Búsqueda general
Nueva búsqueda Tipo de actuación periódica: "Lehiaketa" Persona: Labaka Mayoz, AneConcretar búsqueda
Resultados: 835
2011-06-04 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Badakizue Juliok Nafarroako bi txapel badituela, eta dagoeneko plazaz plaza dabil, eta saio pila egiten ditu, eta egoa hazita dauka, oso goian. Neskatan ere plazaz plaza eta herriz herri oso txulito dabil. Gaur, Ane tokatu zaio parez pare. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-04 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Andoni Otamendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Urte asko pasatu ditu Ezker Abertzaleak legez kanpo. Aurten, beste bi alderdirekin batera, Bildu markarekin, lortu dute hauteskundeetan egotea. Hego Euskal Herrian emaitza ederrak lortu dituzte, eta Gipuzkoan uholde bat izan da, eta Lasarten ere bai. Eta, gainera, aukera egon badago alkate berri bat izateko. Gerta daiteke, zergatik ez? Nik jakin nahi dut zuen ustez zer aldatuko litzatekeen Lasarten, aldaketa hori gertatuko balitz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-03-10 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Onintzak Berria egunkarian argitaratu duen iritzi artikulu baten zatia irakurriko dizuet:
“Eta ni bizitza guztian titiak kokatu ezinik. Hamabi urterako handiegiak ziren. Hogeita birekin erortzen hasi ziren grabitatea deitzen dioten zera nazkagarri horren erruz. Harrezkero sujetadoreetan gastatu dudanarekin, telebistako platorako nire neurriko mahaia erraz erosiko nuke. Hamasei urterekin, bertsotan paparra aterata kantatu behar dela esaten ziguten, eta nik ezin gehiago atera berez hain aterata zegoena. Hogeita seirekin Hitzetik Hortzerako irudietan txapelketako logoa baino gehiago nire titiak ikusten zirela esan zidaten. Ez dakit inoiz hain zapalduta sentitu naizen”.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-27 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Ander Solozabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek atzo arte ez zenuten elkar ezagutzen, baina gaur pisu bera konpartitzen duzuen bi ikaskide zarete. Elkar ezagutzeko asmoz, bururatu zaizue erosketak elkarrekin egitea. Abiatu zarete, sartu zarete supermerkatura, eta ez dakit zer gertatzen den, Anderrek karrora sartzen duen guztia Anek kendu egiten du. Anderrek sartu, Anek kendu, Anderrek sartu, Anek kendu, Anderrek sartu, Anek kendu... Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-27 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Ejercicio:
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto:
Goizean, egunkaria irakurtzen ari nintzela, estatistika batek zur eta lur utzi nau:
Espainiar Estatuan, hamar gizonetik lauk onartzen dute noizbait sexu harremanak izateko ordaindu egin dutela.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-16 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Osinalde elkartea zara. Dagoeneko urte batzuk badituzu, eta makina bat gauza ikusiko zenuen hemen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-25 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Peio Ormazabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gabonak heldu dira. Pello, zure umea esanekoa eta ona da, baina ez daukazu berari opari gehiegi erosteko dirurik. Gaur elkartu zara Anerekin. Umearekin arazoak dituztela esan dizu, gaizki portatzen delako, eta opari mordo bat erosi dizkiotela, ea horrela jarrera aldatzen duen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-04 Leitza Sariketa [Bertsoa] / Uxue Fernandez Lasa, Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz, Erika Lagoma, Aner Peritz Manterola, Sarai Robles
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Aner eta Ane, publikoan gaurko finalari begira zaudeten bi hetero, gizon, bertsolari, zarete. Nola ikusten dituzue bertsolariak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuen herrian bizitzeko etxe bila dabilen bikotea zarete. Alokairuak oso garesti daude. Maialenek ondoko herrira joatea proposatu dio Aneri. Anek, berriz, herritik kanpo joan baino nahiago du gurasoen etxera itzuli. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Zuen begiradak berriz gurutzatu, eta gorputzak dar-dar egin dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-06 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Emakume baten egunerokoa osatzen dute. Mirenek, 14 urterekin idazten zuena. Alaiak, ezkondu, etxea erosi eta haurrak izan zituenekoa. Anek, jubilatuta 60 urtetik gorakoa. Beti hasten ziren idazten “Atzo gauean...”. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Puntua: Antieju modernokin / oso guapo zaude.
