General search
New search Bertsolari: "Lazkano, Imanol" Name of person: Mendiluze, AitorRefine your search
Found results: 2718
2014-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Pare bat urteko mutil koskor baten gurasoak zarete. Eskolara eraman duzue semea. Baina hasi denetik, mamuak, goizetan gosaldu nahi ez, zuekin inoiz baino baino lehorrago dabil. Biok zaudete lanean. Hizketan hasi zarete biotako batek jornada pixka bat murriztu beharko ote duen. Baina biok segitu nahi duzue orain arte bezala zortzi orduz lanean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-03 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Okina zara. Gero eta bezero gutxiago dituzu eta gaur zure bezero bat ikusi duzu pasatzen zorroan hipermerkatutik erositako ogi batekin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-22 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Duela gutxi omenaldia egin diote Mendiluzeri Andoainen, eta Irazu inbidiatan dagoenez, Larraulen ez baitiote horrelakorik egin, zein pausu eman behar diren galdezka hasi zaio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-05-25 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Exercise:
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic:
Ataria astekarian Harituz Bertsozale Taldekoek bertso bat jartzen dute. Aitorrek hau jarri zuen San Isidro buelta horretan:
Doinua: Ai hori begi ederra
San Isidro nekazari / lotua lan nekezari / ez bizibide ez sari / baserritarren egun handian / denak argazkiei adi / pentsa lagun mandatari / norantza begira ari / lurrera edo lurrari.
Aitor, nola bizi gara, lurrera begira edo lurrari begira?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-06-17 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Aimar Karrika, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Eli Pagola, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Bosnaka gaia-emanda
Proposed topic:
Bertso bana eguzkiari
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Haritz Mujika
[Extempore verse]Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Xabier Letek bere sehaska kantan zioen: “Handitzen zarenean/ ikasiko duzu / isilik egoteak/ zenbat balio dun”. Zer diozue? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Haritz Mujika
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Proposed topic: Andonik loaren garrantziari buruz ikastaro bat eman du. Bakoitzak kontatu loarekin duzuen arazoa Andoniri eta berak aurkituko du erremedioa.
2018-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Euskara planak egiten ari gara beti. Euskararen inguruko kale neurketak, ikasteko diru laguntzak, Euskaraldia martxan jarriko da... eta gero tabernetan reaggetoia gazteleraz besterik ez da entzuten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Proposed topic: Aitor aitonak dio herriko festetako jubilatu bazkarira joateko urte batzuk falta zaizkiola, gazteegia dela horretarako, eta bilobak dio urte nahikoa duela gazte bazkarira joateko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-26 Gorriti Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Elkarri puntuak jarriz:
Puntua: Zuri gustatze al zaizu / Maialen kirola?
Puntua: Zer da hobe dieta egin / edo izerdi bota?
Puntua: Hamar urtetan zenbat / urte zahartu zera?
Puntua: Barruan ez daukazu / edade berdina.
Puntua: Urte beta asko da / batez ere gora.
Puntua: Berrogeita bi urtek / ze alde du ona?
Puntua: Oraintxe jazten zera / gazteak bezela
Puntua: Ondo geratu zera / familiarekin
Puntua: Seguru al da zu joanda / penatzen dirala?
Puntua: Eta bertsotan zaude / zure gailurrean
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aitor enamoratu egin da. Bikoteak ordea “Poliki” esan dizu;“Denbora behar dut norbaitek ukitu nazan”. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Festak iritsi dira, baina dena ez da festa izaten. Gaueko martxa ezagutzen duzu, saioetatik bueltan askotan tokatu izan zaizu bakarrik itzultzea, zure buruari bueltaka. Semeak ere ari zaizkizu parrandako adinera hurbiltzen. Ze burutazio etortzen zaizkizu? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Exercise:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Proposed topic:
Asko eman dugun pertsona bat omendu nahian jarriko dut gaia. Zendu berri da Imanol Urbieta eta asko da bere kantu, musika eta letrekin eman diguna. Zuen laguntza behar dut hau kantatzeko: “Jon Brown, indio txiki bat zen...” (jendeak abesten du)
Jon Maia, zu zara Jon Brown. Beste guztiek txikitan miretsi izan zaituzte eta zure lagun izan dira. Orain, zu hazi egin zara, eta zure ume hauek ere bai. Hala ere, zerbaitegatik triste daude eta gaur laguntza eske etorri zaizkizu.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihana Bartra, Andoni Egaña, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda besteak bati Proposed topic: Urtarrilaren 20rako aspalditik daukazu bertso saio bat lotuta. Baina orain Bizkaiko txapelduna zara eta dei asko jasotzen dituzu. Atzeko horiek, bere herrietan antolatzen ari dira saioa eta Bizkaiko txapelduna nahi dute bertan. Zuek banan-banan saiatu Etxahun konbentzitzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Oihana Bartra, Aitor Mendiluze, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda besteak bati Proposed topic: Aitor, SOS Deiaken lan egiten duzu, telefonoa hartzen. Gaur Santaixabel bezpera eta atzekoen dei bana jaso duzu larrialdiren batekin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nahikari Gabilondo, Lander Ibarluzea "Aitxulua", Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Jaiak ikusten ari zarete. Horretan zarete zale. Jarri terraza baten, gauzak ondo ikusten diren leku baten, eta begiratu Karmenetan Markinan zer pasatzen den. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Proposed topic: Oso maiteminduta zaudeten bikote hasiberria zarete. Baina badago zerbait zu, Aitor, molestatzen zaituena, eta ez dakizu nola esan. Kontua da jateko edo edateko zerbait behar duen galdetu aldiro, ez duela ezer behar esaten dizula Nahikarik, baina gero zuretik hasten da. Gaur ere izozkia nahi duen galdetu eta ezetz esan dizu. Zu jaten hasi zarenean, zuretik jaten hasi da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-21 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Joan den asteko agur bat dela eta, Nafarroako bertsolari gazte bat hil baitzen, behin eta berriz entzun ditugu “Ezin dugu sinetsi!” Ez gara deus!” eta horrelakoak. Zuk uste duzu heriotzarako prest gaudela? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Jon Lopategi Bizkaiko bertsolaritzaren sustatzaile nagusia izan da. Titulu handia, baina lasai esan daitekeena eta horrek esan nahi du Bizkaiko bertsolaritza besteen aurrean defendatu behar zenean ere hala egiten zuela. Aitor, zer leku du Bizkaiak Euskal Herriko bertsolaritzan eta zer leku dauka Gipuzkoak? Merezi duena, apur bat gehiago edo apur bat gutxiago? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zazpikoa, txikiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Herritarrak zarete; urte askoan bikote ere izan zarete, oso herritarrak, parte hartzaileak, bikote ezaguna herrian. Gauzak hasi bezala bukatzen dira eta zuek iazko Santa Ixabel egunean apurtu zenuten. Gaur urtebete. Eta harrezkero ahalegindu zarete elkarri ihes egiten. Aitor, zuk ez zenekien, baina urtero bezala kuadrillako bazkaria duzue eta zure bazkarira agertu da Agin, zure kuadrillako batekin hasi omen da ateratzen. Eseri zarete mahaian, elkarrengandik bertikalean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
