Bertsos - View details   To know more about this section

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Performance
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Ezindua zara. Zure gurpil-aulkia duzu derrigorrezko ibilgailu. Aulkiari erantsita duzun motxilatik kartera ostu dizute gaur. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Inpotentzia sentitzen det nik
besterikan ezinean,
bizi guzia pasa beharra
arantzez bete minean;
hanka bikoak tratatu nahia
berdinean-berdinean,
zurikeria hutsa baino ez da
gizartean mingainean.
Aulki gurpildun gainean nabil,
nahiz gazte izan adinean;
bestela ezin-ta kartera eta
motxilatxoa soinean,
baina bizia, bizi alu hau,
ikus litekeen heinean,
gurpil gainean goazenontzat
ez doa kurpil gainean.


Atzekaldetik etorriko zan,
gu horretan ahulak gara,
ispilurik ez ta ezin luza
atzerako begirada.
Motxila beltzan patrikatxoan
egingo zun labankada,
nerea zena, kartera, doa
orain bere patrikara.
Inork ez nau ni laguntzen inork,
ez nezake gaur anpara;
salduta nago, etsita nago,
ume galduen gisara.
Dena ezina, dena bide estu,
dena arantza ta traba,
ta okerrena ohitu ein naizela
sensazio honetara.


Zer egingo det, gurpilei eman
ta etxeratu beharko;
nere kartera zaborren baten
azalduko da biharko.
Ezinduaren karneta hantxe
ta dirua da faltako,
ta lapur esku-zurin bat noski
dotore eta galako.
Hemen exeri ta negar egin
nezake, baina zertako?
Bihozgabeak nere dirua
hartu dezala aintzako;
gozatu eta aprobetxatu,
hori jotzen det ontzako,
beretzat baino askoz gutxio
balio du neretzako.