Búsqueda general
Nueva búsqueda ileordea": Bertsolari: Arzallus, AmetsConcretar búsqueda
Resultados: 2205
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Sarri entzun dugu bizitza honetan zintzilik gaudela, ta sarri soka batetik zintzilik ere, jaio ere soka batetik zintzilik jaiotzen baigea. Zuek hiru soka izango zerate. Hiru nortasun zuen soketan lotuta egon dira: zu, Andoni, Gashenbrum II mendian zauden soka bat zera, Felixen gerriari hamaika bidaietan lotutako soka. Zu, Aitor, berriz, zuri gogor helduta ibili zian Sakanako sokatiralariak. Eta zu, Amets, lehengo astean ospatu gendun Xalbador hil zala hogeita bosgarren urteurrena, eta zu bere ahots korda izango zara. Beraz, hiru soka, hiru nortasun... Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Asier Otamendi
[Verso improvisado]Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuen egoera ez da bertsotan ibiltzeko. Koplatan hobeto, agian. Amets, itzartu berri zara, sekulako biharamunagaz, eta atzokorik ez duzu ezer ere akorduan. Biluz-biluzik zaude zeure ohean, eta gutxienez badakizu zeure etxean zaudela. Ondoan Asier dago, eta Asier ez dago bere etxean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-04-14 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Tema propuesto: Bukaerako agurra. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-17 Lazkao Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Baldintza igaro dugu, eta orain Nor-Nori dator. Ametsek elkarrizketa bat egingo dio euskaraz hitz egiteko eragozpenak soilik jartzen dituen Nafarroako presidenteari. Ez dakit izena aipatzea merezi duen ere: Miguel Sanz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Euskal Herrira iritsi berri den etorkin bat zara. Hogei urte dituzu, ez lan eta ez paper. Nondik hasi? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Ohartuko zineten nik esan gabe ere, orain arte Senideak bezala ezagutu izan duguna, gaur Etxerat ikusi dugula. Ikur berri bat beraz, eta ikur horren atzean izango dira aldaketak ere, baina urte honetan eta inguru honetan zer aldaketa nahiko zenituzketen, hori da nik eskatzen dizuedana, hori kontatzea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ametsek bere lagunen argazkiak aterako ditu, eta Unaik erradiografiak. Ea biotatik nork erakusten digun gehiago. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Azaroak zazpi ditu gaur, eta egun seinalatua da: 32 urte Xalbador hil zela. Aste honetan, Arantzazuko egutegian topatu dut ondoko pasarte hau: "1960 aldera Uztapide eta Xalbador bertsolariek Ataungo San Martin festetan egin zuten saio batean jasotako bertsoa da hau. Gai hau jarri zieten: "Zu, Uztapide, hemen, Espainian bizi zara; zu, Xalbador, han, Frantzian". Entzuleek ez zioten bertso honi txalorik jo, euskalkiaren arazoa nonbait. Zutik jarrita otoika nago ene jauna zerura. Handien mende dagon ttipiak beti badu arrenkura. Eskatzen dautzut izan zazula herri ttipien ardura / eta xukatu mendien negar den Bidasoako ura". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-15 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Tema propuesto: Txapeldunaren agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-07-25 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Lau senide. Memento onak pasatu dituzue elkarrekin, baina memento on asko ere galdu dituzue. Badira hogei urte zuen jaiotetxera itzuli ez zaretela. Gaur zaudete bertan, baserriko atarian eserita. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-09 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Akrostiko bat egitea nahi dut. Zortzi letrako hitz bat emango dizuet, eta bertso-lerro bakoitzaren lehen letra nik emandako hitz horren lehen letra izango da, eta nahi baduzue gaitzat ere har dezakezue hitz hori. Hitza da ilegalak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Zure belaunaldia ekonomiaren aparretan hazitakoa da. Zuk apar horretatik ur gaziagoetara bidaiatu duzu, besteak beste Hego Ameriketara edo Palestinara. Orain, lan munduan sartzeko sasoian zaudenean, alde guztietan hitz bakarra entzuten da: krisia. Zer datorkio Ametsi burura krisia hitza entzuten duenean? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Mikel Laboaren "Herria eta hizkuntza" kantuaren hasiera entzun da megafoniatik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-17 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes, Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Euskal Herriak garai desberdinak ezagutu ditu, eta beti egon da bertsolaria hor, beti izan da bertsolaria garai bakoitzean eta garai bakoitzari kantatzeko. Orain, badirudi Euskal Herria garai berri batera sartzera doala; politikoki nobedade handiak datoz, gizartea ere aldatzen ari da. Zer funtzio dauka bertsolariak Euskal Herri honetan? Zer da bertsolari izatea Euskal Herri honetan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Sukia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Krisia. Horretaz zerbait badakitenek esan berri dute gutxienez 2014 arte iraungo duela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea izango zarete zuek, Arkaitz gizonezkoa eta Amets andrazkoa. Urte batzuk dira elkarrekin zabiltzatela, eta azkenaldian zuen arteko harremana ez da hain ona, eztabaida izugarriak izaten dituzue, eta irainak ere gero eta handiagoak. Eta gaur, eztabaidarik handiena eduki duzuen honetan, Arkaitzen ukabila honaino altxatu da, eta biok begiratu diozue ikaratuta ukabilari. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-25 Errenteria Plaza librea [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-19 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Eñaut Intxaurraga, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: 18/98 eta gehiago. Hemen inguruan ere bada auzi horren ondorioak jasaten ari denik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-20 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Oihal zati bi zarete, Bilboko Udaletxean- gaur konturatu naiz Mendexako Udaletxean ere badaudela baina-, altuera berean zaudetenak. Mendiluze ikurrina eta Arzallus Espainiako bandera. Zer duzue elkarri esateko? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Urteetan haserre egon zarete. Aitonduta, goizero-goizero, parke berean, metro gutxitara dauden banku banatan egoten zarete zuen bilobak zaintzen. Gaur, bi txikiak eskutik helduta datoz, lagunak direla esanez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa