General search
New search Place: "Atharratze-Sorholüze" Name of person: Maia, JonRefine your search
Found results: 2665
2000-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek, orain artean, Internet bidez garatu dituzue zuen arteko harremanak. Azken bi urteotan, elkar ezagutzetik elkar maitatzera heldu zarete. Gaur duzue lehenengo aldiz elkar ikusteko zita eta orain arte, hala nahi zenutelako, ez duzue ezer jakin zuen adinari eta sexuari buruz. Lehen ezkontzekoak zineten; orain ez dakit. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok seme bakarreko bi ama zarete eta normala den moduan asko maite dituzue zuen semeak. Baina guztiz desberdinak dira seme horiek: Jon, zure semea golfo hutsa da; Aitorrena, berriz, formal-formala. Jaiak heldu dira, Gernikako jaiak, eta Jonek ez du ikusi bere semea bost egunetan, baina Aitorrena egunero gaueko hamabietan etxean agertzen da. Defenditu itzazue zuen semeak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Frantzian bost urte preso daramatzan Monika larrabetzuarra laster Espainiako poliziaren esku geratzeko arriskuan dago. Zuek bi polizia izango zarete. Jon frantsesa, jendarmea; eta Igor Intxaurrondoko goardia zibila. Irungo mugan elkartu zarete, eta polizia frantziarrak furgonetan neska gazte bat dakar polizia espainiarraren esku uzteko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: EITBk hemezortzi urte bete dituenean, bere izar nagusiak jarri ditu publizidade edo propaganda, ez dakit zer den, egiteko, beraiek hemezortzi urte zituztenean zer ziren eta abar. Bertsolaritzak ere baditu bere izarrak, Jon Maia horietako bat, eta guk ere egin nahi dugu geure buruaren propaganda, hemezortzi urte baino gehiago bete ditugu eta. Jon, hik, 1990ean-edo bete hituen hemezortzi urte. Orduko Jon Maia hark izango zian pentsamenduan Jon Maia helduak, adibidez hogeita zortzi urteko Jon Maiak, nolako behar zuen, zertan jardun behar zuen, nola jokatu behar zuen... Zertan da oraingo Jon Maia ametsetako Jon Maia hura baino hobea? Zertan da okerragoa? Zertan geratu haiz motz? Zertan pasatu haiz? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ekaitz Goikoetxea
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek gaur ezagutu duzue elkar, eta elkarrekin gustatu ere bai. Gau osoan elkarrekin ibili ondoren, iritsi da unea eta ohera elkarrekin sartzekoak zarete. Kendu dituzue arropak eta maindire artera sartzera zoaztela, barrez lehertzen hasi zarete biak. Orain, hor zaudete biak elkarri begira, ohera sartzeko, arroparik gabe, barrez lehertzen. Ezin duzue beste ezer egin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Fredi Paia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek bi egoera oso desberdinetan zaudeten bi pertsona zarete. Zu, Amets, mendian zaude, libre-libre; zu, berriz, Fredi, kartzelan zaude preso. Banan-banan hiru egoera esango dizkizuet. Kanta ezazue bakoitzak bizi duzuen une honetako egoeratik. 1. Egoera: Biluzik zaudete 2. Egoera: Lehengo lekua eta egoeraz gain, maiteminduta zaudete. 3. Egoera: Loak hartzear zaudete Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-22 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Amaia Tamara. Bera izatez santurtziarra; eta bere lanagatik lotsagarri uzten ari da euskaldun guztiak. Maia Santurtziko alkateak deitu dio nahikoa dela esanez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-24 Pasaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia, Jon Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek ere, entzule guztiek bezalaxe, ikusi duzue, hor atzean Bai Euskal Herriari jartzen duela, baina nik nahi nuke zuek esaldi hori edukiz betetzea: nolako Euskal Herria nahi dugu edo nahi duzue? -kasu honetan zuek kantatu behar duzuenez-; zer daukagu ezinbesteko Euskal Herri horretan eta zer daukagu eginkizun? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-29 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek langabezian dagoen ekologista baten kontzientzixa ona eta txarra zaree: Igor kontzientzixa ona, aingerue, eta Jon kontzientzixa txarra, deabru gorrixe. Atxarte berriro zabaldu dabie, Atxarteko kanterak, eta lana eskeini dautsie ekologista horri. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia, Oihane Perea
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Kriseilu baten sua dugu gaur irudi, eta nik zuei galderatxo bat: su horri bizirik, sututa, nola eutsi, gure artean dugun haize zakar honen inguruan? Gure artean ditugun istilu guzti hauekin nola eutsi diezaiokegu oraindik ere suari itzali gabe? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-03 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Gaur martxoak hiru degu, eta Gasteizen, hain zuzen ere, duela hogeita bost urte, polizia espainiarrek lan baldintza hobeen eske gose greban edo protestan zeuden bost langile hil zituzten, Gasteizko San Frantzisko elizan. Zer burutapen dakarzkizu kontu honek? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: KOPLEN MULTZOA Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek bi euskaldun zarete. Zu, Igor, azken urteetan Londresen bizi zara. Euskal festa bat dala-eta Jon Maia joan da Londresera bertsotara. Izango duzu zer galdetua Euskal Herriari buruz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-08-16 Mañaria Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Mañukorta betiko giroaren zalea da, Arrate Irratiak zabaltzen duen giro hori: Trikitilariak, bertso zaharrak, ipuin zaharrak etab. Bestalde, Jon Maia, bertsolaria dugu, baina rock, rap, eta holako gauzak gustatzen jakoz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-03-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Altza auzoan dauden etorkin askoren semeak euskara maitatzeko bi arrazoi sendo azal itzazu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-03-27 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Jon, karneta atera berria hago, eta Sebastian aitaren autoarekin bidaia egitea pentsatu duk. Abiatu eta lehendabiziko bidegurutzean Unai lurrera bota duk. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gareseko jaietatik datoz, goizaldean hain zuzen, igogailuan sartu eta bigarren eta hirugarren arteko solairuan argia joan da. Hau dela eta, igogailutik ezin da irten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-15 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Jon Maia, Martin Rezabal "Olaso", Xabier "Euzkitze"
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Lau gazte hauetatik bi baserritarrak dira, eta beste bi unibertsitarioak. Olaso eta Loidisaletxe, baserritarrak eta Maia eta Euzkitze, unibertsitarioak. Ba al dezue elkarren inbidiarik? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-14 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda hitza Proposed topic: Zuri hitz bat emango dizut gai bezala: Rifi-Rafea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia, Millan Telleria
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Eta komunikabideekin jarraituko dugu. Aste honetan izan dugu Egunkariaren 1000. alea irakurtzeko aukera. Horren berri jakin ez duenik ere izango da eta kanta iezaiezue haiei. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa