General search
New search Name of person: "Eizagirre, Ixiar" Name of person: Amuriza, MirenRefine your search
Found results: 1247
2009-04-25 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maddalen Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek ama-alabak zarete, Miren ama eta Maialen alaba. Amari ez zaio gehiegi gustatzen alaba nola janzten den. Orain ere izango du zerbait esateko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-06 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Goizean feria nagusia izan da Elorrion. Etxahun artzainak gazta postua jarri du. Jendeak probatu bai, baina ez du ezer erosten. Miren askotan pasa da gazta probatzera. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-16 Mungia Lehiaketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Onintza, moda kontuan famatua den Adolfo Dominguez diseinatzailea zara. Gaur, pasarelarako jantzi beharko dituzu atzeko hiru modeloak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Duela urtebete jarri zuten martxan Usurbilen atez ateko zabor bilketa sistema, errausketari aurre egite aldera. Urtebete igaro da, eta datorren igandean horren gaineko herri galdeketa egingo da, sistema honekin jarraitu edo lehengora bueltatu erabakitzeko. Kanpotik nola ikusi gaituzue usurbildarrok? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lan zail bat eman behar dizuet, eta doinua ere proposatu behar dizuet: "Itsaso hori dago zatarra / nire oihua eta negarra / untzi bat horra nun azaltzen den / nik behar nuen izarra" . Ez zarete marinelak, ez zaudete itsasoan, baina zein da zuek behar edo nahi duzuen izar hori? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: San Telmotan geratu zarete biok, parrandan; eta badakizue halako gauak nola izaten diren: zerbeza bat, bi, hiru, lau... Hasieran bi metrora eta gero bi zentimetrora bukatu duzue, hondarretan etzan, elkar besarkatu, goxo-goxo; beno, goxo-goxo ez, Julio ohartu baita, bere garaiera dela-eta, behatz puntak bustitzen ari zaizkiola. Marea igotzen ari da, baina ez dio Mireni ezer esan nahi, bestela... Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Berrogeita hamabost urte inguruko andre bi, lagun minak, kuadrilla berekoak, eta gimnasia egitea erabaki duzue elkarrekin. Herriko gimnasioan apuntatu zarete. Lehenengo eguna duzue, aldagelan zaudete, eta biluztu egin zarete. Maialen, zure bularrak, sujetadorearen laguntza barik, brausta jausi dira. Ostera, Mirenen bularrek esan liteke Newtonen legearen aurkako borroka irabazi dutela; izan ere, hodeiertzera begira daude. Maialen, harrituta zaude. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Igor Elortza
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lagunak zarete, eta aspaldian biok nahiko larri zabiltzate. Zu, Igor, diruz zabiltza larri, eta larritasun hori apur bat leundu guran, ohitura hartu duzu gasolindegietara zoazenean depositua bete eta ospa egiteko. Mirenek gasolindegi batean egiten du behar, eta aspaldion Igorren jokabide berdina hainbatek duenez, lanpostu barik geratu da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-21 Elgoibar Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Onintza Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Lankideak zarete. Fabrika berean egiten duzue lan bertsolariak fabrikatzen. Gorputzeko atal guztiak egiten dituzue zuek. Nolakoak dira? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-11 Portugalete Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Etxahun, Euskal Herrian barrena etenik gabeko lasterketa bat egitea otu zitzaion AEK kide hura zara. Zu, Miren, AEKko buru nagusia zara, eta hor datorkizu inuzente hau, horrelako ibilera hori proposatuz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka hasierako agurra Proposed topic: Hasierako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabat Illarregi
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Miren eta Xabat. Miren eta Xabat zuen lagun bat zendu zen duela hilabete batzuk. Miren, gaur Xabatek proposatu dizu hura oroitzeko omenaldi festa bat antolatzea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Autoa hartu duzu bila joateko. Iristear zinela, ordea, buelta ematea erabaki duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Miren Amuriza, Janire Arrizabalaga, Onintza Enbeita, Aissa Intxausti, Enare Muniategi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Nola aldatu zuen esperientzia bertsolaritzan hasi zinetenetik hona? Elkartzeak gauza onak eta txarrak ditu. Zer da zuentzat elkartzea? Zer da elkar topatzea? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-18 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Maider Arregi Markuleta
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Maider, Bidasoaz beste aldean dagoen herrian, 18 urte arteko ikasketa guztiak euskaraz egin arren, gazteek ezin dituzte brebeta eta baxoa azterketa ofizialak euskaraz egin, frantsesez egin behar dituzte derrigor. Maider gaur egin duzu azterketa, eta dena euskaraz idatzi duzu. Badakizu zero jarriko dizutela. Ateratzean zain dituzu Uxue, frantsesez azterketa egin duen laguna; Miren, zure zientziako irakaslea eta Amaia, zure ama. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Amets Arzallus
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Miren, aurtengo udan Etiopian ibili zara. Zu, berriz, Amets, orain lau-bost urte Bolivian ibili zinen, besteak beste. Jakin gura nuke zer pentsamendu ibiltzen duzuen hemen "Krisia" berba entzuten duzuenean.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sustrai Colina, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Xabi Paya
[Extempore verse]
Stanza name:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Exercise:
Seinaka gaia-emanda
Proposed topic:
Patxi Lopezek ezer esan ez arren, argi dago hauteskundeak datozela, oso argi. Eta bertsolariok jada gogaituta zaudete politika egiteko betiko moldeekin, eta batu egin zarete zeuen hautagaitza bat prestatzeko. Jakin nahi duguna da zuetako bakoitzak zer sail edo arloren ardura hartuko lukeen, zer egiteko, eta, zuen artean, zeuek ea nor ikusten duzuen egokiena lehendakari modura.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Miren, moja sekularra zara, abiturik barik. Behar beste abade ez dago, krisialdia dago, eta Miren, moja sekular moduan, tarteka Amorotora etortzen zara meza ematera, baina gero eta jende gutxiagoa etortzen zaizu, eta tarteka txikiteroren bat ere bai, Sebastian. Hor dago, mezetan egon bai, baina ez oso aurpegi onarekin.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bermeon betidanik esan izan da Bermeoko emakumearen presentzia eta garrantzia beti izan dela herri honen joan-etorrian itzela edo sarritan erabakigarria. Adibide bat pasatu didate, gainera, esanez, kultur arloan, turismo eta informazioan, kiroldegia, euskara dinamizatzailea, ikastola, Izaro abesbatza, Bermeoko abesbatza, Kirol Patronatua, Eusko Alkartasuna, alkatea eta Lurgintzakoak ere denak direla emakumeen esku, haiek direla kudeatzaileak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bada irakiar emakume bat lapidatu egingo dutena, harrika akabatuko dutena, eta eskaera bakar bat egin du: harrikatzen duten bitartean bere semeak ez daitezela bertan egon. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa