Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Hutsik [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Imanol Lazkano, Jon Lopategi
Hutsik [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Imanol Lazkano, Jon Lopategi
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Lopategi: Frutuak berak azalduko'itu
zein arbola den trebea
inguru hontan ez da azaldu
inor ni baino hobea
kolpe batekin egina bainaiz
hiru umeren jabea
edadez gora bagoaz baina
badago abildadea!
Amuriza: Hainbeste indar dunak eraman
lezake bai erremolkea!
Mediku honek galdu behar du
bere jakintza dotea
ama zegoen inuxentea
aita berriz arlotea
nik kontsejua ondo eman ta
gaizki jo zuen kolpea.
Lazkano: Oker guzia izan da hemen
indarrean egotia
bat munduratu nahi genduen ta
etorri trinitatia!
Nola utziko det bi mantenduta
hirugarrengo maitia?
Mediku jauna txerta zaidazu
nei hirugarren titia.
J. Lopategi: Okerrik gabe haziko ditut
birekin (nirekin?)etxeko lorak
behar bezela hornitu dira
honen haurgintza denborak
dibortzioa nahiz abortoa
ditugu oraingo modak
baina nirekin ez zun indarrik
medikuaren pildorak.
Amuriza: Pildora hori pentsatzen zuen
zala babak egostea!
Atzetik hartu zuen hura ta
gero zer buruhaustea!
Medikuentzat errezago da
aizu amatxo gaztea
zuri titia txertatu baino
aitari presta moztea!
Lazkano: Nik ezkontzako uztarri hori
behin hartu nuen meiteki
bainan bizitza ez dijoakit
neuk uste bezin egoki:
senarrak hitzak onak daduzka
eta kontua galanki
Parisa karta egin bai baina
haurrak hazitzen ez daki!
J. Lopategi: Aurrera segi nahi bainuen nik
lehengo zahar haien usuan
obligazioz zuzen juatea
ez da noski abusuan
tresna onakin umezalea
gertatzen naizen kasuan
sortu ezkero haziko ditut
etxean edo auzuan!
Amuriza: Oso xelebre etorri zaizkit
gure Petra ta Joakin
deskuido latza izan dala ta
orain odolak irakin
aizu andrea hurrengorako
zer egin behar dan jakin:
senarrarekin hasi aurretik
entrena zaitez nerekin.
Lazkano: Bizimodua izanagatik
guztiz gogorra ta latza
maitasun bat det nere barruan
gidari edo ardatza
horrek sortzen dit lanaren poza
geroaren esperantza
diruan truke ez leiket saldu
hiru loreko baratza.