General search
New search Interviewed: "Lazkoz, Eneko" Year: 2010Refine your search
Found results: 1190
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aurreko batean, telebistan, Bi Errepidean programan, saharar emakume bat ikusi genuen hizketan gizonezkoen futbol talde bat entrenatzen, eta galdera bati hala erantzun zion: "Hemen gizon-emakumeak parekoak gara. Niri ez zait batere kostatzen gizonezkoei aginduak ematea". Gizonezko askok han denbora asko igarotzen dute kanpoan, eta emakumeak dira kanpamentuak eta eguneroko bizitza aurrera ateratzen dutenak. Ia dena emakumeak egiten du han. Uxue, Saharako emakume baten etorkizunak zer doinu, zer usai, zer kolore duela iruditzen zaizu? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-07 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Gu baino pobreagoak diren leku askotan ibili zara munduan barrena. Bidaia horietan argazkiak atera dituzu, eta argazkietan ume guztiak irribarretsu agertzen dira. Gure ingurura begiratu eta ume gutxi ikusten dituzu irribarrez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek ere mila arrazoi dauzkazue elkarrekin egoteko, mila arrazoi jolasean aritzeko. Bi ume koxkor zarete, Ainhoa Saharako neska koxkorra eta Uxue neska euskalduna. Ainhoa Uxueren etxean ari da uda pasatzen, eta ur pistola batekin ari zarete jolasean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Otañoren bertsorik ospetsuenetakoak aita-semeak izenekoak dira; "Lagundurikan danoi / gugatik hil zanak" hasten da eta honelaxe amaitzen da sorta: "Iritsi da ordua / joan bihar dezuna / badakizuna aita-amak / hemen dauzkazuna / ez dezula ahaztu / gaur neri entzuna / hitz baterako hau da / eskatzen zaizuna: / izan zaitez nonahi ta / beti euskalduna". Jon eta Amaia, gurasoak zarete, eta zuen semea edo alaba agurtu behar duzue honako hiru kasu desberdinetan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda puntutan Proposed topic: Puntutan egiteko bi baldintza: hiru minutu gutxienez eta bost minutu gehienez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Behin, autoan nindoala, istorio moduko bat entzun nuen, eta halaxe dio istorioak: Adineko bi gizon ospitalean daude, gela bereko ohe banatan. Bata ate ondoan eta bestea leihoaren ondoan. Atearen ondokoak egunero-egunero galdetzen dio besteari ea zer dagoen kanpoan, eta hark beti istorio politak kontatzen dizkio, nola uso baten atzetik dabilen ume bat, nola bikote gazte bat musuka dabilen... Atearen ondokoa inbidiatan dago eta heriotza besterik ez dio opa leihoaren ondoan dagoenari. Azkenean, hil da leihoaren ondokoa, eta atearen ondokoa leihoaren aldamenera pasatu dute, baina konturatu da leihoak patio itxi bat besterik ez duela erakusten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen, Amets zure 90 urteko aitona da. Ospitalean daramatza azken bi hilabeteak, gaixorik. Elkarri eskutik helduta tertulia goxoan aritu zarete, eta agurtzerakoan hala esan dizu aitonak: "Hi, Maialen, bihar nire ezkontzako trajea ekar ezan, heriotzaren aurrean dotore egon nahi dinat eta". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Urteetan gora, oso gora, egin duten bi lagun zarete. Aspaldion, kalean baino elizan egiten duzue gehiago topo. Zuen ezagun, zuen lagun pilo bat desagertu da azkenaldian, eta ez dago asterik eliza elizkizunik ez daukazuenik. Jon, gero eta estuago, gero eta larriago zaude. Andoni, ostera, trankil eta sendo ikusten duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bada irakiar emakume bat lapidatu egingo dutena, harrika akabatuko dutena, eta eskaera bakar bat egin du: harrikatzen duten bitartean bere semeak ez daitezela bertan egon. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Laster, ordubete barru, urtebete da Villabonako festek lutoa jantzi zutela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko berezia, 4 puntuz (hg) / Lau puntuko berezia (ip) Exercise: Bakarka hasierako agurra Proposed topic: Hasierako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Extempore verse]Stanza name: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka hasierako agurra Proposed topic: Hasierako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Ugartetxea
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka hasierako agurra Proposed topic: Hasierako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Uranga
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Gaur, hainbat aldiz aipatu dugun bezala, bihar izango dugu eskualdeko ekimen garrantzitsu hau, Pausoz Pauso Azkoititik Zarautza, bi urtez behin egiten duguna, euskal preso politikoei elkartasuna adierazi eta etxean nahi ditugula eskatzeko. Baina urteotako bilakaera kontuan izanda, sakabanaketa, isolamendua, Parot doktrinaren aplikazioa, eta senideek nahiz lagunek jasan behar izan dituzten miaketak, badirudi aurrera egin beharrean atzerapausoak ematen ari garela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-08 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Askotan entzun dugu diruak ez duela zoriontasunik ematen, batez ere besteen poltsikoetan dagoenean. Orain, krisi garaian gauden honetan, zer uste duzu ematen eta kentzen duela diruak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-20 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka bukaerako agurra Proposed topic: Bukaerako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-23 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Beñat, Donostiako gazte auzipetuetako bat izango zara. Bi urte eman zenituen kartzelan, eta orain dela hilabete gutxi askatu zintuzten, hamabi mila euroko fidantza ordainduta. Gaur epaiketa eguna da, eta etxean zaude motxila prestatzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-06-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hauek dira larunbat gauero herriko taberna guztiak ixten dituztenak. Tabernak itxi, elkarri bizkarretik heldu, eta "Mendian gora" kantatuz joaten dira mendian dagoen beren etxera. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-06-13 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Hilabete pasatxo da Hernanin zabor-bilketa sistema berria, atez atekoa, jarri zutela. Zer moduz moldatu zara? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ama-alabak zarete. Iñaki alabak askotan eskatu diozu Aitor amari aita sala dezala. Gaur ere, etxera sartu eta ama ikusita ezin beste ezer esan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
