Búsqueda general
Nueva búsqueda Tipo: "aldizkakoa" Año: 2022Concretar búsqueda
Resultados: 1652
2022-06-30 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Joanes Illarregi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Joanes lana amaituta trago bat hartzen ari zara Doneztebeko bestetan, segituan etxera joateko intentzioarekin. Sustrai herritarra kontu-kontari hurbildu zaizu. Orain, ospa egiteko aitzakia bila ari zara baina Sustraik ez dizu uzten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Erika Lagoma
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni Egañak behin idatzi zuen gero eta zale gehiago ikusten zituela saioetan pantailari begira. Zuek saioz saio zabiltzate eta ohartu zarete hala dela. Gaur hona etorri eta aztertzen zabiltzate ea hori horrela den hemen ere. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-11 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Idoia Granizo, Julen Zelaieta
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Idoia bidaia luze bat egitea erabaki duzu, Latinoamerikara. Motxila hartu, eta bertatik auto-stop eginez bidaiatu nahi duzu. Luzaz ibili ondotik, bidean zoazela, Julenekin topatu zara errepidean, Julenekin eta bere furgoneta hippyarekin. Julenek nahi duzun lekura eramango zaituela erran dizu. Baina 20 kilometro egiterako hirugarren aldiz matxuratu da
furgoneta.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Erabakitzeko gaitasuna aldarrikatzen den zerbait da baina ez da beti norbere esku egoten. Donostiako Udalak ezingo omen du Loiolako kuartel militarra bota Vox-ek jarritako helegitearen harira. Udalaren asmoa kuartela bota eta 2.000 etxebizitza egitekoa zen. Orain ondaretzat jotzen omen dute leku hori. Zuek Loiolako bi gazte zarete. Unai etxe okupatu batean bizi dena eta Maialen unibertsitaterako kuartel horretan gertatua ikertzen ari den gaztea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Maddalen Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Duela gutxi futbolari bat sexu abusuengatik kartzelan sartu zuten. Gerora titular hau irakurri nuen nik. “La noche que arruinó la carrera de Santi Mina” [Santi Minaren ibilbidea suntsitu zuen gaua]. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-29 Garai Jaialdia [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Oihana Arana
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Laurogeita bost urteko alargun bi zarete. Harreman bat hastea erabaki duzue. Gaur afari bat egingo duzue zuen seme-alaba eta ilobei harremanaren berri emateko. Afaria prestatzen zabiltzate. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-29 Garai Jaialdia [Bertsoa] / Sarai Robles
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Uda zerbait bada, juerga sasoia da. Gehienok ezagutzen ditugu parrandaren alderdi onak. Baina gizartearen erdiak baino ez ditu ezagutzen juergaren alde txarrak edo ilunak. Zeintzuk dira juergaren alde txar horiek? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ur gutxi dagoela eta Etxarri-Aranatzeko Udalak duela aste batzuk ohar bat zabaldu zuen herrian. Bertan eskatzen zitzaigun herritarroi argi ibiltzeko ur kontsumoarekin. Zuk, Iker, muturreko erabakia hartu duzu: euria egin bitartean ez zara dutxatuko. Kalera irten zara eta hor ikusi duzu Oihana bere autoa garbitzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Eneko Lazkoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aita-semeak zarete. Eneko semeak egunero egin du gaupasa, baita egunero eraman ere aitari txurro dozena erdi bat eta egunkaria. Lehen egunean Andoniri lasaitua eman zion; gaur Eneko semearekin hitz egitera dator. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihane Perea
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aurten jaiei hasiera ematen dien suziria lanbide desberdinak dituzten 5 emakumek bota dute. Euretako batek zera zioen “Gizarte berri bat eraikitzen ari gara eta ondorioz jai berri batzuk, emakumea gizartea lekua hartzen doan seinale”. Baina gurean abuztuan, udan, oporrekin eta jaiekin lotuta, emakumearen jazarpen, eraso eta bortxaketa salaketa kopuru handia egoten da. Azken asteetan, baita bart gauean ere, ziztadak jaso dituzte emakumeek; emakumeek salaketa egin dute. Nolako jaiak eta gizartea behar ditugu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Aurten Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatuko da. 80ko eta 90ko hamarkadetan olatuaren gailurrean ibili hintzen Sebastian. Hiru mikrofono ditiagu eta bakoitzetik bertso bana kantatzea eskatuko diat. Lehenengotik garai hura nola bizitu huen erranen diguk; bigarrengotik txapelketa eta bertso kideen lana nola bizi dituan kontatzeko eskatuko diat; eta hirugarrengotik, txapelketei buruz gazte bati zer aholku emango hiokeen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: 25 urte dira Arantza Rock jaialdia antolatzen hasi zirela Arantzan. Duela 25 urte Sebastianek eta Nereak elkar ezagutu zuten Arantzan. Bikotea osatu zuten baina apurtu ere egin zen bikotea. 25 urte pasatu eta gero topo egin duzue Arantzan. Baina oraingo Sebastian eta Nerea, Sustrai eta Amaia izanen dira. Lehengoa nola bizitu zenuten eta oraingo egoera nola bizi duzuen kantatu behar duzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-16 Azkaine Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xumai Murua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Saran bizi haiz Amets, eta askotan tokatu zaik entzutea azkaindarrak harroxkoak direla. Hala ote? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-21 Elgoibar Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Onintza Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Lankideak zarete. Fabrika berean egiten duzue lan bertsolariak fabrikatzen. Gorputzeko atal guztiak egiten dituzue zuek. Nolakoak dira? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Guraso batek beti egiten ditu aurreikuspenak seme-alabak nolakoak izango diren. Zuek ama-semeak zarete. Maialen, nolakoa irudikatzen zenuen izango zela zure semea? 40 urte ditu eta, espektatibak bete al dira? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Zuk jarri Nerea, pantailako argazkiari oin oharrak. (Movistar txirrindulari taldeko argazkia agertu da pantailan; bertan ageri dira eserita gizon eta emakume txirrindulariak. Gizonezkoek hankak zabal-zabalik dituztela, eta emakumeak, berriz, hankak itxita). Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-06 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eneko Lazkoz, Alaia Martin, Aitor Sarriegi, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Txinatarrek urte berria hasi dute: Tigrearen urtea. Zuek ze animaliarekin lotzen duzue 2022a? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-11 Ordizia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Orain hilabete batzuk euskarari eta bertsolaritzari egindako ekarpenagatik eta Emaneurre taldearen iniziatibaz, Ordiziako Andra Mari kalean, tabernen aurrean, Lazkao Txikiren irudia edo murala egin zen. Baina, badakigu historiak bere bueltak dituela eta egin beharreko bueltak gainera, eta Ordiziako Koordinakunde Feministak eskaera egin du. Lazkao Txikiren irudia dagoen bezala, Nerearena ere aurreko paretan jartzeko. Irudi hori pareko horman jarriko dela pentsatuz, aurrez aurre jarriko ditugu Nerea eta Lazkao Txiki. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-12 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gai-librean puntutan Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-19 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Oihana musikaria zara. Kantatzen duzu, Youtubera igotzen dituzu kantuak, badituzu jarraitzaileak... Baina zure lanarengatik oso utzia duzu hori. Ez duzu denborarik zure pasioa aurrera eramateko. Ordenagailutik begia kendu ezinik zaude, bi metrotara Onintza gitarra duzula. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
