General search
New search Type: Extempore verse Search terms: BapateanRefine your search
Found results: 4021
2000-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gabirin bada aharizale ezagun bat Noare baserrikoa, guk Noare hots egiten diogu berari ere, eta ahariak entrenatzeko nahiko inbentu bitxia dauka: bera kotxean joaten da eta aharia sokatik lotu eta korrikan atzetik. Zu, Iker, Noare zara eta Ekaitz aharia. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
[Extempore verse]Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok bi gazte zarete, biok ere diru iturri ona daukazuten bi gazte. Diru hori, ordea, ez duzue berdin erabiltzen: Andonik dena gastatzen du. Jokin, berriz, gerora begira-edo aurrezten saiatzen da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni, asto bi dituen baserritarra zara. Astoak gobernetan zagozala, Igor, Eusko Jaurlaritzako ordezkaria, jatortzu asto hoiek zoologiko batera eroan behar dabezala esanez. Arrazoia, desagertzeko zorian dagozala argudiatuz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-05 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi, Ruben Sanchez
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek bi anaia marokoar zarete. Asier Europara etorri zen orain dela bi hilabete. Ruben Marokon dago. Gaur lortu duzue telefonoz elkarrekin hitz egitea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-27 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jokin, aitona, tabakoa utzi nahian dabil. Gaur, Mendizabal biloba topatu du ezkutuan erretzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-15 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuk, Xabier, maitasun desengaino asko euki dituzu. Azkenengoa dala-ta tatuaje bat egitea erabaki dozu. Tatuajearen leloa hau da: "Maite nuen Rosita". Etxahun, neska liraina, tatuajea egiten ari zaizun bitartean, tatuajerik ez duzula nahi konturatu zara. Berarekin hasi zara maitemintzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: EITBk hemezortzi urte bete dituenean, bere izar nagusiak jarri ditu publizidade edo propaganda, ez dakit zer den, egiteko, beraiek hemezortzi urte zituztenean zer ziren eta abar. Bertsolaritzak ere baditu bere izarrak, Jon Maia horietako bat, eta guk ere egin nahi dugu geure buruaren propaganda, hemezortzi urte baino gehiago bete ditugu eta. Jon, hik, 1990ean-edo bete hituen hemezortzi urte. Orduko Jon Maia hark izango zian pentsamenduan Jon Maia helduak, adibidez hogeita zortzi urteko Jon Maiak, nolako behar zuen, zertan jardun behar zuen, nola jokatu behar zuen... Zertan da oraingo Jon Maia ametsetako Jon Maia hura baino hobea? Zertan da okerragoa? Zertan geratu haiz motz? Zertan pasatu haiz? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi, Oihane Perea
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Koadro abstrakto baten aurrean zaudeten bi pertsona zarete: Asier koadro horren egilea da, eta Oihane, berriz, hamar minutu luzez begira dagoena. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Etxahun Lekue
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok badakizue lehengo astean Euskaldunan egon zirela bertsolari bi normalean baino neurri handiagoan kantetan. Lehenengoz egon ziren finalean, eta pozik, harro, elegante, suelto... eta denon ahotan dago benetako sorpresa izan zirela. Zuek biok finalaren ateetan geratu zineten. Aukera daukazue orain, finalean zer egingo zenuketen botatzeko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ekaitz Goikoetxea
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek gaur ezagutu duzue elkar, eta elkarrekin gustatu ere bai. Gau osoan elkarrekin ibili ondoren, iritsi da unea eta ohera elkarrekin sartzekoak zarete. Kendu dituzue arropak eta maindire artera sartzera zoaztela, barrez lehertzen hasi zarete biak. Orain, hor zaudete biak elkarri begira, ohera sartzeko, arroparik gabe, barrez lehertzen. Ezin duzue beste ezer egin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-22 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iñaki Murua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Senar-emazte jarriko ditugu; Joxe Agirre Joxe Agirre izango da eta Murua emaztea. Merkealdia aprobetxatuz Donostiara joan dira erosketak egitera. Arratsaldea pasatu dute eta gustukorik andreak ez dio ikusi probatu dituen arropa guztietan. Ez dakit nola etorri izango zareten etxera. Konta ezazue arratsaldeko ibilera. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-16 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jon bere neska-lagunarekin joan da hondartzara, eta belarrira goxo-goxo hasi zaio hizketan. Baina esaldi bakoitzaren ondoren "Buleria, buleria" entzuten du. Azkenean, kontzentrazioa galdu, musika entzuten den lekura joan eta hor ikusi du kotxean Unai bere neska-lagunarekin sexu jolasean. Jonek musika itzaltzeko eskatu dio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bilboko jaiak hasi zirenetik Bilbon zabiltza, gauez ibili eta egunez lo. Gaur ere Unamuno plazan lokartu zara, baina bat-batean urak esnatu zaitu. Begiak zabaldu, eta hantxe ikusi duzu Aitor, kale-garbitzailea, mangera eskuan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Txomin Garmendia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jubilatu etxeak antolatu duen igeriketa ikastaroan eman duzue izena. Bainujantzia eta toalla hartu eta han joan zarete. Nola joan da lehen eguna? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-06-08 Biarritz Jaialdia [Bertsoa] / Asier Otamendi, Xabier Silveira
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Palestinar eta israeldar gaztetxoak zarete. Elkarrekin jostatzen ari zaretela, sirena hotsa entzun duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Sebastian gotzainari bisita egin dio Anjel Mari Usurbilgo apaizak, Erromako zenbait erabakik -preserbatiboak direla, homosexualen ezkontzak direla...- sortzen dizkion buruhausteak direla eta. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aiton-amonak zarete. Gaur, oheratzerakoan, eguneroko pastila hartu du aitonak eta ez dakigu herratu egin den edo, ohean, ezohizko mugimenduak nabaritu ditu amonak Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-28 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Xabier Silveira, Pablo Suberbiola
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Xabierrek erabakiren bat hartzen duenean lagun hurkoa kontuan izaten du. Pablok berdin pentsatzen zuen, baina azkenaldian berekoi bihurtu da, bereak bakarrik kezkatzen du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-04 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok etorkizun igarleak zarete. Nola ikusten dituzue Osinagako festak 2100. urtean? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-02-13 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Igor, Andoniren telefono mugikorra zara. Joandako hiru asteetan deskonektatuta egon zara eta gaur barriro konektatu zaitu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
