Library - View details   To know more about this section

Emakume bertsolari-irakasleen ekarpen metodologikoa egungo bertso-eskoletan

Document: Basque. Bibliographic reference
Author(s)
Fernández Rodríguez, Vanesa
Title
Emakume bertsolari-irakasleen ekarpen metodologikoa egungo bertso-eskoletan / Vanesa Fernández Rodríguez.
Publication
2021-07-19
Subjects
Bertsolaritza
Other authors
Alvarez, Amaia ; Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) ; Vizcarra, María Teresa
Physical description
236 or.
Type of material
Document
Eduki mota
Thesis
Notes
Euskal Herriko Unibertsitateko doktorego-tesia.
Bertsolaritza gizonen jarduera izatetik emakumeen jarduera ere izatera igaro dela esan daiteke. Emakumearen presentziarekin, besteak beste, bertsolaritzaren eredu tradizionala egunez egun zabalduz joan da eta bertsotan aritzeko beste modu batzuk jarri ditu agerian. Egungo bertsolaritzaren irakaskuntza modua ere aldatu da; bertso- eskoletako irakasleen artean emakume bertsolariak daude eta emakume bertsolari horiek egun erreferente garrantzitsuak dira euskal kulturan. Lan honekin, emakume bertsolarien ekarpena bertsolaritzaren irakaskuntzan ezagutu nahi izan da eta horretarako lau helburu orokorrak ditu tesiak. Lehenengo helburua, gaur egungo bertsolarien profila, ahalduntzeko elementu erreztatzaileak eta gorputza oholtzan duen garrantzia ezagutu nahi izan da. Bigarren helburua emakumeen rolak, emakumeen tematikak, eta emakumeen kantu-estiloetan arakatu da. Hirugarren helburu orokorra, gaur egun bertso-eskoletan zernolako metodologia eta irakaskuntza erabiltzen diren ezagutu eta behatu da eta laugarren helburua zernolako aspektu sozio-emozionalak lantzen diren ezagutu, eta ahalduntze prozesuan ikasten nola laguntzen den jakin nahi izan da. Helburu horiek aurrera eramateko galdetegiak, eztabaida taldeak, elkarrizketa sakonak eta behaketak egin dira bertsolaritzaren hainbat pertsonekin. Zalantzarik gabe, soilik gizonezkoena zen errealitate batetik egungo emakume bertsolari eta irakasle egindako ahalegin eta hausnarketei esker errealitatea eraldatzen dihardute, denontzako lekua eginez, hierarkiak baztertuz, eta pertsonaren osotasuna ahazten ez duen metodologia erabiliz edozein diskriminazio salatzen duen irakaskuntza bultzatuz gure bertso eskoletan.