da, eta lentejak jartzeko asmoa duzue. Andoni lenteja zorroa eskuetan eta Alaia patata eskuetan elkarri begira geratu zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-07-08 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
2013an ipuinak moldatzen ibili ginen. Besteak beste Edurne Zurirena. Edurne Zuriren amaordeak bazuen ispilu bat, eta ispilu bizidunari galderak egiten zizkion eta hark egia erantzuten zuen beti. Egia gordina bazen ere.
Jarri markoaren atzean, eta zu hasi galdezka, Jone.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Aurtengo Gipuzkoako Txapelketan Inaxi Etxabek jarri zion txapela Beñati. Haren gazte garaian, emakumezko bertsolariek ez zuten tokirik oholtzan. Gaur lau gaude oholtzan, hiru ari zarete kantuan eta bat gai jartzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]
Stanza name:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Exercise:
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic:
Aitor eta Alaia senar-emazteak eta Maialen munizipala. Bi hauek autoan etorri dira eta elbarrituentzat erreserbatutako lekuan aparkatu dute. Kotxetik irten, eta makulu bat utzi dutela asentu gainean konturatu da munizipala. Baina inori ez dio errenik ikusten.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Ez da ohiko ordua, igandea eta eguerdiko 12:00ak. Zuek zer egiten duzue beste igandeetan ordu honetan? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Eneritz Zabaleta
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda besteak bati Proposed topic: San Pedro da Amets. Besteak zeruan sartu nahi dutela eta, zer egin duten berau irabazteko kantatu beharko dute eta San Pedrok, Ametsek, erantzuna eman. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-20 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Igor Elortza, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Badira hamaika urte Egunkaria itxi zutela, eta gure bizitzan arrastoa uzten duten albisteak gogoratzen ditugula esaten dute. Zuek non zeundeten otsailaren 20 hartan? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Epailearen aurrean jarri eta hala galdetu dizu: “¿Participó usted en la kalejira de Sarrasarro pro presos hace dos años?” Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-06 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Emakume baten egunerokoa osatzen dute. Mirenek, 14 urterekin idazten zuena. Alaiak, ezkondu, etxea erosi eta haurrak izan zituenekoa. Anek, jubilatuta 60 urtetik gorakoa. Beti hasten ziren idazten “Atzo gauean...”. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alaia Martin
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuen lehenengo zita da gaur. Altzako etxe historikoenera hurbildu zarete: Arzakera. Lehenengo platerarekin hasi dira problemak. Beste hamaika datozkizue.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
