J. Soto:
Aitzurra garbi ta lur pixka bat
boltsan jarri nitun atzo
ordulariak “Pri-pri-pri” jo dit
ta jeiki naiz mantso-mantso.
Landatu beharra dago lizarra
ur pixka’t bota akaso
hamar t’erdiak jo dute eta
mugitu zaite aitatxo!
A. Egaña:
Esna arazi egin nauzu ta
zer da txantxa edo burla?
Ordu hauetan zuk jaikitzeko
ohitura falta sekula.
Orain lizar bat landatu gura
semea bejondeizula!
Ta txarrena da urtean zehar
“Tronco!” deitzen didazula.
J. Soto:
Mendira igo eta bilatu
behar diogu gerizpea
aitzurraz lurra ireki eta
aitzurraz lurra ixtea.
Begira zazu ze metafora
egin behar dizut txistea:
esku artean daukat tronco bat
ohe gainean bestea.
A. Egaña:
Gazte garaian landatu nuen
sekulako zuhaitz pila
ta teoria modernitoek
jan dute gure mutila
horko natura hango natura
ze teori borobila!
Natura horren natura bada
berez landatu dadila.
J. Soto:
Pertsonak mozten ditu zuhaitzak
bihotz pixka’t izan aizu!
Naturala da naturala da
parre egiten darraizu.
Aitzurrarena zuk egin zazu
izan ahal zara gai zu
gerriak pixka’t aflojatzeko
ongi etorriko zaizu!
A. Egaña:
Potrosoa naiz ta alperra naiz
hori ez dago itsusi.
Gaur eguneko ekologista
hauengan zer da nagusi?
Egiten dena egiten dela
ikus nazaten ikusi
ta landatzera joango dira
argazkilari ta guzi.
J. Soto:
Boltsa eskutan aitzurra eskutan
ta holakorik egundo!
Aitatxok ezetz jo beti ezetz
beti du aitzaki frango.
Gaur zure eguna aita eguna
ni pozik nengoen ondo
oparitxo bat erosi nizun
baino ja ez dizut emango.
A. Egaña:
Nere zerrendan bi opari daude:
bat atseden ta bi pake.
Beraz semea oheburuan
ez eman hainbat atake.
Zoaz mendira landatu hoiek
atxurrarekin jo ta ke.
Pentsatu ezkero drogan sartzea
okerragoa litzake!
Jaio 1911-01-11
Jaio 1941-01-11
Antzuolako (Gipuzkoa) Jauregi baserrian jaio zen 1941eko urtarrilaren 11n eta bertan bizi izan zen azken egunera arte. Baserriko lanak eta fabrikakoak uztartu zituen urte askotan. Kantaera ederreko bertsolaria zen. Herrira eta lagunartera mugatu zen kasik bere bertso jarduna. Halere, hartu zuen parte Loiolako Herri Irratiko sariketa batean (1968), eta hirugarren saria jaso zuen; Azpeitiko Zelaitxo zineman jokatu zen final hura eta artean mutikoxkorra zen Sebastian Lizasoren eskutik jaso zuen saria.
Jose Mari Gabilondo, Bittoriano Barrena, Gurutz Azkarate, Jexux Kortaberria "Kaxeta", Arestegi ... bertsolari antzuolarrak izan zituen ohiko kantukideak. Hain zuzen, 1981ean jokatu zen azkeneko Antzuolako Bertsolarien Txapelketan parte hartu zuen aipatutako horiekin.
2004ko ekainaren 8an zendu zen Jauregi baserrian, 63 urte zituela.
XVI mendeko gertaera historikoaz erromantze zaharra. Bi interpretazio ikus in Flor de Canciones 128 orrian. Ikus beste doinu batean bertso sorta honetako 3.bertsoa AITA SALDU NAUZU izenekoan. Bi izenburuetaz ezagutzen da doinu hau: ¨Atarratz jauregian¨ eta ¨Ozaze Jaurgainian¨. ENE IZAR MAITEA izeneko doinuan ere kantatu izan dira bertsuok. (Cancionero Donostia I 205)