General search
New search Language: "eu" Name of person: Egaña, AndoniRefine your search
Found results: 5612
2025-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Josu Sanjurjo, Julen Zelaieta
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Uztailaren 7a, San Fermin izateaz gain Kondorraren Nazioarteko Eguna ere bada. Hemen bakoitzak baditu bere sinismenak, hil ondotik zer gertatzen denari buruz adibidez, anitzek hil ondotik animali batean berraragiztatuko garela uste dute. Andoni, zure ustez beste laurak ze animaliatan berraragiztatuko dira? Eta besteok erran ezazue zuen patua gustukoa duzuen ala ez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-10 Ortzaize Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Patxi Iriart
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ortzaize zentroan bada Menta liburu denda. Herritarrengandik preziatua da, anitz zerbitzu eskaintzen baititu: liburu salmenta, hitzaldi, kafe, bierak … Andoni Mentan sartu zara eta lekuak xarmaturik irakurketan eta ametsetan hasi zara. Zoko batean da Patxi herritarra bere hamargarren biera bukatzen. Gero eta gehiago edan, gero eta leku gehiago hartzen du Patxik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-01 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Andoni, Jagoba Arrasateren paperean jarriko haut, Euskal Herriko futbol taldearen hautatzaile rolean. Euskal Herria – Palestina partida jokatuko duk datorren azaroaren 15ean, Bilbon. Azaroaren 14a da gaur, eta deialdiko jokalari asko gripeak jota omen zeudek. Zaleen artean boluntarioak eskatu eta atzeko bostak agertu dituk; horiekin osatu beharko duk taldea. Ea ba, zer ezaugarri ikusten diok bakoitzari? Bakoitza non kokatu behar duk zelaian? Eta zuek, ados al zaudete Arrasatek emandako postuarekin? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-29 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iratxe Ibarra
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Atzo gauera arte lagunak izan zarete. Atzo gauean zerbait gertatu da lagunez gainerakoa. Oraintxe itzartu zarete, eta kopletan hasi. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Oihane Perea
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Euskal prentsa arrosako lehen programa da ETB1en; platoan zaudete laurok eta zuzenean hasteko segundo batzuk falta dira. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-24 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hondartzan dagoen mutil koxkor bat zara. Gaztelu bat egiten orduak daramatzazu. Bukatzear zaudela, olatu batek dena desegin dizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-17 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Deskantsua egingo dugu. Badakizue bertsolariak bertsoaz bakarrik ezin direla bizi; beraz, euren marken propaganda egiteko aukera dute orain. Iragarkien txanda. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-17 Lezo Lagun-artekoa Eguerdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Sustrai Colina, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Sustrai, Egaña, Oihana, Lujanbio eta Xabier Mendiluze zarete. Atzekoen semeak zarete. Udalekuetan begiraleak "nor da bertsolari onena?" galdetu duenean bakoitzak bere gurasoa aipatzen du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-01 Igeldo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Neurri berezikoak Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Frantziatik datorren berria da honakoa: Nicolas Sarkozyk gizalegea eta errespetua aldarrikatze aldera, irakasleei berriz ere de usted hitz egin behar zaiela esan du. Espainiako ministerioa ere ados dago. Amaia da ikaslea, eta Andoni irakaslea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda puntutan Proposed topic: Andoni insoportable dabil azkenaldi honetan: zarauztarra da, bihar Kontxan dira, Zarautz izan da euskal traineru azkarrena sailkapen estropadan... Arrauna besterik ez du buruan. Maialenek arraunaz paso egiten du, eta arraunaz ez beste edozertaz hitz egin beharko; Andonik, aldiz, arraunaz soilik hitz egin dezake. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-09-27 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Urnietako jaietan, aurten, odol-emaileak omenduko dituzte. Zuek laurok odola ematera joan zarete, eta odola ematen ari zarete une honetan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-19 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Eñaut Intxaurraga, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: 18/98 eta gehiago. Hemen inguruan ere bada auzi horren ondorioak jasaten ari denik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-25 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Zuei batere gustatzen ez zaizuen gai bat jarriko dizuet, esan orduko "Puff!" egingo duzuen gai horietako bat. Hurrengo urtean txapelketa dator, baina hori aipatu gabe egitea nahi dut bertsotan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok Aste Santuan kanpoan ibili zarete, eta itzuleran joaterakoan baino konbentzituago etorri zarete. Zuk, Iker, pentsamendua ekarri duzu Euskal Herrian baino hobeto inon ez dela egoten. Zuk, Andoni, uste duzu hemen baino hobeto edonon egoten dela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi emakume zarete, bi ama. Zuen semeak Parisko kartzela batean preso dauzkazue. Hendaiako tren geltokian egin duzue topo gaur ere. Hilero bezala gauez egingo duzue bidaia. Hamar ordu trenean. Ordubeteko bisita egin eta atzera beste hamar ordu. Zu, Aitor, etsitzen hasita zaude, nekatzen hasita, urte asko dira. Eta Andonik hala esan dizu: "Zoriontasuna ez da nahi dugun guztia egitea. Egiten dugun guztia nahi izatea baizik". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lan zail bat eman behar dizuet, eta doinua ere proposatu behar dizuet: "Itsaso hori dago zatarra / nire oihua eta negarra / untzi bat horra nun azaltzen den / nik behar nuen izarra" . Ez zarete marinelak, ez zaudete itsasoan, baina zein da zuek behar edo nahi duzuen izar hori? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-11 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea zarete. Logelan zaudete biok, eta sumatu duzue erle bat dabilela bueltaka. Ez diozue kasu handirik egin, baina esnatu zaretenean, Unai ziztadaz beterik dago, eta Andonik ez du bat bera ere. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Haritz Etxeberria "Ministro"
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Andoni, gehiegi busti gabe eta poesia eginez, entzuleak liluratzen dakien bertsolari bat izango zara. Ministro, berriz, astakeriak esanda eta edozeini buruz hitz eginda, entzuleak lehertzen dituena. Defendatu ezazue bakoitzak bere jarrera. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-06-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hauek dira larunbat gauero herriko taberna guztiak ixten dituztenak. Tabernak itxi, elkarri bizkarretik heldu, eta "Mendian gora" kantatuz joaten dira mendian dagoen beren etxera. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
