Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Gure esku dago [Bertsoa] / Miren Amuriza

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Miren

Description

Titre
Gure esku dago
Dokumentuan jasotako izenburua
Gure esku dago
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Pultseraz apaindua, zimurdun azala,
Air
Kantuz sortu naiz eta II
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
76
Numéro
2415
Pages
25
Date de publication / empreinte
2014-05-18

Gure esku dago [Bertsoa] / Miren Amuriza

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-05-18 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pultseraz apaindua,
zimurdun azala,
dardartia, zikina,
txikia, zabala,
azkazal gorriduna,
beltzarana, argala…
Aurtengo maiatzean
ehunka esku hala
ari dira zabaltzen;
loreak bezala.

Zabaltzen ari diren
esku-ahurretan,
lau marra bateratzen
dira “M” letran:
“M” Munduari so,
“M” Minen bueltan,
“M” Mugarik ez da,
“M” Metroetan...
Zein hitz daramazue
zuen eskuetan?

Kateatuko gara
dozenaka, ehunka
“M” Durangon hasi
eta Iruñan buka,
esaldian bakoitzak
bere hitza dauka,
bakarka jarraitzeak
bide motza du ta,
ea nora heltzen garen
eskutik helduta!