General search
New search Medium type: "U-matic" Name of person: Peñagarikano, Anjel MariRefine your search
Found results: 2602
2012-02-25 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]
Stanza name:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Exercise:
Launaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-22 Orio Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Loretxu tabernan egiten zituen otorduak Manuelek, eta ordu asko ematen zituen han. Hiru hauek ere hara joan dira hamaiketakoa egitera, bukatu dute, baina inork ez du eskua patrikan sartzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-27 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Bertako auzoko baserri bateko aita-alabak zarete. Lursail txiki bat baduzue betidanik, baratzearekin, baina aspaldiko urteetan, iritzi desberdinak zirela eta, askotan eztabaidan izaten zineten. Joan zen urtean, aitak terreno erdia alabari eman zion, bere erara landu zezan. Etxeko sukaldean zaudete, urtebete geroago, bakoitza bere uztarekin; alabarenak karakolez beteak, baina ekologikoak; aitarenak oso-osorik, animaliarik gabe, baina sulfatoaren urdinarekin.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Azken boladan soldata jaitsierak eguneroko kontua dira, eta zuei bioi ere tokatu zaizue. Arkaitz da banketxe bateko goi kargu bat, 50.000 euro inguru irabazten zituen hilean, eta orain 44.000 inguruan geratuko zaio soldata; Peña bankuko kristalak garbitzen dituen langilea da, 1.000 euro kobratzen zituen, eta orain 800 eurora murriztu zaio soldata. Askotan bezala, kafe makinan egin dute topo.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Askotan aditu izan dugu denok eta esan ere bai bizitzeko ez dela asko behar, baina hori norberaren esku egongo da. Zuen kasuan zenbat da gutxieneko hori, bizitzeko behar duzuen hori? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-22 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercise:
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic:
Zure bizitzan, Peña, lige asko eduki dituzu. Erregalo asko eman dizkizute. Kontatzerik ba al duzu edo jakiterik ba al dago?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic:
Sei argazkitan programan atera zen Peña. Eta hara hemen beste argazki batzuk
Pantailan Peñagarikanoren argazki hauek azaltzen dira:
Jaunartze egunekoa
Ehiztari moduan, uso batzuekin
Perretxiku biltzaile, onddo handiekin
Athleticzale bufanda batekin
Galdera ikur bat
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Proposed topic: Zu, Anjel Mari, saioa ikustera etorri zara. Hasieratik Jon, zure ondokoa, koadernoa hartu, eta jakintsu plantak egiten ari da. Bertsotako oin guztiak bertsolariek kantatu aurretik apuntatzen ditu, baina oraindik ez du bakarra ere asmatu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Aurrez beste bertsolari askok egin duten moduan, Peñagarikanok bere memoriak idatzi nahi ditu. Buru-belarri horretan dabil. Baina ez da erreza, aldamenetik kendu ezinik dabilelako lotsa, Maialen, eta ausardia, Iturriaga. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-27 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Lizaso eta Peñagarikano auzoak zarete; zuen baserriek elkarren ondoan daude. Gogoratzen duzuenetik beti egon zarete haserre, zuen gurasoak eta haien gurasoak bezala. Hori ikusita, bitartekari bat hartu duzue, Andoni. Bakoitzak haserre horren arrazoiak eta minak azaldu behar ditu, eta Andonik ebatziko du arrazoia nork duen, inork baldin badu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zergatik ez dakigula, eta are gutxiago zertarako, Sebastianek erabaki du eskopeta erabiltzeko baimena ateratzea. Aurreko probak egin ditu eta ahozkoa falta zaio. Eta, noski, munduan ez da Peña baino ehiztari hoberik, eta berarekin egingo du azterketa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Sebastian gotzainari bisita egin dio Anjel Mari Usurbilgo apaizak, Erromako zenbait erabakik -preserbatiboak direla, homosexualen ezkontzak direla...- sortzen dizkion buruhausteak direla eta. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok lagun minak zarete. Baina Anjel Mari azken bolada honetan depresioak jota dabil, triste, kexa besterik entzuten ez zaiola. Berak egiten duen kexa bakoitzeko botaiozu loretxo bat-edo, Ainhoa. Ea laguntzen diogun. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketan ia denek parte hartu dute, Peñak izan ezik. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko ordezkari Murua kargu hartzera etorri zaio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda besteak bati Proposed topic: Badakizu gizarte modu honek gauza on asko sortu dituela, baina gaixotasun berriak ere bai. Horietako gehienak buru aldekoak omen dira, estresak, depresioak eta horrelakoak. Gaixotasun horiek sendatzeko medizinaren alor berri bat sortu da eta sekulako dirutzak ordaintzen dituzte aberatsek, depresioekin-eta daudenean; eta mediku horiek daukaten filosofia zera da: gauza guztien alde ona ikusi behar dela, desgraziarik handienean ere badagoela alde ona, eta horri begiratzen irakasten dute. Medikuntza berri horretako medikurik ospetsuena Andoni Egaña doktorea dugu. Beste hauek, berriz, denak gaixo daude eta kontsultan hartuko ditu banan-banan. Desgraziak, depresioak, beren neurak kontatuko dizkiote eta ea Andonik erakusten dien desgrazia horien alde ona. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hauek, ez badirudite ere, ia bi hamarkadaren aldea daukate adinean. Anjel Marik Irazuren adin modua zuenean ere gertatzen ziren honelakoak: manifestazioren batera joan eta jipoia ematen zieten; hormaren kontra egon behar izaten zen... Hogei urte igaro diren honetan ere antzekoak gertatzen dira. Kontaiozue elkarri zer alde dagoen ordukotik gaurkora. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Esaera zahar batek dioenez pertsonen balioa ez da pisura neurtzen. Eta zuk zer diozu? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-06-06 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek aitona-bilobak zarete, Peña aitona eta Arano biloba. Ustekabean farmazian topo egin duzue; Peña Viagra kaxa bat eskuan duela eta Arano kondoi kaxa bat duela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jose Lizaso, gauean, bertso saio batetik etxera doala, hor dago Orioko zubian semaforoa gorrian geldi; Peña izango da semaforoa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-11-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aitor Mitch hurakana izanen da eta Anjel Mari, berriz, bizirik baina miseria gorrienean, guztiz gabetua, gelditu den erdialdeko Amerikako biztanlea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
