Bertsos - View details To know more about this section
2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
| Bertsoa entzun | 
2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
		
				
				Stanza name: 
		Neurri berezikoak 
		
		
		
								
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Umezurtztoki batetik irten
lagunmin atzeko silla
leiho ertzean isladatu da
nere aurpegi zurbila
barne borroka etengabea
ta ideiak berriz mila
nora nijoan ez dakit baina
bidaia hasi dadila!
Guraso gabe nere bizitza
zurruna bezain isila
ez noa ezeren ihesi baina
ez noa ezeren bila.
Bata bestea bezain tristea
dala ematen det hitza
izar gabeko gau iluna ta
amets gabeko bizitza;
nere bizitzan noraez honek
eragin dit min bortitza
baina geroa gaur ez dakusat
herenegun bezain hitsa.
Jaso burua Amaia maite
buru makur zer zabiltza?
Autobus honek izan dezake
zoriontasunan giltza.
Argentinan bi osaba zahar
ditudan kontakizuna
sarri entzun det orain ez dakit
nora biderau jarduna.
Haienganako bide itxia
gertuko eta urruna...
Baina hala're haruntza noa
ez da aukera iluna;
sos batzuekin noa patrikan
horra gauza ezaguna
ea ematen didaten inoiz
jaso ez dedan maitasuna.
