General search
New search Place: "Baigorri-Ortzaize" Name of person: Agirre, AmaiaRefine your search
Found results: 1409
2001-03-24 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre, Arkaitz Estiballes
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Bi mila eta hamargarren urtean gizakien hamarretik seik tatuajeren bat izango omen dute. Joxe Agirre tatuatzailea, tatuajeak egiten dituen pertsona izango da, eta Amaia eta Arkaitz, berriz, ere bikotea. Orduan, hik Arkaitz, Amaia joan dek tatuajea egitera Joxerengana, eta hor aurkitu dek paparrean bihotz bat egiten Joxe. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-03 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Zestuar batzui gertatutako gaia jarriko dizuet zuei. Zu, Xebastian, nola mendizale peto-petoa zean, Himalaya igota hor ibili zea izardi larritan, ta hegazkinean hartu zea; ta Amaia, andre xahar bat, kejatzen hasi da, kriston izerdi usaia daukazula-ta, ta Egaña azafatana jun da kejatzea, zu hegazkinetik botatzeko esaten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes
[Extempore verse]Stanza name: KOPLEN MULTZOA Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jakingo dozue duela zenbait aste bikote bat ur azpian ezkondu zala, eta hemen dogu bikotea. Ze moduz doakizue? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-01 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Bixente Gorostidi, Aitor Mendiluze, Jokin Sorozabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Istorio bat kontatu beharko diguzute zuek. Nik hasiera bakarrik emango dizuet. Drogazale baten bizia kontatu beharko diguzue, erretzen ari den lehen zigarrotik hasita. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-30 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Mantxi, zirujau baten laguntzailea zara. Ebakuntza batean, arduragabekeria edo hanka-sartze baten ondorioz mahaian hil zaizue gaixoa. Gauean, Mantxi, ezin lo egin zaudela, Agin kontzientzia etorri zaizu bisitan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Laster, ordubete barru, urtebete da Villabonako festek lutoa jantzi zutela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Behin, autoan nindoala, istorio moduko bat entzun nuen, eta halaxe dio istorioak: Adineko bi gizon ospitalean daude, gela bereko ohe banatan. Bata ate ondoan eta bestea leihoaren ondoan. Atearen ondokoak egunero-egunero galdetzen dio besteari ea zer dagoen kanpoan, eta hark beti istorio politak kontatzen dizkio, nola uso baten atzetik dabilen ume bat, nola bikote gazte bat musuka dabilen... Atearen ondokoa inbidiatan dago eta heriotza besterik ez dio opa leihoaren ondoan dagoenari. Azkenean, hil da leihoaren ondokoa, eta atearen ondokoa leihoaren aldamenera pasatu dute, baina konturatu da leihoak patio itxi bat besterik ez duela erakusten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen, Amets zure 90 urteko aitona da. Ospitalean daramatza azken bi hilabeteak, gaixorik. Elkarri eskutik helduta tertulia goxoan aritu zarete, eta agurtzerakoan hala esan dizu aitonak: "Hi, Maialen, bihar nire ezkontzako trajea ekar ezan, heriotzaren aurrean dotore egon nahi dinat eta". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-27 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Andolin Eguzkitza hil berri zaigu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-11-13 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Beti izan zara lagunzalea. Urteak aurrera joan ahala, ordea, lagunak hiltzen joan zaizkizu. Atzo hil zitzaizun lagun taldeko azkena. Gaur bere hiletetan zaude. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maddalen Arzallus, Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Lehengoan lagun batek kontatu zidan animaliak maitemintzean loditu egiten direla, elefanteak laurehun bat kilo hartzen ei ditu. Begiratu atzekoei, eta ea maitasun aldetik nola ikusten dituzun. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Urte dexente daramazue elkarrekin, baina Egaña senarrak gaur emaztea desberdin ikusi du: kontent, alai, itxura aldatuta... Senarrak, ordea, bere erruz dela uste du eta galdezka hastea pentsatu du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-05-04 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hirugarren munduan garapen proiektu bat martxan jartzeko Gobernuz Kanpoko Erakunde batek hain modan dauden larru-gorritako egutegi horietako bat egiteko proposatu dizue. Amaia prest dago. Aitorrek zalantzak ditu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aspaldiko urteetan modan dago egutegiak egitea, batzuk exotikoak, besteak pornoagoak. Bertsozale Elkarteak agindu txiki bat eman dizue: 2009ko egutegia egitea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikote gazte bat zarete, guraso izan berriak. Zuen ume txikiarekin ezinean zabiltzate: ez dizue bularra nahi bezala hartzen, lo ere maiz baina gutxi egiten dizue, eta aldiro negar batean dabilkizue; ez dakizue umea nola lokartu eta nola isilik mantendu. Ea honek laguntzen dizuen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Amets, hamasei urteko txirrindularia zaitugu. Askoren ahotan, etorkizunean zure izena urrezko orrialdeetan ikus daiteke. Gogor ari zara entrenatzen; ilusio eta motibazio handiak dituzu jarrita egiten ari zaren horretan. Gaur, ordea, Lance Amstrong-en elkarrizketa irakurtzen ari zarela, zer pentsa jarri zara. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Hamasei urte eman dituzu futbolean jokatzen, eta gaur jokatu duzu lehen aldiz emakumeen euskal selekzioarekin. Gaur hartuko duzu erretiroa. Partida bukatu da eta oraintxe sartu zara aldageletara. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Adineko bi emakume zarete, bilobei begira. Maialen eserita zegoen bankuan eseri zara zu ere, Amaia. Hizketan hasi zarete, familiaz, seme-alabez, eta pasadan zera kontatu dizu, Amaia, Maialenek: bere seme gazteena behar zuena hilda jaio zela esan ziotela duela 40 urte. Zuri ere gauza bera esan zizutela gogoratu zara, Amaia.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Zoriontsu bizi denak, Aitor, ez omen dauka kontsumitzeko premia handirik. Zoriontsu bizi denak gauza material oso gutxirekin aski omen du. Zein da zure zoriontasun maila? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Lierni Rekondo
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Amona bilobak zarete. Zu Lierni ez zara fededuna, baina amona bai. Amonak dio zuk ere izango duzula zerbaitetan sinisteko premia. Sanpedrotan, udaleko ordezkari eta agintariekin batera, meza nagusia sakratua izaten da zuen etxean. Amonak, zurekin joan nahi izaten du. Egoerak barregura ematen dizu Lierni, ezin duzu isilik egon eta amona haserretu egiten da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa