Bertsos - View details To know more about this section
2003-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2003-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio:
Soluzioen bila
ekin eta ekin
ta ez ginan konformatzen
gu bakar batekin.
Haizea hartzen egon naiz
Pirineo erdin
zenbat irauten degun
nahi det orain jakin
hamabost eguneko
gasolinarekin.
A. Egaña:
Aspaldian nenbilen
Mejikon zelatan
haruntza joan nintzan
nere harro plantan.
Han berdintsu zitzaidan
Cancun edo kankan!
Hara apartatzeak
ze indarra daukan!:
lehen soberan zintudan
eta orain faltan.
M. Lujanbio:
Oporraldia izan
dezu egokia
juntatu gera eta
hau egun betia!
Aizu, nik sentitu det
ez da aitzakia
ikusi dedanean
zure bekokia
aspaldi sentitu ez nun
irripar ttikia.
A. Egaña:
Apartatu beharra
hori da tristea
konturatzeko zein zen
gure eskastea.
Denbora soil-soilik zen
gendun desgastea
beraz onena degu
oporrak uztea
ta gaxtetan bezela
?lanean' hastea.
M. Lujanbio:
Gaztetako garaiak
dituzu begitan
horra ezin gintezke
bueltatu egitan.
Berriz juntatu gera
pentsau gabe bitan
igual egongo gera
dosien premitan
hamabost eguneko
bolada txikitan.
A. Egaña:
Gutxitxo ote degun
bururatu di-da...
Zure maitasun hori
urritzen ari da.
Segi ?zagun lehengoan
berriz ere tira
elkarren ondoan ta
elkarri begira
ta oporrak berriz'e
iritsiko dira.