General search
New search Author: "Sokarros, Allande" Year: 2001Refine your search
Found results: 1412
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia, Jon Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek ere, entzule guztiek bezalaxe, ikusi duzue, hor atzean Bai Euskal Herriari jartzen duela, baina nik nahi nuke zuek esaldi hori edukiz betetzea: nolako Euskal Herria nahi dugu edo nahi duzue? -kasu honetan zuek kantatu behar duzuenez-; zer daukagu ezinbesteko Euskal Herri horretan eta zer daukagu eginkizun? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-01 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Bixente Gorostidi, Aitor Mendiluze, Jokin Sorozabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Istorio bat kontatu beharko diguzute zuek. Nik hasiera bakarrik emango dizuet. Drogazale baten bizia kontatu beharko diguzue, erretzen ari den lehen zigarrotik hasita. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-23 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gurasoengandik-eta entzunda daukat, garai batean, baserrietako seme-alabak-eta lehen lanaren jornala beti etxean uzten zutela. Alabak, Maialenek, bere lehen jornala irabazi dau, ta gastatu be bai, baina ez etxean utzita, ez dakigu non, Amurizak, bere aitak, ez duelako ogerlekorik ikusi. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aurtengo zinemaldian Donostia saria emateko asmoa zuten Paco Rabali, baina ez du jasotzerik izango. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hirurogei urteko bi lagun zarete, gaztetatik elkarrekin ibiliak. Hainbeste bertso saio eginak, hainbeste bertso afari eginak, eta zergatik ez, hainbeste parranda eginak ere. Eta gaurko egunian, zuek egun zahar hoiek gogoratzeko, biok mano-mano, parranda egiteko asmotan atera zerate Donostira. Ondo afaldu, hobeto edan, poteatzen hasi ta lautako ja hankak ezinean. Beraz, etxera jutea erabaki dezue, eta Donostiko plaian eseri zarete biok. Itsasoa aurrean eta izar eta ilargipean, filosofatzen hasi zerate, normalean pentsatzen ez diren gauzez pentsatzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gabon giroan gabiz, baina Gabonetan ere etxe danetan ez da zoriona bakarrik egongo, eta zuk, Igor, uste dozu Gabonak ahalik eta gauza gitxienagaz pasa behar direla, ez dozu ospakizun berezirik egiten. Zuk, Irazu, ostera, etxean gorabeherak izan arren ere, uste dozu, Gobonetan etxea leihotik behera bota behar dala, aprobetxatu eta Gobonetan ospatu egin behar dala. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aita-alabak zaree: aite Andoni, alaba Maialen; ta gainea badakigu Maialen aspaldian ibiltari samar dabilela batetik eta bestera, eta gai honetan be horrela suertatu da: Maialen ikasketak egitera atzerrira joan da, eta orain Gabonak datozela-ta ba etxera bueltatzeko-ta aita joan jako bila aireportura, eta aitak espero zauen Maialenek "aita!" edo esatea, baina antza denez, Maialenek dakarren txikiak "aitita" esan du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi, Jokin Sorozabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jon, zu, Afganistaneko gerran hango zaurituek osatzen eta hango beharrizanak asetzen biharrien dabilen pertsonie zara; ta zu, Jokin, ostera, amerikano marin bat egunero hegazkinetik bonbak botetan dabilena. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre, Arkaitz Estiballes
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Bi mila eta hamargarren urtean gizakien hamarretik seik tatuajeren bat izango omen dute. Joxe Agirre tatuatzailea, tatuajeak egiten dituen pertsona izango da, eta Amaia eta Arkaitz, berriz, ere bikotea. Orduan, hik Arkaitz, Amaia joan dek tatuajea egitera Joxerengana, eta hor aurkitu dek paparrean bihotz bat egiten Joxe. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-08 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen eta Oihane, biak belaunaldi bereko bertsolariak zareten arren, oso ezberdin ikusten duzue mundu hau: Oihanerentzat, bertsolaritzari glamour-a falta zaio. Esate baterako, edonola jantzita igotzen omen dira bertsolariak tabladu gainera. Maialen, berriz, ez dago ikuspegi horrekin ados. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-11 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Aritz Lopategi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Gaurko gertakizunek ikusita, derrigortuta gagoz azkenengo informazinoa eta komentarioa zelanbait bertsotan ere azaltzea. Gaur Estatu Batuetan izan dan gertakizunari buruz bueltatxo bat. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek bixok emakumiek zaree, tratu txarrak jasan dabezan emakumiek. Xabier ez da ausartzen denuntzixie sartzen, eta Irazu gaur da denuntzixie sartzera doien egune. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-28 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Sebastian psikiatrarengana bisitan etorri da Andoni, gauean oso amets arraroak egiten dituela eta. Amets arraro horiek kontatzen hasi beharko du lehenengo ametsa egin duenak, gero emango dio honek sententzia edo zergatia edo... Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni, asto bi dituen baserritarra zara. Astoak gobernetan zagozala, Igor, Eusko Jaurlaritzako ordezkaria, jatortzu asto hoiek zoologiko batera eroan behar dabezala esanez. Arrazoia, desagertzeko zorian dagozala argudiatuz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-08 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Estitxu, duela gutxi hasi ziren Maialen mutil-lagunarekin. Honek, ordea, beti lanaren aitzakia egiten zuen elkarrekin egoteko orduan. Eta zu harrituta zeunden, hainbeste denbora kentzen zion lan hori zein ote zen jakin nahian. Azkenean, aitortu dizu: zure mutil-laguna, Maialen, artzaia da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Fredi Paia
[Extempore verse]Stanza name: KOPLEN MULTZOA Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Arkaitz, Marcos subkomandantea zara. Lehengo egunean agertu zan El Pais-en Marcos subkomandantea El Corte Inglesen egon zala beharrean. Hor beharrean zagozela Bilboko El Corte Inglesen, Fredi gaztetxoa joan jatzu kaputxa bat erosi gura dauela esanez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: KOPLEN MULTZOA Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Kasu honetan, Lizaso, zahar etxe batean zauden agurea zara, eta Irazu, berriz, zahar etxe hortako erizaina edo enfermera. Sebastian agureak bere gelatik jo dio tinbrea enfermerari eta enfermera, joan da agurearen gelara zer behar duen esanez. Agureak zera erantzun dio: "Lagun bat behar dut". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Extempore verse]Stanza name: KOPLEN MULTZOA Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Igor Elortzak garai baten Unairen itzalean ibili behar izan zuen, harik eta gailurra hartu zuen arte, eta Sustrai Colinak ere badauka Ametsekin halakoxe arazotxo bat, eta hori nola egin ote zuen jakin nahiko luke. Nik uste sekretuak kontatuko dizkiola. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Neurri luzekoak Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Kasu honetan etorkin bat zara. Zeure famelia osoa hartu eta hor zatoz itsasoan Espainiarantz patera umel ilun batean. Itsasoa zeharkatzen ari zaretela, zure semetxoak galdera hau egin dizu: "Aita, nora goaz?". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Neurri luzekoak Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Joxerra Garzian liburu batean oinarritutako gai hau jarriko diat. Bertako esalditxo batek hala zioen: "Askatasunzaleak omen garela denak, eta horregatik ateak zabalik nahi ditugu baina askatasunak ez du aterik maite, zabalenetik ere ez da kabitzen". Bertsorik zabalenean askatasuna kabituko al litzake? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
