General search
New search Interviewed: "Alberdi, Uxue" Name of person: Lujanbio, MaialenRefine your search
Found results: 4411
2002-10-31 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen, bihar zara ezkontzekoa. Gaur, Sebastian aitari txikitan bezala besoetan hartu eta ipuin bat kontatzeko eskatu diozu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Silveira
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Zortzinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Maialen, zeri egiten dio barre hemengo bertsolari bakoitzak? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Gure inguruan horrenbeste ika-mika, gorabehera, ezinikusi eta ezin entzun badago. Errepaso bat emaiozue bakoitzak ikusten duenetik, gure honek irtenbiderik baduen edo nondik ikusten diozuen konponbidea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aste honetan, Maialen, hurbil ikusi dut heriotza, hurbileko pertsona bat hil zaigu. Badakit zeuk ere horrelako egoerarik bizi izan duzula; eta galdetu nahi nizuke, nik ez baitut aste honetan ondorio garbirik atera, ea zuk alderdi onik ikusten al diozun heriotzari. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-10 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea osatzen duzue zuek biok. Lege naturalak ez zuen nahi zuek elkartzerik, baina destinoak bai. Zu, Andoni, arlo politikoan ezkerrekoa zara. Zu, Maialen, eskuinekoa. Andoni konstituzionalista da, eta Maialen abertzalea. Andoni letretakoa da, eta Maialen zientzietakoa. Elkar asko maite duzue, baina gaur borroka latza izan duzue. Platerak ere airean ibili dira. Baina, gaur ere ohean bukatu da zuen borroka. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Kontu egizue zuek biok bikotekideak zaretela. Ohartu zineten zuen harremana ez zihoala ondo, krisialdi batean murgilduta zegoela. Hori dela eta, udako oporrak bakoitzak bere aldetik pasatzea erabaki zenuten. Oporraldia igaro eta oraintxe zaudete aurrez aurre berriro. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuk, Maialen, lige kontuetan arrakasta besterik ez duzu ezagutu. Zure kantu eta enkatu ororen aurrean pertsona oro errenditu da, baina azkeneko honekin gauzak ez doaz ohi bezala. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-10 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen, udara honetan bidaia luzea egin nahi zenuen, Indiara hain zuzen. Baina zure bizitzako akatsa egin zenuen: Amets gonbidatu zenuen zure bidaiakide gisa. Hasieratik hasi zen kexuka, aski zela esan arte. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Lehenengo bertsoan dokumental bat egin behar duzue, bakoitzak nahi duen errealitateari buruz. Eta ondoren, bigarren bertsoan, errealitate hori fikzioz edertu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gizon puska dugu Sebastian, baina gizon puska honi puska bat falta zaio, izan ere, besamotza dugu; eta akonplejatu samarrik bizi izan da urteetan. Emakumeekin harreman gutxi izan du horregatik. Maialenen lagun, eta beraien arteko adiskidetasun harremana sakondu eta halako maitasun harreman zintzoa sortu da beraien artean. Azkenean, heldu dira logela gozo batera; Sebastian lotsatuta, besamotza da, Maialenek kendu dio alkandora. Bularra agerian, orban izugarria ageriago, eta laztan egin dio orbanean Maialenek Sebastiani. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Euskal Herrian hainbeste gauza gertatzen dira, baina gero gauza da nola kontatzen den gertatzen den hura. Botila bat puskatzen bada, badakigu zer esaten duten zenbait lekutan. Ametsek Euskal Herriko edozein gertakizun kontatuko du, eta Maialenek kontatuko du La Razón egunkariak Madrilen eta Espainia osoan nola zabaltzen duen albiste hori. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Iduri du herri eta jende xumeek jasaiten dituztela naturaren ezbeharrak. Zu, Igor, Mexikoko herri ttiki bateko laborari indiar bat zara eta zu, Maialen, Miamiko herri aberats batekoa. Zein dira zuen gogoetak jakitean izugarrizko tifoia hurbiltzen ari dela? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-05-03 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zarautz aldean komunitate edo lagunarte batek saiakera bat egin du garai batean bezala bizitzeko, hau da, dirua erabili ordez trukean ibili gauzak. Zuek zarete komunitate horretako bi kide. Esaiguzue orain artekoa zer moduz joan den. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-06 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bertsozale Elkartea zuzpertzearren zera proposatu dio Maialenek Unairi: jokatu berri den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan finalista izan ziren zazpi gizonezkoekin striptease bat antolatzea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur egungo mundu teknikak erabat harrapatu honetan, jende asko bizi da etxean oso gutxitan egoteko modua izaten duena; eta etxean ez dagoela, aparato bat erabiltzen du lagunei eta deiei erantzuteko: erantzungailu automatikoa. Hauek erantzungailu automatikoak izango ditugu. Erantzungailuaren behar handia duen bat Paula Jones izeneko neskatxa da, EEBBetako presidenteari, Clintoni, eraso sexualagatik denuntzia jarri diona. Has dadila martxan erantzungailu automatikoa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur egungo mundu teknikak erabat harrapatu honetan, jende asko bizi da etxean oso gutxitan egoteko modua izaten duena; eta etxean ez dagoela, aparato bat erabiltzen du lagunei eta deiei erantzuteko: erantzungailu automatikoa. Jon Sarasuarena erantzungailua duzue hau; badu premia! Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñaki Zelaia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hemen dauzkagu Andoaingo alkatea, Irazu, eta bere aholkularia, Zelaia. Azkenaldi honetan arduratuta dabiltza herri eta hiri inportante guztiek badutelako beren ikurra -Guggenheim, Kursaala etab.- ; eta Andoain badirudi nahikoa herri fantasma geratzen ari dela, nortasunik gabea. Eta hor dabiltza biak buru-belarri nondik edo handik zeozer asmatu nahian, herri honi izaera bat eta ikur bat emango diona. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-02-20 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Azkoitian dagoen kultur ingurune ezagunenetako bat Matadeixe izenekoa da seguru asko, garai batean ganadu hiltegi abandonatu bat izana eta gazteek martxan jarri zutena. Bertso pare bat mereziko ditu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-09-11 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi ahizpa zarete, zaharrena Maialen eta gazteena Nahikari.Gaur Nahikari negar zotinetan etorri da etxera, Maialeni esanez lehenbiziko amodio porrota jaso duela eta gizonezko guztiak gorroto dituela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-23 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Joxeri komeria gertatu zaio berak esanda jakin dugunez: hona etortzerako goizean janzten hasi da eta hor erori zaio galtzetako botoia; eta galtzak eta botoia eskuan dituela joan da bere andrearengana eta "hauxe josi beharko didazu" esan dio. Andreak telebistatik begirik kendu gabe "jostorratza eta haria hortxe dauzkazu" erantzun dio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
