General search
New search Entity: "Aek. Bilboko Matxintxu Euskaltegia" Name of person: Peñagarikano, Anjel MariRefine your search
Found results: 2601
2023-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aitaginarreba da Anjel Mari, eta Sustrai, suhia. Sustraik duela urtebete bazkaldu zuen lehen aldiz Anjel Mariren etxean. Orduan, usoak saltsan prestatu zituen Anjel Marik. Sustraik ez ditu gustukoak, baina orduan “Ño! Ederra dago hau!” esanez aritu zen, eta Anjel Mari pozarren. Geroztik, Sustrai Anjel Mariren etxera joan den bakoitzean, taka, usoak saltsan. Konfiantza pixka bat hartu du Sustraik urtebeteren ondoren, eta egia esateko unea dela iruditu zaio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Joaquin Salvador Quino hil berria da. Mafalda pertsonaiaren sortzailea. Eta hari horri tiraka jakin nahiko nuke zuek umetan zein ipuinetako pertsonaia, zer komikitako pertsonaia edo zein marrazki bizidunetako pertsonaia zenuten gogoko. Umetan zein zen zuen idolo txiki hori edo miresten zenuten pertsonaia hori. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Peña, behin entzun nizun baduzula bertsoari denbora gehiago ez eskaini izanaren pena. Bertsotatik bizitzeko apustua serio egin ez izanaren arantza. Gaur elkarrekin bazkaltzen ari zinetela, Haritzek esan dizu: “Nik egin behar dut bada apustua, baina baditut nere kezkak eta zalantzak. Argituko al zenizkidake?” Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Euskal mitologian bada apaiz bat Mateo Txistu izenekoa. Apaiz eta ehizazale amorratua omen zen, eta behin meza ematen ari zela erbia azaldu omen zen elizako atean; askok diote deabrua bera zela, erbiz mozorrotuta. Mateo Txistuk erbia ikusi zuenean hor utzi omen zuen meza, eta han abiatu omen zen erbiaren atzetik, sakristian zain zituen txakurra eta eskopeta hartuta. Diotenez, oraindik hor jarraitzen omen du Mateo Txistuk erbiaren atzetik ehizatu ezinda, eta basoetan eta haizeguneetan askotan entzuten omen da Mateo ehiztariaren txistua txakurrei deika, erbiaren atzetik doan bitartean. Bada,
Peña dugu Mateo Txistu ehiztaria, eta Oihana erbia. Oraindik hortxe segitzen duzue, batek ihesean eta besteak ehizatu nahian.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-11 Azkarate (N) Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Urteetan ibili haiz kafe makinak banatzen. Sei puntu jarriko ditiat.
Puntua: Denoi gustatzen zaigu / kafea hartzea
Puntua: Zein da kafe on batek / duen sekretua?
Puntua: Kafeak beti uzten du / punttu bat garratza
Puntua: Kafea azukrekin / edo eta gabe
Puntua: Kafe orduan sarri / ideia onena
Puntua: Erretiroa hartuta / zer moduz zabiltza?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zergatik ez dakigula, eta are gutxiago zertarako, Sebastianek erabaki du eskopeta erabiltzeko baimena ateratzea. Aurreko probak egin ditu eta ahozkoa falta zaio. Eta, noski, munduan ez da Peña baino ehiztari hoberik, eta berarekin egingo du azterketa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Sebastian gotzainari bisita egin dio Anjel Mari Usurbilgo apaizak, Erromako zenbait erabakik -preserbatiboak direla, homosexualen ezkontzak direla...- sortzen dizkion buruhausteak direla eta. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok lagun minak zarete. Baina Anjel Mari azken bolada honetan depresioak jota dabil, triste, kexa besterik entzuten ez zaiola. Berak egiten duen kexa bakoitzeko botaiozu loretxo bat-edo, Ainhoa. Ea laguntzen diogun. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketan ia denek parte hartu dute, Peñak izan ezik. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko ordezkari Murua kargu hartzera etorri zaio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu eta Peña elkarrekin asko ibiliak zarete-eta kontatu Peñarekin igaro duzun momenturik onena eta txarrena. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Konta itzak penak, hireak edo besteenak. Ea lortzen duan jendea negarrez jartzea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Zurekin igarotako momenturik onenak eta txarrenak kontatu dizkigu Egañak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-05-25 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Arotza haiz, baina herrian inork ez hau hire izenez ezagutzen; egun batean hanka moztu ziaten eta ordutik denek "patapalo" ezizenez ezagutzen hau. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-04 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni ertzainak alkoholemi kontrol batean bere koinatua, Peña, gelditu du Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-07-25 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Brasilera joan behar duk oporretan datorren abuztuan. Hori dela-eta erantzungailuan hiru mezu uztea erabaki duk: bat bertsolarientzat, beste bat lagunentzat edo herritarrentzat eta hirugarrena hire maitearentzat. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu Peña, istripua izan eta ospitaleko ohean zaude, gorputz osoa eskaiolatuta. bisitan nor etorriko-eta zure neskalaguna, Amaia. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-08-03 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hil honen hondarrean omen dira berrogeita hamar urte Ernio mendiko gurutzea zutitu zutela. Garai haiek ekarri behar ditugu gogora. Hi Andoni, gurutze hori zutitzen ibili zirenetako bat haugu, eta Peña berriz, gora eta behera, behar zena garraiatzen ibili zen idia. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ezkonduz gero hamabost egun jai ematen dituzte Peñaren lantokian, eta gaur, hirugarren aldiz ezkontzera doala esatera joan zaio Lizaso nagusiari. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-05-25 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Iñaki Zelaia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zelaia gaztetxoak, gaur egun tamalez gazte askok hitz egiten duen bezala, euskara kaskarra egiten du. Sorozabal, helduxeagoa da, hobeto hitz egiten du, eta akatsak zuzenduko dizkio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-04 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Peñagarikanok aurten ez du txapelketan parte hartuko, eta Igorrek botilerotzat gure dau Peña. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
