General search
New search Century: "XIX" Year: 2010Refine your search
Found results: 1186
2010-06-13 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialenek ere badarama urte dezente San Antonioko bertso jaialdi honetara etorriz, eta urtero ohitura du San Antoniori bisitatxo bat egitekoa eta kandelak piztekoa. Aurten ere horixe egin du, baina San Antoniok, Jonek, kezka dezente badu; urtero datorkio eta ez du aurrerapen handirik ikusten. Gaur galdezka hasi zaio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Haritz Casabal, Agin Laburu
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi gazte lodi zarete. Dieta egiten hasi zarete, eta zu, Agin, kilo asko galtzen ari zara. Zuk, Aritz, aldiz, ez duzu pisurik galtzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-07 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Gu baino pobreagoak diren leku askotan ibili zara munduan barrena. Bidaia horietan argazkiak atera dituzu, eta argazkietan ume guztiak irribarretsu agertzen dira. Gure ingurura begiratu eta ume gutxi ikusten dituzu irribarrez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek ere mila arrazoi dauzkazue elkarrekin egoteko, mila arrazoi jolasean aritzeko. Bi ume koxkor zarete, Ainhoa Saharako neska koxkorra eta Uxue neska euskalduna. Ainhoa Uxueren etxean ari da uda pasatzen, eta ur pistola batekin ari zarete jolasean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Otañoren bertsorik ospetsuenetakoak aita-semeak izenekoak dira; "Lagundurikan danoi / gugatik hil zanak" hasten da eta honelaxe amaitzen da sorta: "Iritsi da ordua / joan bihar dezuna / badakizuna aita-amak / hemen dauzkazuna / ez dezula ahaztu / gaur neri entzuna / hitz baterako hau da / eskatzen zaizuna: / izan zaitez nonahi ta / beti euskalduna". Jon eta Amaia, gurasoak zarete, eta zuen semea edo alaba agurtu behar duzue honako hiru kasu desberdinetan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bada irakiar emakume bat lapidatu egingo dutena, harrika akabatuko dutena, eta eskaera bakar bat egin du: harrikatzen duten bitartean bere semeak ez daitezela bertan egon. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Igor, legeak lege, hiyaba buruan duzula azaldu zara gaur eskolara, eta gelako sarreran Amets, eskolako zuzendaria, daukazu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aurreko batean, telebistan, Bi Errepidean programan, saharar emakume bat ikusi genuen hizketan gizonezkoen futbol talde bat entrenatzen, eta galdera bati hala erantzun zion: "Hemen gizon-emakumeak parekoak gara. Niri ez zait batere kostatzen gizonezkoei aginduak ematea". Gizonezko askok han denbora asko igarotzen dute kanpoan, eta emakumeak dira kanpamentuak eta eguneroko bizitza aurrera ateratzen dutenak. Ia dena emakumeak egiten du han. Uxue, Saharako emakume baten etorkizunak zer doinu, zer usai, zer kolore duela iruditzen zaizu? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Herri bereko bi aitona zarete zuek. Jubilatu zinetenetik urte askotan egon zarete herriko plazan, banku banatan eserita, baina elkarrekin hitz egin gabe. Obra egin dute herriko plazan, banku bakarra dago orain, eta elkarren aldamenean eserita zaudete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia, Fredi Paia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Eusko Jaurlaritzak lehenengo aldiz hartuko du parte I need Spain, Espainia behar dut izeneko kanpainan, eta zur eta lur geratu zarete zuengana jo dutenean parte hartzeko eskatuz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Mendi edo harkaitz handi baten alde banatan zaudete. Elkar topatu nahian, zuen arma, zuen irudimen, alde banatatik hasi zarete zulatzen; elkar entzuten duzue, baina ez duzue elkar ikusten. Zu, Maialen, Euskal Herria zara, eta zu, Amets, independentzia. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-13 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena
[Extempore verse]Stanza name: Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Nafarroako errege izandako Albretarren ondorengoa omen zara, eta zuk diozu gaur egun Nafarroako Erreinuko erregea izan beharko zenukeela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-15 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Egunkaria auzia, 18/98, mila epaiketa; eta gaur hasi da Udalbiltzaren aurkakoa ere. Amaiera batek beste hasiera bat dakar beti. Ikusten al da honen guztiaren amaierarik? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-26 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Urtarriletik Erasmus programan bekadun gisa ibili zara Holandan, eta hiru bertso eskatuko dizkizut. Lehen bertsoan kontatu behar diozu amari zer egin duzun bertan. Bigarrenean, Unibertsitateko tutoreari kontatu behar diozu zer egin duzun. Eta azkena, lagunei. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Etxahun Lekue
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuen hogeita hamar urteko semeak down sindromea dauka. Hogeita hamar urteotan alboan izan duzue, ia-ia esateko gau eta egun. Astelehen honetan, ordea, lagun eta begirale batzuekin oporretan joan zaizue. Gaur deitu du ederto batean dagola esaten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Saharara janaria, arropa, eskolarako materiala eta osasun laguntza bidaltzen da Euskal Herritik ere. Saharako haurrak etxean hartzeko aukera dugu urtero. Zuek inoiz bidali al duzue ezer? Umerik hartu al duzue etxean? Zuen elkartasuna noraino iritsi da? Barru-barrutik kantatzeko eskatuko dizuet. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Gaztetan, sasoi ederra zenuenean, zeuk egin zenuen zubitxo bat, etxe aurretik igarotzen den erreka gainean. Orain, jubilatuta zaude, eta sarritan bezala gaur ere zubi gainetik errekara begira zaude. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Kopla handia Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Atzokoa eta gaurkoa ere izar iheskorrak ikusteko egun ona omen da. Joan zarete oihanera, pagopean etzanda jarri biak, eta gora begira, izarrei begira jarri zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek bikotea zarete. Zuk, Sustrai, arratsalde osoa pasatu duzu biontzat afaria prestatzen. Andoni etxera etorri denean, zuk arratsaldez une bakarti horretan piztu duzun irratia kolpe batez itzali du, telebista piztu, eta afaltzeko gogorik ez daukala esan dizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Atzo Fidel Castrok laurogeita lau urte bete zituen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
