General search
New search Type: "liburutegia" Name of person: Alberdi, UxueRefine your search
Found results: 934
2013-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Uxue Alberdi, Iñaki Apalategi Astigarraga, Amaia Iturriotz Etxaniz
[Extempore verse]
Stanza name:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Exercise:
Launaka gaia-emanda
Proposed topic:
Nahiz gaizki dagoen hemen esatea eliza baten ondoan gaudelako, bertsolariak politeistak dira. Alegia, jainko bat baino gehiago dituzte. Adibide batzuk jartzearren: Andoni Egaña dago, bertsolari ahalguztiduna, edo Maialen Lujanbio, emankortasunaren irudi edo bertsolari askoren ama dena. Antzinako greziarrek bazuten parrandaren eta desfasearen jainko bat; haiek Dionisio zuten, eta guk... Badaezpada izenik ez diot jarriko. Gehiago daude: Amets Arzallus, adimena eta intelektualtasunarena eta abar. Zein da, baina, zuek gehien gurtzen duzuen bertsolaria? Eta zeren jainkoa da?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-14 Berriz Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Extempore verse]Stanza name: Kopla handia Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea zarete. Uxue denean apuntatzen da, ikastaroak, yoga... eta dena uzten du segidan. Eta hori Mirenek ezin du jasan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-04-25 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka lehen puntua-emanda Proposed topic: Bertsolariak denetik jakiten omen du. Ez dakigu horrela den, jakin gabe ere asmatu behar baita hortik ateratzen. Proban jarriko duzue Agin, berari puntuak jarriz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-20 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Doinu berezian eskatu nahi dizuet. Joaquin Sabinaren kantu bat da “Calle Melancolia” delakoa. Ibili ere egin izan duzue saio musikatuetan. Eta hau da gaia:
Zuek biok ama alabak zaituztegu. Uxue ama eta Alaia 26 urteko alaba. Saiatu zara etxetik alde egiten, baina sekula ez duzu pausu hori aurrera eraman. Gaur erabat konbentzituta maleta egiten ari zarela gelan, ate ertzetik begira duzu Uxue ama.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuen haurraren lehen eskola eguna da gaur. Esnatu orduko ja negarrez zegoen, eskolara joan behar zuelako. Bidean negarrez joan da, gelan negarrez dago. Negarrez utzi duzue gelan. Atea itxi duzue, eta joan egin zarete, umea negarrez utzita. Elkarri begiratu diozue, eta zuen begiak ere bustita daude. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-27 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Onintza Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Mikroak elkarri begira jartzeko eskatuko dizuet. Onintza, zu beti egia esaten duen ispilua zara. Igor, aurrean jarri eta galdezka hasi zaizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-27 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Maialen, 60 urteko emakumea izango zara, 80. hamarkadan hainbat gizarte mugimenduren bueltan ibilia, tartean abortu eskubidearen aldeko manifestazioetan, baina denborak aurrera, apartatzen joan zara mugimendu hauetatik, eta gaur egun urruti samarretik bizi dituzu. Gabon buelta honetan, Onintza, hogeita hamar urteko alaba, bere urtebeteko alabarekin etorri zaizu etxera, bazkaltzera. Bazkaldu duzue, garbitu dituzue ontziak, eta alabatxoa motxilan hartu eta esan dizu "Bagoaz!", eta zuk "Nora?"; "Abortu eskubidearen aldeko manifestaziora. Bazatoz?".
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-10 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Uxue, zu, gaztea zara, umea zara oraindik. Ez zenuen ezagutu bizitzan, baina Xalbadorri zure bertsoak, Xalbador goratuz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-20 Getaria (G) Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Jokin Labayen
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Azaroak 20. Gaurko egunez zer pasatu zen bila nenbilen Interneten, eta ikusi dut 1936an, Jose Antonio Primo de Rivera fusilatua izan zela; 1975ean, Franco hil zen. Komunikabideen efemerideetan hori topatu ahal izan dut, baina beste bide batzuetatik jakin dut, ez dudalako topatu Interneten eta ohiko komunikabideetan, 1984an, Santi Brouard eraila izan zela, eta 1989an, Josu Muguruza. Diktadura bukatu zen, baina zerbaitek edo norbaitek estali gura ditu heriotza batzuk, eta beste batzuk ez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Uxue, taberna edo jatetxe bateko zerbitzaria izango zara, eta hor dago Mañu, afaltzen, bakarrik. Kontua eskatu dizu. Kontuarekin batera mahaia jaso, eta ezpainzapian bere telefonoa utzi dizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Agin Laburu
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Basektomia egitera joan zarete ospitalera, eta zain zaudete itxarongelan. Atea zabaldu eta hurrengoa nor den galdetu du erizainak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Josu Oiartzabal "Xamoa"
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok prostitutak zarete. Zu, Uxue, zure lau seme-alabei jaten emateko egin zinen prostituta; zu, Xamoa, berriz, hemezortzi urte bete aurretik ekarri zintuzten Errumaniatik, bizimodu hobea aginduta, eta prostituzioan sartu zintuzten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Kopla handia Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Atzokoa eta gaurkoa ere izar iheskorrak ikusteko egun ona omen da. Joan zarete oihanera, pagopean etzanda jarri biak, eta gora begira, izarrei begira jarri zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-03-28 Urnieta Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Hiru hitz emango dizkizut, eta zuk erabaki abiapuntu bezala hartu, elkarrengandik bereizi, lotu, zuretik kantatu, beste norbaiten paperean aritu...Hauek dira hiru hitzak: maitasuna, gorrotoa eta askatasuna. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-30 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Kubatarrek diote hiru gauza direla bizitza honetan garrantzitsuak eurentzat: lehengoa sexua, eta beste biek ez dute garrantzirik. Euskaldunontzat berriz... Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-04 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: "Ama izatea ere ez dela broma". "Aita izatea ere ez". "Nik egia esango diat: niri beldurra ematen zidak". "Niri inbidia ere ematen zidaan, eta amatasunak batik bat". Uxue, hik zer esaten dun. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Uxue Alberdi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek bikotea zarete, eta gaur telebista ikusten zeundetela, tratu txarrak jasaten dituen emakume batek bere gizona hil duela esan dute. Zuri, Uxue, normala, ondo iruditu zaizu, baina zuri, Manex, gogorregia, gehiegizkoa, iruditu zaizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-28 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lagunekin kanpin batera joan zarete. Gaua da, eta Xabi konturatu zara Uxuek ez duela lo zakua ekarri. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-09 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aitzol Barandiaran
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Uxue, bizilagun berria duzu: Aitzol. Aitzol, gaur goizean laugarren aldia da Uxue azukre eske datorkizula. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-16 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok denok izan ohi ditugun kuadrillako bazkari horietako batean zaudete. Gutxitan elkartzen zarete, eta gaur tokatu da. Bazkaldu duzue, eta tabakoaren aurkako lege santu hori dela eta, erretzera kanpora. Egiten zuen eguraldiarekin, jatetxe ondoko zelaian etzan zarete biok, eta erretzen ari zaretela, kearekin irudiak egiten hasi zarete. Erretzen duzuen unean sortzen ari zareten irudiekin jolasean zabiltzate. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
