General search
New search Bertsolari: "Sorozabal, Jokin" Name of person: Peñagarikano, Anjel MariRefine your search
Found results: 2596
2011-02-26 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hik, Sebastian, askotan pentsatu izan duk Peña txoropito bat dela. Hik, Peña, askotan pentsatu izan duk Sebastian harroputz bat dela. Oraintxe zaudete aurrez aurre, nahi duzuena aurpegira esateko moduan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-26 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Nola ikusten duk Euskal Herria? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-20 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aitorpen bat egingo dizut: garai batean botatzen zenituen bertso luze potente haiek gustura entzuten nituen. Zure bizitzaren berri jakiteko hiru galdera egingo dizkizut.Lehenengoa: zer da 1991ko Peñaz? Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen Peña hartaz? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Badakizue aurten intsumisioak hogei urte bete dituela. Zuek biok egin zenuten zerbitzu militarra, eta ondo pasatu omen zenuten. Defentsa Ministeriotik etorri zaizkizue gaur, zerbitzu militarraren aldeko publizitatea egingo ote duzuen eskatzera. Eta doinua ere eman egingo dizuet: "Tarrapatatan". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-10 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Josu Oiartzabal "Xamoa", Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Astelehena, urriaren 12a, jaieguna da askorentzat, baita Hego Euskal Herrian ere. Zer deritzozue? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-20 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Zer da neska gazteekin feelinga sortzen zuen Peña soltero hartaz? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hainbeste urte daramatzate elkarrekin bertsotan, matrimonio kutsua ere hartzen diot nik bikote honi. Seguru ikusten dizkiozuela elkarri maniak eta xelebrekeriak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: 2001, irailak 11, asteartea. Gogoratzen al zarete egun hartan albistea jaso zenutenean, non zeundeten, norekin...? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-17 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Launaka gaia-emanda
Proposed topic:
San Balentin izan da aste honetan, eta Xebastianek jaso ditu arrosak, ohar polit batekin, baina ez zaio asko gustatu. Bonboiak ere jaso ditu, eta haiek ere ez zaizkio gustatu, ez ditu probatu ere egin. Ez zegoen Xebaxtian oso harbera San Balentin egunean. Baina hiru bertso ere jaso ditu, zuen hiru bertso. Ea nola jasotzen ote dituzun.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-25 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]
Stanza name:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Exercise:
Launaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-22 Orio Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Loretxu tabernan egiten zituen otorduak Manuelek, eta ordu asko ematen zituen han. Hiru hauek ere hara joan dira hamaiketakoa egitera, bukatu dute, baina inork ez du eskua patrikan sartzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-27 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Bertako auzoko baserri bateko aita-alabak zarete. Lursail txiki bat baduzue betidanik, baratzearekin, baina aspaldiko urteetan, iritzi desberdinak zirela eta, askotan eztabaidan izaten zineten. Joan zen urtean, aitak terreno erdia alabari eman zion, bere erara landu zezan. Etxeko sukaldean zaudete, urtebete geroago, bakoitza bere uztarekin; alabarenak karakolez beteak, baina ekologikoak; aitarenak oso-osorik, animaliarik gabe, baina sulfatoaren urdinarekin.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Azken boladan soldata jaitsierak eguneroko kontua dira, eta zuei bioi ere tokatu zaizue. Arkaitz da banketxe bateko goi kargu bat, 50.000 euro inguru irabazten zituen hilean, eta orain 44.000 inguruan geratuko zaio soldata; Peña bankuko kristalak garbitzen dituen langilea da, 1.000 euro kobratzen zituen, eta orain 800 eurora murriztu zaio soldata. Askotan bezala, kafe makinan egin dute topo.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Askotan aditu izan dugu denok eta esan ere bai bizitzeko ez dela asko behar, baina hori norberaren esku egongo da. Zuen kasuan zenbat da gutxieneko hori, bizitzeko behar duzuen hori? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-22 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercise:
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic:
Zure bizitzan, Peña, lige asko eduki dituzu. Erregalo asko eman dizkizute. Kontatzerik ba al duzu edo jakiterik ba al dago?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-17 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Odei Barroso, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek biak trenak zarete, bata abiadura handikoa eta bestea abiadura motelekoa. Larrunera igotzen den tren motela kendu eta abiadura handikoa jarriko dute. Oraintxe ari dira aldaketa egiten, tren zaharra kendu eta berria, azkarra jartzen. Peñagarikano tren zaharra, motela da eta Odei tren berria, azkarra.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Peña, janari-denda handi baten aurrean dagoen edukiontzi baten aurrean ari haiz janaria biltzen, haiek botatako jana biltzen, etxera eramateko. Burua altxatu, eta hor non ikusten duan kalera bota hinduen nagusia poltsa batekin datorrela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Lehen, hor, marmarka eta eztabaidan sumatu ditut gizonezko batzuk. Batzuek esaten zuten Peña mutilzaharra dela, ezkongabea; beste batzuek ezetz, ezkonduta dagoela; batzuek esaten zuten seme-alabak badituela, besteek ezetz, ez etxean behintzat; batek edo bestek hirurogei urte pasatuta omen dituzula, besteek ezetz; non bizi zaren ere inork ez zuen asmatzen. Jakin-nahi handia eta Peñaren oso informazio gutxi dago auzo honetan. Informazio pixka bat eman ezazu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Exercise: Binaka gaia-emanda
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lehen azaldu dut zergatik gauden hemen bertsolariak, baina jendeak ez du seguruenik historia guztia jakingo. Hain zuzen ere, nondik datorren azken hamabi urteotan bertsolariak Zumaiara arraunera etortzeko ohitura, zer motibo dauden hor: gida-baimen bat dago tartean, Peña ere arraunlaria izana da Tolosan... Bertsolariak hemen ibili izan gara bai Erribera kalean zipriztinak ateratzen, bai errioan. Kontatu ezazue bertsotan gaur hona ekarri gaitun motiboaren historia. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
