Búsqueda general
Nueva búsqueda Bertsolari: "Labaka Mayoz, Ane" Persona: Arzallus, AmetsConcretar búsqueda
Resultados: 3330
2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Garaiak aldatzen omen doaz, baina askotan gizona izatea zer den galdetu izan denetan, etxera soldata ekartzen duena, etxeko nagusia, aginte makila daramana, gizonezkoek ez dute sekula negarrik egin behar eta horrelako gauzak entzuten ziren. Zuk, Andoni, duela pare bat urte maiz samar entzun behar izan zenuen neska bati nola utzi zenion txapela irabazten. Zuk, Amets, futbol zelaietan askotan entzuten duzu "Neskatilak dirudizue horrela jokatzen". Horrelakoak entzuten dituzuenean, zer pasatzen da zuen barrutik edo zer egosten da zuen buruan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Alaiak mutilak aipatu ditu, eta nik bi mutil, bi gizon, nahi ditut hemen mikrofono aurrean. Aurreko gaiari tiratuz, emakumeak badabiltza plazaz plaza. Elkarrekin gauzak konpartitzeko guneak ere sortu dituzte. Duela gutxi 45 emakume, 45 bertsolari, elkartu dira asteburu bat elkarrekin pasatzeko. Ametsek pentsatu du gizonek ere jarraitzeko moduko eredua izan litekeela hori, eta beste inorekin komentatu baino lehen Jonekin hitz egitea pentsatu du. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-20 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Langabezian geratu zareten bi azpeitiar zarete. Gaur zuen sei urteko umearekin Olentzerori gutuna idazten hasi zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-27 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Silveira
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok San Mames Barrian zaudete. Hasi berri da euskal selekzioak Peruko selekzioaren aurka jokatu behar duen partida. Ondoko aulkiak egokitu zaizkizue, baina helburu desberdinak dituzue: Ametsek futbola ikusi nahi du, Amorrorturen taktikak, elkarrekin jokatzen ez dutenak nola moldatzen diren... Silveira parrandara joan da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-30 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hotza kendu eta berora joan behar dugu. Hemen daukagu gurekin Jokin Aperribay, Realeko presidente hautatu berria. Zure hitz hauek batzar hartan inork adi-adi jarraitu bazituen, Aitor Realzale porrokatua izan zen, eta irteeran, gainera, hala esan zizun: "Aizu Jokin, zuri aritu zara, obrak gora eta obrak behera, obrak egin behar direla Anoetan... Ados nago. Bat nator zurekin. Baina beste obra klase bat egingo nuke: Anoeta dena estali. Eta datorren Bertsolari Txapelketa Nagusia, hartara, Donostiara ekar dezakegu". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Andoni, zuk lehenengo txapela irabazi zenuenean, Ametsek 10 urte zituen. Eta Ametsek jantzi duenean, Andonik 52 urte. Biek adin beretsuan jantzi zenuten. Ametsek 30ekin eta Andonik 32rekin. Bertsolaritzak zer eman eta zer kendu dizue? Elkarri zer eman eta zer kendu diozue? Zein da zuen arteko batura?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Seinaka gai-librean puntutan
Tema propuesto:
Gai librean
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-14 Zarautz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Otsailak 14, San Balentin eguna. Esaten dute, amodioko penek gehiago ematen dutela kanturako amodioaren pozek baino. Ea ze kalabaza jaso dituzten Ametsek eta Mantxik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-16 Azkaine Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xumai Murua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Saran bizi haiz Amets, eta askotan tokatu zaik entzutea azkaindarrak harroxkoak direla. Hala ote? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Espioia izatea modan dago, eta zu espioi bat zara Unai. Ametsek kontratatu zaitu. Kontua da, udazkenean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa hasten dela, eta Ametsek irabazi egin nahi du. Unai kontratatu, eta dena jakin du: ze gai mota jarriko dituzten, zertan dabiltzan gainerako bertsolariak, nortzuk biltzen diren, ze ariketatan… Ibili zara ikerketa lanetan, eta gaur da Ametsi ikertutakoa azaltzeko eguna. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ez dakit entzun duzuen baina Ametsek Ibhaima Balderekin Miñan izeneko liburu bat idatzi du. Eta sekulako arrakasta eduki du liburuak. Aita Santuak ere leitu du eta asko gustatu omen zaio. Amets etxean dela, norbaitek atea jo du. Ireki du Ametsek atea, nor izango eta… Aita Santua bera! Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Uztapide kontu-kontari hasten zenean mahaia isildu egiten zen. Berak luze jarduten zuen. Gaur nork dauka kontaketa luzeak entzuteko pazientzia? Telebistako albisteek ere minututik gora aspertu egiten gaituzte. Gaur inork ez du gogorik inoren jardunik entzuteko. Hiztun onak entzule ona behar du eta entzulerik gabe geratu den mundu hau, hiztunik gabe geratzen ari da. Sebastian aitona eta Amets biloba zarete. Elkarrekin bizi zarete Endoiako baserrian. Gaur Amets eskolatik etorri eta zuzenean mugikorra hartzera joan da kuartora. Sebastian aitonak “Alto!” esan dio ukuiluko sarreran. “Nora hoa?
Ez al didak ezer kontatu behar? Txakurrak ere horrela sartzen dituk!”
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-20 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Jokoak gaixoturik egon da Amets, apustu hemen eta apustu han. Orain, ludopatia gainditzen ari da. Gaur Azpeitian ireki behar duten apustu etxearen aurkako kontzentrazioan dago. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Musikariak zarete. Gaur ere, beste askotan bezala, zuen herrian musu-truk jotzeko eskatu dizuete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa]
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Kazetaritza ikasi duzue eta lan egin, kolaboratu, ETBn, irratian, egunkarietan... Amets, zuk kontatu zer falta eta zer dagoen soberan euskal prentsan. Eta zuk, Nerea, irakurleen aldetik nola ikusten den prentsa hori. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-10 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi bertsolari txapeldun dira. Lujanbio, Azkaingo Mari Luixa Erdozio, Lore Jokoak bi aldiz irabazia; horietako bat juxtu duela 150 urte. Amets, Lekorneko Aña Etxegarai, (Aña debrua) duela 125 Lore Jokoak irabazia berau ere. Orain arte ez zaituztete biziki aipatu. Zer duzue elkarri eta guri errateko? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-17 Astigarraga Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, txikiaren moldekoa, 5 puntuz (hg) / Bost puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: LIBREAN. Ametsek hiru pertsonaiaren irudia azaltzen zuen niki bat zeukan soinean. Bertan, Xalbador bertsolaria, amerikar indigena bat eta beltz bat ageri ziren, “black power” irudi ezagunaren antzekotasunean. Handik abiatu ziren librean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-16 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: G-7ak goi bilkura egingo du Miarritzen. Herri handiak estaturik gabeko herri batera datoz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-26 Baiona Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Nahia Sasco
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Mundu guztiko jende ugari elkartzen da Baionako festetan. Eta horietako anitz joaten dira Turismo Bulegora informazio eske. Han egoten da txintxo-txintxo Maialen Lujanbio. Gaurkoan bi turista, Amets eta Nahia, etorri zaizkio galdezka. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-09 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: 30 urte bete berri dira aurtengo uztailaren 3an Lazkao Txikik ispilu bati askoren gogoan dauden bertsoak kantatu zituenetik. Zuetako batzuk, eta seguru adin batetik aurrerakoek behintzat, gogoan izango dituzue. 30 urte geroago, Amets, zer esango diozu ispiluari? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
