Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Gure esku dago [Bertsoa] / Miren Amuriza

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Miren

Descripción

Título
Gure esku dago
Dokumentuan jasotako izenburua
Gure esku dago
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Pultseraz apaindua, zimurdun azala,
Melodia
Kantuz sortu naiz eta II
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
76
Número
2415
Páginas
25
Fecha de publicación / impresión
2014-05-18

Gure esku dago [Bertsoa] / Miren Amuriza

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-05-18 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pultseraz apaindua,
zimurdun azala,
dardartia, zikina,
txikia, zabala,
azkazal gorriduna,
beltzarana, argala…
Aurtengo maiatzean
ehunka esku hala
ari dira zabaltzen;
loreak bezala.

Zabaltzen ari diren
esku-ahurretan,
lau marra bateratzen
dira “M” letran:
“M” Munduari so,
“M” Minen bueltan,
“M” Mugarik ez da,
“M” Metroetan...
Zein hitz daramazue
zuen eskuetan?

Kateatuko gara
dozenaka, ehunka
“M” Durangon hasi
eta Iruñan buka,
esaldian bakoitzak
bere hitza dauka,
bakarka jarraitzeak
bide motza du ta,
ea nora heltzen garen
eskutik helduta!