Bertsos - View details   To know more about this section

Gure esku dago [Bertsoa] / Miren Amuriza

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren

Description

Title
Gure esku dago
Dokumentuan jasotako izenburua
Gure esku dago
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Pultseraz apaindua, zimurdun azala,
Melody
Kantuz sortu naiz eta II
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
76
Number
2415
Pages
25
Publication / printing date
2014-05-18

Gure esku dago [Bertsoa] / Miren Amuriza

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-05-18 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pultseraz apaindua,
zimurdun azala,
dardartia, zikina,
txikia, zabala,
azkazal gorriduna,
beltzarana, argala…
Aurtengo maiatzean
ehunka esku hala
ari dira zabaltzen;
loreak bezala.

Zabaltzen ari diren
esku-ahurretan,
lau marra bateratzen
dira “M” letran:
“M” Munduari so,
“M” Minen bueltan,
“M” Mugarik ez da,
“M” Metroetan...
Zein hitz daramazue
zuen eskuetan?

Kateatuko gara
dozenaka, ehunka
“M” Durangon hasi
eta Iruñan buka,
esaldian bakoitzak
bere hitza dauka,
bakarka jarraitzeak
bide motza du ta,
ea nora heltzen garen
eskutik helduta!