General search
New search Name of person: "Itzaina, Joana" Name of person: Agirre, AmaiaRefine your search
Found results: 1409
2022-06-30 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Haritz Mujika
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Haritz, zu, jaiotzerako Irazu bertsotan ari zen. Beti izan zen zure erreferente, eta amesten zenuen Irazuren antzekoa izatea. Orain elkarrekin aritzen zarete, oso gertu Asteasuko bertso-eskolan, gizonezkoen ahalduntze bertso-eskolan… Ibilbide desberdineko bi bertsolari zarete, eta gaur, non eta Asteasun, oholtza berean bertsokide. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Erabakitzeko gaitasuna aldarrikatzen den zerbait da baina ez da beti norbere esku egoten. Donostiako Udalak ezingo omen du Loiolako kuartel militarra bota Vox-ek jarritako helegitearen harira. Udalaren asmoa kuartela bota eta 2.000 etxebizitza egitekoa zen. Orain ondaretzat jotzen omen dute leku hori. Zuek Loiolako bi gazte zarete. Unai etxe okupatu batean bizi dena eta Maialen unibertsitaterako kuartel horretan gertatua ikertzen ari den gaztea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: 25 urte dira Arantza Rock jaialdia antolatzen hasi zirela Arantzan. Duela 25 urte Sebastianek eta Nereak elkar ezagutu zuten Arantzan. Bikotea osatu zuten baina apurtu ere egin zen bikotea. 25 urte pasatu eta gero topo egin duzue Arantzan. Baina oraingo Sebastian eta Nerea, Sustrai eta Amaia izanen dira. Lehengoa nola bizitu zenuten eta oraingo egoera nola bizi duzuen kantatu behar duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikote gazte bat zarete, guraso izan berriak. Zuen ume txikiarekin ezinean zabiltzate: ez dizue bularra nahi bezala hartzen, lo ere maiz baina gutxi egiten dizue, eta aldiro negar batean dabilkizue; ez dakizue umea nola lokartu eta nola isilik mantendu. Ea honek laguntzen dizuen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Amets, hamasei urteko txirrindularia zaitugu. Askoren ahotan, etorkizunean zure izena urrezko orrialdeetan ikus daiteke. Gogor ari zara entrenatzen; ilusio eta motibazio handiak dituzu jarrita egiten ari zaren horretan. Gaur, ordea, Lance Amstrong-en elkarrizketa irakurtzen ari zarela, zer pentsa jarri zara. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bideo bat ikusten dute pantaila bidez. Kamera ezkutuko eszena bat da. Bertan aktore batzuk igogailu batean tratu txarren egoera bat irudikatzen dute, non gizon batek mehatxatu eta kolpatu ere egiten duen emakume bat. Igogailuko bidaiari zenbaitek (gehienek) ez du ezer egiten. Halako batean batek erreakzionatu eta salatzen du erasotzailea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Tolosaldean bolo-bolo dabilen gaia da Aralarren egin nahi diren mendiko bideena. Zuek ikusi nondik kantatu. Adibidez, Zaldibian bi pankarta azaldu dira: “Herriak herri, mendiak mendi, Aralarren pistarik ez” dio batak, eta besteak “Gazte, zaldibitar, ganaduzale, mendizale, gu ere bideen alde” (bi pankartak azaltzen dira pantailako irudian). Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-05 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Aitor aitona, Sustrai aita eta Amaia alaba zarete. Aitona Gerra Zibilean gorriak ikusitakoa, Sustrai bere garaian kartzelan egona, eta Amaia Donostiako Boulebarrean egon da duela astebete, kanpatuta, herri harresian. Telebistari begira zaudete, elkarri zehar-begiratuak eginez. Elkarrekin asko eztabaidatzen duzue, eta entzungo genuke elkarrizketa horietako bat. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-02-11 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñaki Gurrutxaga
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek hotel batean egiten duzue topo asteazkenero arratsaldeko bost eta erdietan. Zuen bikoteengandik ihesi joaten zarete. Gaur ere elkartu zarete. Biluztu zarete, ohean sartu, baina gaur ez duzue gogorik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Igor Elortza
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek bi farola zarete. Amaia, zure argitan mozkor bat dago bere buruari eutsi ezinda; eta Igorren argitan, berriz, prostituta bat. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni eskolarteko txapelketetan aurkezle gisa ibiltzen da. Jo dezagun orain saio batean gaudela eta Amaiak bertan kantatu duela. Saioa bukatzean Andonik Amaia neskatoa ikusi du negar zotinka. Kezkatuta, Andoni berarengana joan da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-21 Alegia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-09-30 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok asko kostata baina guraso izan zarete. Seme txikia haurtzaindegira eraman edo ez erabakia hartu behar duzue. Zuk, Amaia, umea haurtzaindegira eraman nahi duzu. Zuk, Peña, etxean hazi nahi duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-14 Astigarraga Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Estitxu Eizagirre, Arkaitz Estiballes, Nahikari Gabilondo, Ekaitz Goikoetxea, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Xabi Paya, Oihane Perea, Jokin Uranga, Julen Zelaieta
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hamarnaka gaia-emanda Proposed topic: Nik ez dut ofiziotarako bikotekiderik aukeratu. Zuek aukeratu beste bosten artean zuen bikotekidea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aita-alabak zarete, Anjel Mari aita eta Amaia alaba. Gaur alabak aitari hala esan dio: "Aita, nik zergatik ez dakit erderaz?". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-16 Altsasu Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Azken hamabostaldi honetan, gauza harrigarriak entzun ditugu; EAEko hauteskundeez ari naiz, zenbat promesa eta zenbat hitz harrigarri. Nola bizi izan duzue hori guztia? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Txomin Garmendia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jubilatu etxeak antolatu duen igeriketa ikastaroan eman duzue izena. Bainujantzia eta toalla hartu eta han joan zarete. Nola joan da lehen eguna? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-09-25 Altzaga Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Etxean zaude afari eder baten aurrean, telebista piztuta. Telebistan modeloen desfile bat botatzen ari dira. Zure gogoeta. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Askotan pentsatzen dugu besteek guregatik esaten dutenari ez zaiola kaso egin behar eta guk gure bidean segi behar dugula. Baina aspaldi honetan zuek biok oso harrituta eta kezkatuta zabiltzate zuengatik egiten diren komentarioak direla eta. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Herri honetakoak diren Xabier Telleriak eta Kike Amunarrizek atera berri dute liburu bat, izena Txorakikeriak daukana, eta zuk, Peña, gutxiago ez zarela pentsatu eta Peñakeriak liburua idazteari ekin diozu. Kontazkiguzu horko istorioren batzuk-edo. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa