General search
New search Name of person: Irazu Muñoa, Jexux Mari Place: "Basque Country"Refine your search
Found results: 1856
1999-06-12 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Egin egunkaria itxi zuten, baina ikerkuntza taldekoek aurrera jarraitzen dute eta Ardi Beltza aldizkaria bai omen dator. Zerbait ba al dakizu horretaz? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-09 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: 2005. urtea da; Donostiako belodromo berrituan hogei mila bertso entzule. Bukatzear dago Bertsolari Txapelketa Nagusia; une honetan ari da Andoni Egaña Irazuri txapela jartzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Kasu honetan Egañak ez du inongo paperik, bertsolaria izango da eta, Irazu, berriz, okina. Bertso saioak bukatu eta Egaña etxeratzerako goizeko lau eta erdiak-bostak izaten dira. Ordu horretan, okina jaiki eta lanera abiatzen da. Ezkaratzean, zuen elkarrizketa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-16 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Irazu oporretan safari batean joan da eta Nahikari aurkitu du beltz ezpain-handi baten inguruan, su ondoan dantzan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-11 Belauntza Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aitor bere etxean dago gauez; ekaitza, tximita, trumoia, euria... eta bakar-bakarrik dago etxean. Eta halako batean norbaitek atea jo du, hurbildu da atera, galdetu ere bai "nor da?", eta Jexux Marik erantzun "heriotza naiz, zure bila nator". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-16 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Kartutxo bakar bat geratzen zaion eskupeta eskuan duen ehiztariaren aurrean zaudete biok. Zu, Jexux Mari, azeria zara eta, zu, Amaia, basurdea. Ehiztaria dudan dago tiroa nori bota eta zuek dudan zaudete nor salbatuko den. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda besteak bati Proposed topic: Badakizu gizarte modu honek gauza on asko sortu dituela, baina gaixotasun berriak ere bai. Horietako gehienak buru aldekoak omen dira, estresak, depresioak eta horrelakoak. Gaixotasun horiek sendatzeko medizinaren alor berri bat sortu da eta sekulako dirutzak ordaintzen dituzte aberatsek, depresioekin-eta daudenean; eta mediku horiek daukaten filosofia zera da: gauza guztien alde ona ikusi behar dela, desgraziarik handienean ere badagoela alde ona, eta horri begiratzen irakasten dute. Medikuntza berri horretako medikurik ospetsuena Andoni Egaña doktorea dugu. Beste hauek, berriz, denak gaixo daude eta kontsultan hartuko ditu banan-banan. Desgraziak, depresioak, beren neurak kontatuko dizkiote eta ea Andonik erakusten dien desgrazia horien alde ona. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hauek, ez badirudite ere, ia bi hamarkadaren aldea daukate adinean. Anjel Marik Irazuren adin modua zuenean ere gertatzen ziren honelakoak: manifestazioren batera joan eta jipoia ematen zieten; hormaren kontra egon behar izaten zen... Hogei urte igaro diren honetan ere antzekoak gertatzen dira. Kontaiozue elkarri zer alde dagoen ordukotik gaurkora. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Jexus Mari, Bilboko langile auzo batean Caritasek drogazaleentzat ireki duen zentroko arduraduna zara. Maialen, auzo horretako auzo-elkarteko ordezkaria. Hiruna bertso, seiko motzean, Jexus Mari hasita. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-10-07 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Azken Txapelketa Nagusian Arkaitz Irazu baino lehenago geratu zen, baina Irazuk dagoeneko egin ditu 50 saio eta Arkaitzek hau du lehenengoa. Gaur ikusi duzue hemen elkar. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Patxi Etxeberria, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Andoni Otamendi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Une politiko garrantzitsua bizi dugu herri honetan. Nola bizi ote dute prozesu hori Euskal Herriko sentsibilitate desberdinek? Patxi, 80 urteko euskalduna. Andoni Otamendi, politikari kasurik egiten ez dion gaztea. Amets, urtetan mehatxatua bizi izan dena. Andoni Egaña, ETAkidea. Irazu, 20 urte kartzelan daramatzan euskal herritarra, eta Maialen, senarrak jipoitzen duen emakumea. Zer doinutan kantatu behar duzuen nik esango dizuet. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jokin, gurasoen etxetik joan egin behar duzula pentsatu duzu. Etxe koxkor bat bilatu duzu errentan. Dena prestatu samar zenuela uste zenuen, baina jatordua iritsi denean, gaizki ikusi duzu zure burua. Amona Jexuxarengana joan zara porru patatak nola egiten diren galdetzera. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-30 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok oso ezagunak zarete Euskal Herrian. Olentzero bana zarete. Denek pentsatzen dute Olentzero bakarra dagoela, baina Zarauzko peajean bat baino gehiago egoten dira. Gaur ere egunak argitu du eta bart bezala zaudete, geldirik, baina behintzat bertsoak kantatuz eguna pasatzen duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Xabier Silveira
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Diote gizartearen ehuneko hamarra tabakoaren ondorioz hiltzen dela. Beraz ehuneko laurogeita hamarra ez da tabakoaren eraginez hiltzen. Beraz zergatik hiltzen da jendea? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka lehen puntua-emanda Proposed topic: Puntua: Lehen gaztea nintzen / eta orain aita; Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-02 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Laurok irteeran zaudete, estatxari fuerte helduta Aurrean duzue helburua. Imajinatu Euskal Herria zaretela. Helburu hori iristeko, entrenamendu asko egin behar da aldez aurretik. Gure herriak nahikoa gai ba ote du helburu hori lortzeko? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-08-16 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Azkenaldian, Nafarroako zenbait herritan gorabehera handiak sortu dira ikurrina dela eta. Herri batzuetako udaletan jar daiteke, beste batzuetan ez. Zuek zer iritzi duzue? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-09-30 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok bata bestearen paperean kantatuko duzue. Zuk, Irazu, Amets izango bazina bezala, eta alderantziz. Hiru egoera jarriko dizkizuet: 1-Bertsozale Elkarteak bertsolari bakoitzaren datu basea egin nahi du. Horretarako bertsolari bakoitzak bere curriculuma egin behar du. Zein da zuena? 2-Aurrerantzean lantokietan ezingo da ez erre, eta ezta alkoholik edan ere. Bertsolariek ere ezingo duzue horrelakorik egin saioetan. Nola sentitzen da bakoitza? 3-2030. urtean gaude. Gaurkoa egun handia da. Horrenbeste urte bertsotan pasatu eta gero, bi bertsolari handi hauei omenaldia egingo zaie. Nola dago bakoitza? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-16 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ama-semeak zarete. Aitor semea eta Irazu ama. Aitorrek behin honela esan omen zuen: nahiago nuke beltza banintz gay beharrean; beltza naizela ez neukake amari kontatu beharrik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Patxi, lorazaina zara Lasarteko Udaletxean. Festak bukatu berri dira, eta jardinak txukuntzen ari zarela, Irazu ikusi duzu bertan lo, oraindik blusa soinean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
