General search
New search Improvised Verse Singing: "Cantares ao Desafio" Name of person: Colina, SustraiRefine your search
Found results: 2481
2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: 2022ko Txapelketa Nagusian, Irungo finalaurrekoan kantatu zenuen Sustrai: “Agian ni entzutea / egingo zaizu arraro / bizkarrean daramaten / hilkutxa baten bainago” zure hiletara ez joatea erabaki zenuenaren paperean. Eta Miren, zuk txapelketa berean Amurriokoan abestu zenuen: “Hilkutxa lauso ta tinko / bera jetsi eta kitto! / Harrian kanka! Jotzen duenean / ez da beherago jetxiko / zu niri bezain hotz eta astun / bekizu lurra betiko” zianuroarekin zure senarra hil zenuenaren paperan. Bistakoa da istorio beraren bi parte direla horiek. Miren eta Sustrai, senar-emazteak zarete. Mirenek Sustrai hilko duen bezperako eguna da. Sustrai lanetik etxera heldu da. Miren ere lanetik etorri da, baina denbora eman dio afaria prestatzeko. Etxeko giroa aspaldi honetan tentsioz betetakoa da. Bi platera zerbitzatu dituzu Miren eta mahaian eseri zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-15 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok bikotea zarete eta Sustraik ingurugiroarekiko ardura handia dauka. Nerea, zuk esaten zenion ez zela ideia ona, baina auto elektrikoa erosi zuen maiatzean. Abuztuan gaude eta urtero bezala, Cadizera, Conilera, bidaiatu behar zenuten. Goizean atera zarete etxetik. Hamasei ordu pasa dira eta laugarren geldialdia egin duzue Sevilla parean, autoa kargatzeko. Nerea, ezin duzu gehiago. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-14 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Unai Bilintx zara. San Sebastian egunez bere etxean bonba lehertu eta ondorioz hil zen bertsolari donostiarra. Badakigu Loiolako erromeria batean ezkontzeko eskatu zeniola neskatxa bati eta hark ezetz esan zizula. Baina ez dakigu zergatik. Atzekoak izango dira neskatxa hori, eta beraiek esango dizute zergatik esan zizuten ezetz. Unai zuk erantzun. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Sustrai gau giroko tabernako atea zara. Zure azalean pegatina eta pintada asko daude. Saioa dator komunera, duela hogei urte zure azalean pintada bat egin zuena. Errotuladore bat atera du berriro. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Inauterietan marrazki bizidunez mozorrotzeko gaia jarri dute Pasai Donibanen. Zu, Iker, mozorro lehiaketako epailea zara eta zure bertsokideak aurkeztu dira bertara. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Exercise:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Proposed topic:
Asko eman dugun pertsona bat omendu nahian jarriko dut gaia. Zendu berri da Imanol Urbieta eta asko da bere kantu, musika eta letrekin eman diguna. Zuen laguntza behar dut hau kantatzeko: “Jon Brown, indio txiki bat zen...” (jendeak abesten du)
Jon Maia, zu zara Jon Brown. Beste guztiek txikitan miretsi izan zaituzte eta zure lagun izan dira. Orain, zu hazi egin zara, eta zure ume hauek ere bai. Hala ere, zerbaitegatik triste daude eta gaur laguntza eske etorri zaizkizu.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-20 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Julen Zelaieta
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur, Sustrai, zure urtebetetzea da. Denok badakigu, Julen zure adiskide minak izan ezik. Trago bat hartzeko geratu zarete, baino Julen ez da gogoratzen zure urtebetetzea denik. Disimuluan, baina Juleni hori jakinarazi nahi diozu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka bukaerako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-30 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Sustrai aita izan berri da, eta Iker esperientziaduna da horretan. Sustrai aholku eske etorri da Ikerrengana. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nahikari Gabilondo
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Biltegi batean lan egiten duzue kamioiak kargatzen. Sustrai, gaur goizean Nahikarik hamargarren aldiz esan dizu zigarroa erretzera kanpora doala. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Erizainak zarete. Egunero, ordaintzen ez dizkizueten ordu gehigarriak egiten dituzue lanean. Sustrai, Jonek esan dizu gaur bera ez dela gehiago geratuko zuen txanda amaitzen denean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Ez duzu gonbidapenik jaso, baina joatea erabaki duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-10 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Munduan bada koadro aski ezaguna: Rafaelen bi aingerutxo pentsakor. Zuek zarete bi aingerutxoak. Etxe asko ezagutzen dituzue, baina horietako bat Artur Masena. Baduzue zer pentsatua eta zeresana. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Exercise:
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic:
Sei puntu baino gehiago dituen bertso bana egin beharko duzue. Julioren bertsoa deskriptiboa izango da. Sustrairena aldarrikapen bat, eta Maialen, zurea gogoeta bat.
Jende uholdea Europa zeharkatzen ari da.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Pertsona bera zarete zuek biok: ehiztari amorratu bat. Zuk, Sustrai, biharko eguna nola imajinatzen duzun kontatuko diguzu; eta, zuk, Maialen, eguna pasa eta egiazki nola joan den egun hori. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eneko Fernandez, Julen Zelaieta
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Sustrai, Osasunako futbol jokalaria zara eta zuek, Julen eta Eneko, bere gurasoak. Osasunazale borrokatuak. Athletic-era joateko eskaintza jaso duzu. Hortxe dituzu ezker-eskuin: Julen “ bai onartu” eta beste aldean Eneko “ez, Osasunan gelditu”. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka hasierako agurra Proposed topic: Hasierako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuen herrian ibilki zirezte, Lehen Mundu Gerlako hilen monumentuaren parean gelditu zirezte. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Miren, etxean telefono eta internet ezin erabiliz egon zira hilabete batez. Berriz ere, hornitzailearen magazinerat joan zira laguntza tekniko eske. 40 minutaz beha egon eta, Sustrai saltzaileak errezebitu zaitu.
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Puntua: Helep-ak sortu ditu / milaka iritzi.
Puntua: Lehen hamar elkargo / gaur egun bakarra.
Puntua: Ba ote da dirurik / euskararendako?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa