Búsqueda general
Nueva búsqueda Bertsolari: "Alberdi, Uxue" Persona: Agirre, AmaiaConcretar búsqueda
Resultados: 1409
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea osatzen duzue, elkarrekin ezkontzekoak zarete, baina ez zarete ados jartzen. Zuk, Julio, elizatik eta dotore jantzita ezkondu nahiko zenuke, gonbidatu pila batekin, eta nola ez, Gorritin. Zuk, Iker, ezkontza xume bat, elizatik kanpora, gertuko lagunekin, eta ahal dela udazkenean ez; eta Zegaman. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Ez dakit ikusteko aukera izan duzun, baina esango nuke munduko bazter guztietara iritsi dela bideo bat, non hamaika urteko neskatila bat azaltzen den, Yemengo neskatila bat, bera baino hogei urte zaharragoa den gizonezko batekin ezkondu nahi dutena bere gurasoek. Hori dela eta, bere osaba baten bitartez, ihes egin du. Bideo horretan kontatzen du ezkontzera behartzen badute, bere buruaz beste egingo duela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabier Silveira
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok senar-emazteak zarete, Arkaitz senarra eta Xabier emaztea. Gaueko hamaikak dira, eta badira pare bat ordu Xabier emaztea oheratu dela. Zu, Arkaitz, bere ondoan etzan, eta atzetik goxo-goxo heldu diozu. Lotan zegoela pentsatzen zenuen, baina negar isilean ari dela konturatu zara. Ea zer gertatzen zaion galdegin diozunean, hala erantzun dizu: "Hau infernua da". Zortzi urte daramatza kartzelan zuen alabak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Garaiak aldatzen omen doaz, baina askotan gizona izatea zer den galdetu izan denetan, etxera soldata ekartzen duena, etxeko nagusia, aginte makila daramana, gizonezkoek ez dute sekula negarrik egin behar eta horrelako gauzak entzuten ziren. Zuk, Andoni, duela pare bat urte maiz samar entzun behar izan zenuen neska bati nola utzi zenion txapela irabazten. Zuk, Amets, futbol zelaietan askotan entzuten duzu "Neskatilak dirudizue horrela jokatzen". Horrelakoak entzuten dituzuenean, zer pasatzen da zuen barrutik edo zer egosten da zuen buruan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Igandea da, irailaren 8a. Estropadak ikustera Donostiara hurbildu zara, Zumaiako kamiseta gorria soinean duzula. Gustura zoaz, baina iritsi orduko, pare bat mutil gaztek barrezka hartu zaituzte: "Gu bai, zuek... Eskerrak gu gauden gure kostan". Orioko kamiseta daramate soinean: "Ez Zarautz, ez Getaria, ez Zumaia, Orio bai". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Puntua: Zenbat amets dauzkazu / geroko utzita
Puntua: Dena ez da irteten / amestu bezala
Puntua: Amesgaizto berdina / gauero gauero
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Felix Zubia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lagunak dira. Urte anitz daramate herriko gaztetxean lanean. Amaiak Felixi erran dio zahartzen ari direla eta gaztetxea alde batera uzteko garaia dutela. Felixi ez zaio hala iruditzen. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto:
Lor zenezakeen guztia lortu duzu baina jendeak ez dizu begirune handiegirik.
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lagunak zarete. Orain arte konforme bizi izan zarete zuen itxurarekin. Adinean gora zoaztela eta, zuen gorputzekin deseroso sentitzen hasiak zarete. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur duzue zuen lehenengo hitzordua. Amaia, Mantxik, lehen muxua ematearekin batera, “maite zaitut” esan dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-21 Alegia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-09-30 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok asko kostata baina guraso izan zarete. Seme txikia haurtzaindegira eraman edo ez erabakia hartu behar duzue. Zuk, Amaia, umea haurtzaindegira eraman nahi duzu. Zuk, Peña, etxean hazi nahi duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-05 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Aitor aitona, Sustrai aita eta Amaia alaba zarete. Aitona Gerra Zibilean gorriak ikusitakoa, Sustrai bere garaian kartzelan egona, eta Amaia Donostiako Boulebarrean egon da duela astebete, kanpatuta, herri harresian. Telebistari begira zaudete, elkarri zehar-begiratuak eginez. Elkarrekin asko eztabaidatzen duzue, eta entzungo genuke elkarrizketa horietako bat. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-02-11 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñaki Gurrutxaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek hotel batean egiten duzue topo asteazkenero arratsaldeko bost eta erdietan. Zuen bikoteengandik ihesi joaten zarete. Gaur ere elkartu zarete. Biluztu zarete, ohean sartu, baina gaur ez duzue gogorik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek bi farola zarete. Amaia, zure argitan mozkor bat dago bere buruari eutsi ezinda; eta Igorren argitan, berriz, prostituta bat. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni eskolarteko txapelketetan aurkezle gisa ibiltzen da. Jo dezagun orain saio batean gaudela eta Amaiak bertan kantatu duela. Saioa bukatzean Andonik Amaia neskatoa ikusi du negar zotinka. Kezkatuta, Andoni berarengana joan da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-14 Astigarraga Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Estitxu Eizagirre, Arkaitz Estiballes, Nahikari Gabilondo, Ekaitz Goikoetxea, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Xabi Paya, Oihane Perea, Jokin Uranga, Julen Zelaieta
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hamarnaka gaia-emanda Tema propuesto: Nik ez dut ofiziotarako bikotekiderik aukeratu. Zuek aukeratu beste bosten artean zuen bikotekidea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aita-alabak zarete, Anjel Mari aita eta Amaia alaba. Gaur alabak aitari hala esan dio: "Aita, nik zergatik ez dakit erderaz?". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Maialen, sendabide alternatiboekin lan egiten duzu. Beste bost lagun hauek sartu zaizkizu kontsultara, bakoitza bere adikzioarekin. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bideo bat ikusten dute pantaila bidez. Kamera ezkutuko eszena bat da. Bertan aktore batzuk igogailu batean tratu txarren egoera bat irudikatzen dute, non gizon batek mehatxatu eta kolpatu ere egiten duen emakume bat. Igogailuko bidaiari zenbaitek (gehienek) ez du ezer egiten. Halako batean batek erreakzionatu eta salatzen du erasotzailea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa