Olentzerori gutun txiki bat
idatzirik apain-apain
beste hainbestek erregeeri
agur eta guzti. Bikain!
Baina itxuraz hori ez da izan
goseak asetzeko lain
gure herriko kazetari ta
politiko edo ertzain
mundu guztia hor omen dago
komunikatu baten zain.
Batzuk agian egongo dira
gorriz idaztean alde
ez idatzita nahiago lukeen
badago hamaika talde!
Bakoitzak bere interesetik
beiratzen dio xuabe
baina zergatik gauden denak zain
hori egiten det galde.
Hemen norberak idatzi behar du
besteren zai egon gabe.
Herria ez da ETA bakarrik
hemen bagara hamabi
eta herri bat eraikitzeko
badira modu ugari.
Bere bizitzan edonor izan
leike txikian gudari
geure gatazkak geure borrokak
geure askatasun hari
eta mesedez pakean utzi
pentsatzen ari denari!
Jaio 1886-01-10
Donostian jaio zen 1886an. Hamar urterekin Lekarotzeko (Nafarroa) kaputxinoen ikastetxean sartu zen. Ikasketak bertan bukatuta 1908an apaiztu zen. Berehala nagusiek baimena eman zioten musika lantzeko. Herri doinuak biltzen jardun zen. Gregorianoa ikasi zuen Piano obrak idatzi zituen. Musika asko idatzi zuen. Eusskal musikari buruz hitzaldi mordoska emateaz gain, munduan barrena ere ibili zen euskal musikaren berri emanez. Euskaltzaina izan zen eta Frantziako Musikologia Elkarteko, Hispanic Society of America elkartekoa eta Instituto Español de Musicologiakoa.
Informazio gehiago, Euskal Wikipedian: http://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Gonzalo_Zulaika
LETE XABIER. BERTSO ANTOLOGIA ETB 2000. Nik transkribatu dut solfeora ETB.tik jaso ondoren. Bakallo eta Xenpelarren arteko desafioaz dihardu.