Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gure esku dago [Bertsoa] / Miren Amuriza

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren

Deskribapena

Izenburua
Gure esku dago
Dokumentuan jasotako izenburua
Gure esku dago
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Pultseraz apaindua, zimurdun azala,
Doinua
Kantuz sortu naiz eta II
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2415
Orrialdeak
25
Argitalpen / inprimatze data
2014-05-18

Gure esku dago [Bertsoa] / Miren Amuriza

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-05-18 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pultseraz apaindua,
zimurdun azala,
dardartia, zikina,
txikia, zabala,
azkazal gorriduna,
beltzarana, argala…
Aurtengo maiatzean
ehunka esku hala
ari dira zabaltzen;
loreak bezala.

Zabaltzen ari diren
esku-ahurretan,
lau marra bateratzen
dira “M” letran:
“M” Munduari so,
“M” Minen bueltan,
“M” Mugarik ez da,
“M” Metroetan...
Zein hitz daramazue
zuen eskuetan?

Kateatuko gara
dozenaka, ehunka
“M” Durangon hasi
eta Iruñan buka,
esaldian bakoitzak
bere hitza dauka,
bakarka jarraitzeak
bide motza du ta,
ea nora heltzen garen
eskutik helduta!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra