Búsqueda general
Nueva búsqueda Tipo de soporte: "U-matic" Año: 2025Concretar búsqueda
Resultados: 1064
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuen urrezko eztei eguna da. Ez zenuten ospatzeko asmorik, baina seme-alabek antolatu dute eta joan egin behar. Eta antolatu badute izugarrizko banketea da. Biak ezagunak izanda jende asko etorri da: kultura arlokoa, politikariak, familia eta mundu mailako izarren bat ere bai. Ez zenuten asmo handirik baina behin hasiz gero, aperitifan ardo txuri freskoa, bazkaritan beltza goxoa, eta txanpainaren txinpartari nork erran ezetz. Andoni, horrek isilik egoteko ezintasun handia eragin dizu eta dena zoragarria iruditzen zaizu. Zuri ordea ezinegona areagotu baino ez dizu egin. Ez duzu inor soportatzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-11 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Umetan ezkutaketan jolastea gustatzen zitzaizuen. Orain ere eguneroko gauzetatik ezkutatuko zinatekete, baina helduak zarete eta ezin duzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-12 Laudio Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Aner Peritzek elkarrizketa batetan esandakoa irakurriko dizut: “Iruditzen zait bertsolaritzaren erronka dela ikustea nolakoa den, nolakoa izan nahi duen pentsatzea eta horretarako zer egin behar duen zehaztea. Ez zait iruditzen bertsolaritzaren erronka nagusia denik teknikoki errima estuak bilatzea edo ez dakit zer mobida. Arte disziplina orok komunitate bat osatzen du, eta horretan, komunitate horren egitura da inportantea. Zer gauza neutralizatu dituen. Betiko gauzak dira baina uste dut nahiko abandonatuta dauzkagula batzuk”. Jone, zuk zein beste erronka ikusten dituzu bertsolaritzan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Aitor Etxebarriazarraga, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Atsedenaldian dago derbia. Zelaian jokoa gertatu bitartean, harmailetan beste zerbait ari da gertatzen. Igor, kuadrillako beste bost horiekin etorri haiz. Denek ekarri ditek zeozer afaltzeko baina hiri, Igor, jo eta ahaztu! Eta begira ari haiz, ea bakoitzak zer ekarri duen, eta pentsatzen ari haiz zeini eskatuko dioan mokadu bat. Hori bai, eskatzea libre duk eta ematea ere bai; ea zer erantzuten diaten besteek. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: [1990-91 futbol denboraldiko argazkiak dituen bideo bat erakutsi da; orduko Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen futbol taldeak agertu dira]. Oiartzun eta Añorgako Kirol Elkarteak aitzindariak izan ziren emakumeen futbolean, Espainiako Estatuko Ligan parte hartuta. 1990/91 denboraldiko liga Oiartzungo emakumeek irabazi zuten. Lehenago ordea, 1986-87 ta 1987-88 denboraldietan Erreginaren kopa irabazia zuten. Talde irabazle haien erretratuak dira ikusi ditugunak. Zuek hiruak, hain juxtu, argazki horietan agertutako hiru jokalari zarete. 30 urte pasatu dira dagoeneko. Aldatu al dira kontuak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka hasierako agurra Tema propuesto: Hasierako agurra
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka hasierako agurra Tema propuesto: Hasierako agurra
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aitor amama eta Oihana biloba zarete. Aitor, duela hamarkada batzuk Londresera joan behar izan zenuen abortatzera. Gaur Oihana bilobak esan dizu haurdun dagoela eta ez dakiela haurdunaldiarekin aurrera egin gura duen.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seiko handia (hg) / Hiru puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Onintza langilea eta Xabat detektibe pribatua zarete. Onintza, zuk denboratxoa daramazu bajan. Gaur jakin duzu lan egiten duzun enpresak Xabat detektibe pribatua kontratatu duela zu zelatatzeko.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Jone Uria
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Oihana eta Jone dantzariak zarete. Bilboko La Salve zubian antolatzen duten salto lehiaketa inauguratzeko, hasi aurretik agurra dantzatzeko eskatu dizuete. Plataformatik itsasadarrera 24 metroko altuera dago. Laster hasiko dala eta, plataformara igotzeko esan berri dizuete. Estu-estu zaudete, ez dago leku handirik.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Onintza Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lagunak zarete. Beti izan zarete urruneko herrialdeetara bidaian joan zaleak. Euskal Herria ezagutzen ez duzuela eta, aurten alderik alde zeharkatzeko plana egin duzue. Bidaiaren erdialdean harrituta zaudete zein ezezaguna zaizuen etxekoa.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Onintza Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Onintza eta Aitor, lagunak zarete. Orain dala urte batzuk zuen lagun bat hil zan Pirinioetan. Onintza, gaur Aitorrek proposatu dizu zuen laguna hil zen mendi hori bera igotzea haren omenez.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Xabat Galletebeitia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Xabat eta Txaber, jaiotza erraldoia atondu dute Gabonetan zuen herrian, eta kuriositatez hurbildu zarete gaur. Xabat, hara heldutakoan triste ikusi duzu Txaber. Esan dizu ez duela pentsatu ere egin gura zelan bizi diran gaur egun Belenen eta inguruetan.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Bizitza osoa emon duzu itsasoan beharrean. Gaur zure alabak esan dizu berak ere ogibide hori izan gura duela.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Adinean aurrera zoaz eta gero eta gehiago kostatzen zaizu zure gorputzaren aldaketak onartzea
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra
[Verso improvisado]Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Familia aberats batean jaio eta hezi zara. Gaur herentziari uko egitea erabaki dozu.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: 20 urtegaz atxilotu zinduezan. Bost egun igaro zenituen komisaldegian eta torturak salatu zenituen atera zinenean. Oraindik be igartzen doduz fisikoki eta psikologikoki utzitako ondorioak.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Onintza eta Aitor pertsona bera zarie, baina Onintza berrogei urtegaz eta Aitor hamazortzigaz. Onintza, gaur Aitorrek esan deutsu kritikatu izan dozun dana egiten zabizela.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Begietara begiratu eta holan esan deutzu: Onena zara.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Pagonabarraga, Jone Uria
[Verso improvisado]Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jone auzokidea eta Gorka dendaria. Zure auzoa modako auzoa izatera pasa da. Gero eta gutxiago zarie betiko dendak eta auzokideak. Gaur Gorkak esan dio Joneri alokairuaren prezioa asko igo diotela denbora gutxian.
