General search
New search Name of person: Agirre, Amaia Search terms: BapateanRefine your search
Found results: 221
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Behin, autoan nindoala, istorio moduko bat entzun nuen, eta halaxe dio istorioak: Adineko bi gizon ospitalean daude, gela bereko ohe banatan. Bata ate ondoan eta bestea leihoaren ondoan. Atearen ondokoak egunero-egunero galdetzen dio besteari ea zer dagoen kanpoan, eta hark beti istorio politak kontatzen dizkio, nola uso baten atzetik dabilen ume bat, nola bikote gazte bat musuka dabilen... Atearen ondokoa inbidiatan dago eta heriotza besterik ez dio opa leihoaren ondoan dagoenari. Azkenean, hil da leihoaren ondokoa, eta atearen ondokoa leihoaren aldamenera pasatu dute, baina konturatu da leihoak patio itxi bat besterik ez duela erakusten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-02-11 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñaki Gurrutxaga
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek hotel batean egiten duzue topo asteazkenero arratsaldeko bost eta erdietan. Zuen bikoteengandik ihesi joaten zarete. Gaur ere elkartu zarete. Biluztu zarete, ohean sartu, baina gaur ez duzue gogorik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-01 Igeldo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Neurri berezikoak Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Frantziatik datorren berria da honakoa: Nicolas Sarkozyk gizalegea eta errespetua aldarrikatze aldera, irakasleei berriz ere de usted hitz egin behar zaiela esan du. Espainiako ministerioa ere ados dago. Amaia da ikaslea, eta Andoni irakaslea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-12 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ama-alabak zarete, Amaia ama eta Maialen alaba. Alabari labadora hondatu zitzaion eta amak, borondate on guztiarekin, arropak berak garbituko zizkiola esan zion, eta ekartzeko lasai. Harrezkero hiru aste pasatu dira, eta oraindik alabak amaren etxera bueltaka jarraitzen du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ni gustura joango nintzateke zurekin Jainkomendira, baina beste neska bat aurreratu zait: Amaia. Zure bertsoak entzun eta hunkitu egin duzu; elizan bertan dagoela eta ezkontzeko prest dagoela esan dizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-22 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
[Extempore verse]Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Irazu elgoibartarra, gaueko ordu txikietan lo egin ezinik zaude, eta pentsatu duzu zure eskopeta kolekzioa garbitzea. Jaitsi zara salara eta hor ikusi duzu zure alaba Amaia, tipo horrekin, Jonekin, zirriak egiten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes
[Extempore verse]Stanza name: KOPLEN MULTZOA Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jakingo dozue duela zenbait aste bikote bat ur azpian ezkondu zala, eta hemen dogu bikotea. Ze moduz doakizue? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bertso-saiorik gehienetan zuek azaltzen zarete. Bati baino gehiagori entzun diot galdera hau: Ezinbestekoak al zarete? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Amaia, bada hilabete Ametsekin irteten hasi zinela. Ametsen etxera joaten zarenean, zein mutil txukuna den harrituta gelditzen zara. Gaur, ustekabean, joan zara bisita egitera, eta bere ama topatu duzu mopa hartuta. Astean hirutan garbitzera joaten zaiola esan dizu. Amets egongelan aurkitu duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-06-10 Bergara Berezia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Onintza Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaztetxe hau garai batean kartzela izan zen. Michele Angiolillo kazetari eta anarkista italiarrak hemen eman zituen bere azken orduak eta iaz RIPeko gitarristak ere hemen aurkitu zuen heriotza. Zer pentsatua eman dizue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-06 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Iñaki Murua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Demagun, zuek biok, bi alargun zaretela. Badira bost urte zuen senarrak hil zirela, baina bion jarreran badago alderik: zu, Iñaki, urtean behin soilik joaten zara kanposantura bisitan, plastikozko loreak eskuetan dituzula; zuk, Jon, aldiz, astero-astero lore berriak jartzen dizkiozu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-30 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Mantxi, zirujau baten laguntzailea zara. Ebakuntza batean, arduragabekeria edo hanka-sartze baten ondorioz mahaian hil zaizue gaixoa. Gauean, Mantxi, ezin lo egin zaudela, Agin kontzientzia etorri zaizu bisitan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Mendi edo harkaitz handi baten alde banatan zaudete. Elkar topatu nahian, zuen arma, zuen irudimen, alde banatatik hasi zarete zulatzen; elkar entzuten duzue, baina ez duzue elkar ikusten. Zu, Maialen, Euskal Herria zara, eta zu, Amets, independentzia. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-16 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Oihane Perea
[Extempore verse]Stanza name: Seikoa, handiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Xakean, partida bukatu ondoren, erregea eta peoia kaxa berera itzultzen dira. Dominoan, fitxak zutik jarri eta lehenari bultza eginez gero, batak bestea bota eta denak erortzen dira. Balio ote dute esaldi horiek Euskal Herriaren egoerari begira? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-09-30 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok asko kostata baina guraso izan zarete. Seme txikia haurtzaindegira eraman edo ez erabakia hartu behar duzue. Zuk, Amaia, umea haurtzaindegira eraman nahi duzu. Zuk, Peña, etxean hazi nahi duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni eskolarteko txapelketetan aurkezle gisa ibiltzen da. Jo dezagun orain saio batean gaudela eta Amaiak bertan kantatu duela. Saioa bukatzean Andonik Amaia neskatoa ikusi du negar zotinka. Kezkatuta, Andoni berarengana joan da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-30 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maider Lopez artistak Budapesteko zubi bat desagerrarazi du. Lau mila eta berrehun lagun gonbidatu zituen Danubio ibaiaren koloreko aterki bana hartu eta zubi gainean jartzera. Helikoptero batetik atera zuen argazkia, eta han ez zen zubirik ikusten. Aterkipean ezkutatuta zegoen. Zuek zer desagerraraziko zenukete? Edo zer ezkutatuko zenukete aterkipean? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-28 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jokin Sorozabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Amaia Leitzarango autobidearen aurkako borrokan aritu zen lehen, eta orain berriz, AHTren aurka ari da. Jokin, berriz, alde dago, lehen autobiaren aurka aritu zirenak orain berau erabiltzen ari direla dio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-05-04 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Senar-emazteak zarete. Amaia emazteak beti nahi izan du katu bat etxean. Jexux Mari senarrak inola ere ez. Hala ere, senarrak amore eman eta katutxo bat ekarri duzue. Ez da egunik katuak sarraskiren bat egiten ez duenik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek bikotea zarete. Zuk, Sustrai, arratsalde osoa pasatu duzu biontzat afaria prestatzen. Andoni etxera etorri denean, zuk arratsaldez une bakarti horretan piztu duzun irratia kolpe batez itzali du, telebista piztu, eta afaltzeko gogorik ez daukala esan dizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