Puntua: Beti etortzen zera / dotore jantzita
Puntua: Gaur parrandan gurekin / geratzen al zera?
Puntua: Gaur`e zeorri zatoz / ondona orraztuta
Puntua: Hola kantatu nahi det / zahartzen naizenean
Puntua: Pozik joaten al zera / bertso eskolara?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ametsek badu dohain bat umetatik. Etorkizuna igartzen duela. Ane gaztea izaki galderaz beteta dago etorkizunari buruz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Arnaitz Lasarte
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea dira Arnaitz eta Ane. Arnaitzek gaur eraman du Ane lehen aldiz etxera gurasoak ezagutzera. Afaltzen hasi dira, baina Anek ez du ezer jaten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-03-08 Alegia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Lau puntuko berdina, 8 silabaz
Ejercicio:
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Alegian beti izan gara jokozaleak, kartazaleak, eta jokoan hasi behar dugu.
Lau bateko ageri dira pantaila horretan. Zuek izango zarete karta horietako bat. Zuek aukeratu (Pantailan lau karta. Lau batekoak).
Ezpata: Zorrotza da, fina, gauza guztiei punta ateratzailea.
Bastoa: Egoskorra, burugogorra, tematia da.
Urrea: Goxoa, fina, beroa, maitekorra...
Kopa: Kuadrillako pailazoa, ganberroa, moxkortxioa, kuadrillan umorea jartzen duena.
Zuek lauok duela hamar urte unibertsitatean ikasten ari zinetela elkarrekin bizi izan zineten pisu berean. Hamar urte pasatuta, gaur elkartu zarete afaltzeko.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-30 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Tema propuesto:
(B. Gaztelumendiri eta A. Labakari jartzen die, baina besteak ere sartzeko aukerarekin. Hori baliatuz, M. Amurizak ere kantatzen du). Beñat bost urteko ume lotsagabea da eta Ane bere guraso arduratsua. Gaur,kalean, erakusleiho baten aurrean amak esan dio irmo “Ez, Beñat, ez dizut tabletik erosiko” .Bi ordu geroago, eta kalean Beñat arrastaka, zilipurdika ibili eta gero, biak daude familia bazkarian.
Beñatek aukera handiak ikusten ditu gurasoen kontrola kaos bihurtzeko eta negoziazio edo xantaiari berrekiteko.
Gainera, familia bazkarietan ohikoa den moduan edozein sar daiteke, nahi duen doinuan eta nahi duen komentarioa egiteko.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: “Zu gabe ez naiz ezer”. Serioa ez balitz barre egingo genuke. Eta hori egingo dugu. Zuen ohekideari sekula entzun nahiko ez zenizkioketen hitzak kantatu behar dizkiguzue, barre pixka bat egiteko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Agin Laburu, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Agin, aurten sagardotegian esperimentua egin duzu: sagardo bera bost kupeletan sartu duzu, denbora utzi eta sagardoak gustu ezberdina hartu du. Atzekoak dira bost kupelak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Andonik badu seme bat Aneren adin jirakoa, gutxi gorabehera. Nonbait, Anek eta berak, azken bi-hiru hilabeteetan, elkar ezagutu dute eta gauza ondo doa, gustura daude. Aurkezpenak ere iritsi dira, Egaña jaunaren etxera afaltzera. Afaldu, semea komunera joan da, biok bakarrik gelditu zarete, eta Andonik gauzak argi utzi nahi dizkio Aneri.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Badakizue aurten eguraldia ez dela ondo portatzen ari, eta baratzetik bizi behar duenak nahiko komeri badauzka, dena berandu, eta horixe da Patxiren arazoa: baserritarra, eta aurtengo uztak ez ditu aurreikuspen onak ematen. Krisia, gainera, tarteko. Ane, ikusten duzu aitona kezkan eta kezkan. Ane ere jardun da bueltak ematen, eta halako batean aurkitu du zerekin lagundu, baina beldurra ematen dio proposatzeak. Legez kanpokoa da, ez daki aitonak nola hartuko duen, baina egia da gazteek asko erretzen dutela, eta egia da merkatuan garesti saltzen dela, eta dirua ematen duela. Orduan, Patxi, Anek proposatu dizu marihuana jarriko bazenute, agian aurtengoak pasatuko zenituzketela. Ez dakit Patxiri ze irudituko zaion, nola hartuko duen... Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa