Bertsos - View details To know more about this section
1993-03-27 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Jon Maia
Bertsoa entzun |
1993-03-27 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Jon Maia
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Maia:
Nere karneta berriarekin
kotxean geunden honela,
errepidera salto egin da
ez gendun kontu ustela,
beste kolpe bat hartu det eta
orain ahal dedan bezala,
eskerrak behintzat bat jo behar ta
tipo hau bota detela. (bis)
Iturriaga:
Goierri aldean sarri ibiltzen naiz
lagunak behera ta gora,
baina sarritan atera nahirik
auto-stop-ean kanpora,
gaur ikusi dut goierritarrak
gidatzen duten ganora,
jakin ezazu berdina ez dela
kotxea eta traktora. (bis)
S.Lizaso:
Semeak hartu zidan kotxea
uste gabeko trantzea,
eta aitzaki denak neretzat
hortan dut malaletxea,
baina zu, Unai, komeni zaigu
zer pasa den agertzea,
kotxeak zu jo zenitun edo
zuk jo zenuen kotxea? (bis)
Maia:
Kontuak-kontu aberi hori
ertengo zaigu garesti,
aurrerantzean ez naiz joango
bere kotxe eta guzti,
orain mutilak amnesia dauka
ez banago oso gaizki,
hiru alditan esplikatu ta
zer pasa zaion ez daki. (bis)
Iturriaga:
Beste norabait joatekotan
utzi nuen nik herria,
ta ia bertan bota ditut gaur
burua eta gerria,
karneta zuen berria atera
gauza ikaragarria,
eskerrak behintzat ez zeneukala
karneta atera berria. (bis)
S.Lizaso:
Okerrena da semea eta
biak lagunak izaki,
konplota eginda ni izurratu
ez al dute erabaki?
Erori danak bultza gabe're
lehendik erortzen badaki,
mozkorturikan eroriko zan
gero kotxean aitzaki. (bis)
Maia:
Aurrerantzean ibil dadila
errepidetik aparte,
dakinak soilik hartu dezala
abentura hortan parte,
Iturriaga jotzeagatik
penarik ez daukat bate,
nere aitatxo jo izan banu
ni txikituko nintzake. (bis)
Iturriaga:
Ezin konpondu kotxeko horrek
gaur esan duen bezala,
ez dakit dugun failoduna edo
ez dakit dugun ergela,
aitatxok esan omen dio ta
zuzen-zuzen zoazela,
ta ahaztu'in zitzaion kurbetan pixkat
okertu egin behar dela. (bis)
S.Lizaso:
Ez dakit bera erori zen hau
edo kotxeakin bultza,
zauri larririk ez dauka behintzat
nahiz ta kolpatu gorputza,
seguru on bat badegu eta
izango dezu laguntza,
urrena kontuz pasa zaitea
Elgetatikan honuntza. (bis)