General search
New search Place: "Azpeitia" Place: BilboRefine your search
Found results: 2069
2024-03-15 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Bittor Altube, Aissa Intxausti
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aissa, potosikotiko-depresiboa zara, eta Bilboko eta inguruko bertso eskoletan zabiltza: astelehenetan Deustuko Elorri bertso eskolan, astearteetan Señora bertso eskolan, asteazkenetan Arrigorriagan eta ostegunetan lehenengo Santutxuko bertso eskolan eta gero Potojorran bertso eskolan. Gaur ostirala da eta Bittor psikoterapeutaren kontsultan zaude, dibanean etzanda. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Alaia taberna bat daukazu Xabaten etxe azpian. Azken bi urte hauetan terraza edukitzeko aukera eduki duzu pandemia zela eta. Udalak gutun bana bidali dizue esanez terrazako baimena bertan behera utziko duela. Alaia ez dago batere pozik udalaren erabakiarekin; Xabat ordea terrazarik ez den eguna noiz iritsiko zain dago. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Espioia izatea modan dago, eta zu espioi bat zara Unai. Ametsek kontratatu zaitu. Kontua da, udazkenean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa hasten dela, eta Ametsek irabazi egin nahi du. Unai kontratatu, eta dena jakin du: ze gai mota jarriko dituzten, zertan dabiltzan gainerako bertsolariak, nortzuk biltzen diren, ze ariketatan… Ibili zara ikerketa lanetan, eta gaur da Ametsi ikertutakoa azaltzeko eguna. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Uxue, festa giroan gaude. Euskal Herriko herri eta hiri guztietan festak ditugu; entzun besterik ez hango txaranga, hemengo kantu, hango dultzain eta txistulari. Baina festetako zenbait datu emango dizkizut: Sanferminetan bi izan ziren eraso sexistaren bat salatu zuten emakumezkoak, Baionan ere bi emakumek bortxatu egin dituztela salatu dute, eta Bilbo ere badirudi lehena iritsi dela. Horiek ditugu festetako datuak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Uxue Alberdi, Iñaki Apalategi Astigarraga, Amaia Iturriotz Etxaniz
[Extempore verse]
Stanza name:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Exercise:
Launaka gaia-emanda
Proposed topic:
Nahiz gaizki dagoen hemen esatea eliza baten ondoan gaudelako, bertsolariak politeistak dira. Alegia, jainko bat baino gehiago dituzte. Adibide batzuk jartzearren: Andoni Egaña dago, bertsolari ahalguztiduna, edo Maialen Lujanbio, emankortasunaren irudi edo bertsolari askoren ama dena. Antzinako greziarrek bazuten parrandaren eta desfasearen jainko bat; haiek Dionisio zuten, eta guk... Badaezpada izenik ez diot jarriko. Gehiago daude: Amets Arzallus, adimena eta intelektualtasunarena eta abar. Zein da, baina, zuek gehien gurtzen duzuen bertsolaria? Eta zeren jainkoa da?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aitor, astebete daramazue zuen lantegian greban. Gaur, etxeratzean, Jone amak triste ikusi zaitu, burumakur, eta zu animatzen saiatu da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Ez dakit zuk gogoratuko duzun, baina duela pare bat urte plaza honetan, ni gai-jartzaile, heriotzari kantatzeko eskatu nizun. Ederto erantzun zenuen arren, zurekin zorretan nagoela iruditzen zait. Beraz, gaur, bizitzari kantatzeko eskatuko dizut. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-28 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Miren Amuriza, Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaztetxeko bi kide zarete. Bazkarirako 100 txartel inprimatu zenituzten etxean. Etorri zarete bazkaltzera eta 130 lagun etorri dira, bakoitza bere txartelarekin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-28 Bilbo Plaza librea [Bertsoa]
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Amets, zure janzkeraz kezkatuta zaude eta hiru moda aholkulari hauengana jotzea erabaki duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-05-05 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea zarete. Martxoaren 8ko greba eta gero Bartrak gustua hartu dio etxean lanik ez egiteari. Gatazka sortu da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ibon, zure etxean ez duzue bakerik azpiko apartamentua pisu turistiko moduan jarri zutenetik. Sustraik hiru egunerako alokatu berri du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Proposed topic: Azken hamabost urte pasatu dituzu hilero 2.000 kilometroko bidaia egiten zure lehengusua bisitatzeko. Orain jakin duzu Puerto de Santa Mariatik Zaballako espetxera ekarri dutela, hau da, 100 kilometrora. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Jakin izan dugu Donostiako jaietan hamabost urteko neska bat bortxatu zutela. Eta bortxatzaileak adin bereko mutilak zirela. Zu, bi alabaren aita zaren aldetik, zer hausnarketa egiten duzu? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Puntua: Urtea joan jaku / enterau orduko
Puntua: Datorren urterako / zein da zure plana?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Puntua: Info Zazpiri agur / esango deutsagu
Puntua: Uhinetatik dator / euskara herrira
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Puntua: Udabarriarekin / badator Korrika
Puntua: Entrenatzen hasteko / heldu da sasoia
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Erropa denda bat zabalduko dozue laster eta dana atontzen zabizie. Xabat, manikiak kutxatik atara dozuezenean, Nereak esan deutsu ez dabiezela gorputz errealak irudikatzen eta ez dauzela ipini gura. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Etxahun Lekue
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Umoregileak zarie. Onintza, azken aldian eztabaidan dago umorea edozeren ganean eta edozelan egin leiken ala ez. Hori dala-eta Etxahunek esan deutsu zalantzak sortu jakozala bere ikuskizunetako edukien inguruan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Aitor Bizkarra
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gurasoak zarie. Zuen 5 urteko umea aluagaz jaio zan. Gaur bera mutila dala eta mutil moduan tratetako eskatu deutsue. Aitor, Mirenek esan deutsu ez dakiela zelan jokatu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Kuadrilakoak zarie. Zuen lagun baten hiletan egin dozue topo. Jonek esan deutsu berak ez dabela elizagaz ezer jakin gura, eta kanpoan geratuko dala elizkizuna amaitu arte. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa