Búsqueda general
Nueva búsqueda Tipo de soporte: "Disque dur" Persona: Lujanbio, MaialenConcretar búsqueda
Resultados: 4462
2025-06-15 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jone Uria
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Amagoia Mujika kazetariak argitaratu zuen artikulu bat “Ondo haserretzearen artea” izenekoa. Oso erraza dela haserretzea zioen, baina oso zaila neurrian asmatzea, pertsona egokiarekin, helburu zuzenarekin… Hemen lau egoera haserretzeko modukoak eta ea neurria topatzen diozuen.
1.- Bartzelonako konferentzian Ayusok alde egin zuen Pradales euskaraz hasi zenean.
2.- Argia joan da gaur eta badirudi aberia orokorra dela eta luzaro iraungo omen du. Zuen egunerokoa asko oztopatzen du honek.
3 .- Ereñozura etorri kantatzera eta obrak direla eta ezin aparkatuz zabiltzate.
4 .- Ez zaizue batere gustatzen jarritako gaia.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Josu Sanjurjo, Julen Zelaieta
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Uztailaren 7a, San Fermin izateaz gain Kondorraren Nazioarteko Eguna ere bada. Hemen bakoitzak baditu bere sinismenak, hil ondotik zer gertatzen denari buruz adibidez, anitzek hil ondotik animali batean berraragiztatuko garela uste dute. Andoni, zure ustez beste laurak ze animaliatan berraragiztatuko dira? Eta besteok erran ezazue zuen patua gustukoa duzuen ala ez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Atzo baserritar eguna izan zen eta ekitaldi jendetsuena idi-dema izan zen. Lehenengo txanda goizeko 10:00etan, hilerri ondoko plazan. Oiartzungo harriari tiraka bi idi pare, harriak ia 2.000 kilo, eta zuek biak han. Zu Maialen idizale amorratua, hutsik egin gabe hurbiltzen dena, eta gaur ere egingo duzu egundoko apustua. Eta zu ere Unai plazan zaude, pankarta bat eskuan eta animalien aldeko aldarriak ahoan. Eta elkarren parean zaudete idi-demak noiz hasiko, zeinek zeini begirada zorrotzagoa luzatuz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Agin autobusean sartu haiz. Bete samartuta zegok autobusa, baina bazegok leku bat libre eta bertan eseri haiz. Hurrengo geltokian, Maialen sartu duk autobusean. Adinean aurrera doan emakumea. Hire parera etorri duk Agin, eta hantxe jarri duk geldirik zutik, autobusean ohikoak diren zutabe horietako bati helduta. Orduan, adeitsu, altxa egin haiz Maialeni leku bat uzteko asmoz. Nabarmen ikusi duk nola beste aldera begiratu duen ez ikusiarena eginez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-01 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aita alabak. Aitor, zure 12 urteko alaba txikitatik ari da Usurbil Futbol Taldean. Azken aldian, entrenamendu eta partiden ondotik ez du kideekin dutxatu nahi izaten, eta etxean dutxatzen da. Partida eguna da gaur, Orion ari da, eta zelaira iritsi orduko aitari esan dio etxean dutxatuko dela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-01 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jone Uria
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Andoni, Jagoba Arrasateren paperean jarriko haut, Euskal Herriko futbol taldearen hautatzaile rolean. Euskal Herria – Palestina partida jokatuko duk datorren azaroaren 15ean, Bilbon. Azaroaren 14a da gaur, eta deialdiko jokalari asko gripeak jota omen zeudek. Zaleen artean boluntarioak eskatu eta atzeko bostak agertu dituk; horiekin osatu beharko duk taldea. Ea ba, zer ezaugarri ikusten diok bakoitzari? Bakoitza non kokatu behar duk zelaian? Eta zuek, ados al zaudete Arrasatek emandako postuarekin? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-21 Markina-Xemein Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Aissa, ETBn, Linbo programan esan zenuen hil ondoren zure hileta epikoa izatea nahi zenuela. Hil zara, kaxa barruan zaude eta beste hirurak etorri dira zure hiletara. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Euskal Herrian hainbeste gauza gertatzen dira, baina gero gauza da nola kontatzen den gertatzen den hura. Botila bat puskatzen bada, badakigu zer esaten duten zenbait lekutan. Ametsek Euskal Herriko edozein gertakizun kontatuko du, eta Maialenek kontatuko du La Razón egunkariak Madrilen eta Espainia osoan nola zabaltzen duen albiste hori. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Sarri kantatu izan zaio ispiluari, baina ispilua beti mutu. Bada garaia zer edo zer esan dezan. Hi haiz ispilua. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-11 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Senar-emazteak zarete. Aitorrek bihotzez maite du Maialen, baina bada gauza bat batere gustatzen ez zaiona. Aitor zerbait kontatzen hasi, eta beti, beti, beti Maialenek moztu egiten dio, eta berak segitzen du istorioa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-18 Ereñotzu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur egunean hainbat aldizkari eta egunkaritan bertsolariak agertzen dira sekulako pila. Gaur egun badirudi bertsolariak intelektualak direla. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Neurri luzekoak Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Tema propuesto: Bukaerako agurra. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-11 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Agian jakingo duzue: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa hasi da. Maialen da faboritoetako bat. Jon Sarasuak 1991ko Gipuzkoako Txapelketan tongo egin zuen. Maialenen buruan aurtengoan horrelako zerbait egiteko asmoa dago. Horretan dabilela, Aitor aingerua eta Sebastian deabrua azaldu zaizkio. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Uda hasieran, Maialen Sustrai bizi den herrira etorri zen uda bertan pasatzeko asmoz. Zuen artean maitasun istorio bat ere sortu zen, baina uda bukatu da, eta Maialen badoa. Nolakoa da zuen despedida? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-05-23 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Xabier Silveira
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Maialenek beste lau hauei bere gaitasun bat demostratzeko aukera izango du. Maialenek besteei heldu eskutik eta besteek zer pentsatzen duten badaki. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Parranda batean ezagutu duzue elkar. "Jiji" eta "jaja" pasatu dituzue hainbat ordu eta elkar agurtzeko mementoan, bi intentzio desberdin dauzkazue: bataren intentzioa da musu eta puntu; bestearena, berriz, musu punto com. Zuek aukeratu zein den bakoitzarena. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-09-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Imanol, saio hau hasi aurretik taldean zeundeten bertsolariak eta, isilik, kopetilun, ikusi duzu Maialen, hitzik egin ezinik. Jakin nahi duzu zergatik dagoen goibel; berak erantzungo dizu, eta ea kopeta ilun hori argitzea, alaitzea, lortzen duzun. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Senegaldik Oriora etorri eta hemengo bapore batean arrantzan hasitakoa zara Maialen. Iñaki, berriz, arrantzan aspalditik dabilena da. Gaur, arrantzan ari zaretela, zaintza edo guardia tokatu zaizue, eta hizketan ari zarete. Itsasoa bare eta zerua oskarbi daude. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-10-01 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jakina da Euskal Herrian bertsolariek fama pixka bat baduzuela. Zuk, Amets, fama hori oso ondo daramazu. Zuk, Maialen, ordea, ezin duzu jasan fama hori. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-02-07 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
