Búsqueda general
Nueva búsqueda Tipo: Verso improvisado Términos de búsqueda: BapateanConcretar búsqueda
Resultados: 3926
1997-03-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Asier Otamendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Asier Korrikako arduraduna izango da eta Andoni Luis Villasante. Gaurko egoera bi mila urte atzera eramango dugu, eta demagun Korrika bukatu dela, gaizki atera dela eta AEKkoek Villasante eta Korrikako arduraduna gurutziltzatu egin dituztela. Gurutzetik gurutzera eztabaidan ari dira. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-21 Iruñea Hitzaldia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Neurri luzekoak Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Joserra Garziaren "ELEtik ENEra" poema: "Boterea eskuratu arte iraultza. Boterea eskuratu eta irauntza. Utopiaren errautsak besaulki azpian dautza". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez, Ibon Karrera
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuk biok estropadetan ibiltzen zarete, arraun talde berean, baina patroi lanetan. Batzuetan bat izaten da patroi eta besteetan bestea. Izan ere, zu, Alfontso, eskarmentu handiko patroia zara, baina baita pisu handikoa ere, ehun kilokoa edo. Zuk, Ibon, berriz, eskarmentu txikiagoa duzu, baina zurekin arinago ibiltzen omen da trainerua, berrogeita hamar kilo zara hortxe-hortxe. Biotako zein izango da etzi Kontxan patroi. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Sarasua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Igor ETBko informatiboetako zuzendaria da. Hamabi aste dira gose greba hau hasi zela, eta azken txanda honetan zazpi egun egin ditu Jonek gose greban, baina konturatu da informatiboetan ez dela agertu ere egiten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-14 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: KOPLEN MULTZOA Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok oporretan joanak zarea; beroa, eguzkia lihor...eta halako batean, hondartzan Jonek bizkarrean krema emoteko eskatu dautzu, Andoni. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-05 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Jokin Uranga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok azken berrogei urteetan lanean aritu zareten enpresa ixtera doala jakinarazi dizuete gaur. Zu, Jokin, berehala hasi zara aurrera nola egingo duzun pentsatzen; Iñaki burumakur geratu da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-25 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Peio Ormazabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gabonak heldu dira. Pello, zure umea esanekoa eta ona da, baina ez daukazu berari opari gehiegi erosteko dirurik. Gaur elkartu zara Anerekin. Umearekin arazoak dituztela esan dizu, gaizki portatzen delako, eta opari mordo bat erosi dizkiotela, ea horrela jarrera aldatzen duen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-11 Legutio Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Beherapenak bihar hasiko dira. Dendako ateak ireki bezain laster, zuek atean egon nahi duzue. Baina plan bat prestatu behar duzue azkar sartu eta mauka guztiak zuentzat izateko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ziega berean zaudete. Gainera, denbora luzerako daukazue. Erabaki duzue zulo bat egitea ihes egiteko. Hilabete daramazue zuloa egiten; egun batean Aitor aritzen da, hurrengoan Jon, txandaka. Aitor, ohartu zara azken asteotan, zuk uzten duzun tokian hasten zarela lanean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-28 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Julen Zelaieta
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Udaletxean egiten duzue lana. Biok zarete talde berekoak eta lanean ari zarete udaletxean. Ari zarete begiratzen udaletxeak urteetan izan dituen kontuak, eta ohartu zarete badirela langile batzuk izugarrizko soldata dutenak urteetan zehar. Horietako bat zuen laguna. Baduzue lagun komun bat sekulako soldata duena, garai batean agintzen zuen taldeak hala jarri ziolako. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-27 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gernika eta Durango bonbardatu zituztenetik 75 urte pasatu dira. Zuek biok durangarrak izanik, zer jaso duzue zaharragoengandik edo zer esanahi izan zuen sarraski hark? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-05-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Hartu edredoia, tapatu, eta kontatu zer gertatzen den hor azpian.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-01 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Orain jarriko dudan gaia benetan gertatua ei da Lekeition. Jon, zu, tabernaria zara, eta Unai lapurretan egiteko asmoz sartu da tabernara. Bere plana da komunean sartzea, badaki sabai faltsua daukala. Han goian ezkutatu taberna zarratu arte, eta orduan jaitsi eta osteko asmoa daukazu. Baina taberna oraindik zabalik dagoela, sabaia jausi egin da. Zarata itzela atera duzu, eta harrapatu egin zaituzte. Gainera, bertako herritarra zara, ezagutzen zaituzte. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Adineko bi emakume zarete, bilobei begira. Maialen eserita zegoen bankuan eseri zara zu ere, Amaia. Hizketan hasi zarete, familiaz, seme-alabez, eta pasadan zera kontatu dizu, Amaia, Maialenek: bere seme gazteena behar zuena hilda jaio zela esan ziotela duela 40 urte. Zuri ere gauza bera esan zizutela gogoratu zara, Amaia.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-17 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Bi emakume zarete. Zuk, Amets, oraintxe eduki duzu haurra. Zuk, Maialen, laurogeitan hogei urteko ama zaintzen duzu. Gaur, plazan, elkarren ondoan egokitu zarete, amaren gurpildun aulkia eta haurraren kotxekapota.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-20 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Ejercicio:
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto:
Zuk, Andoni, urte asko daramatzazu plazan. Lehen kontatzen ahalegindu naiz, eta igual hogeita hamar urtetik gora bai. Atzera begiratuta, zer aho zapore geratzen zaizu?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Manu Goiogana
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Jatetxe batean jabeak zarete. Gizartean bizi den egoera zaila dela eta, garai ilunak bizitzen ari zarete zuen jatetxean. Gaur, ordea, Ordizian saritutako gaztarekin azaldu da Unai jatetxera, 7.400 euro ordainduta.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jendaurrean bertsotan aritzeaz nekatuta zaudete eta gai-jartzaile lanetan hastea erabaki duzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Nikolas Zendoia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Neurri luzekoak Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Herri barruan bizi haiz, lantokia bertan daukak eta hango zarataz zoratuta bizi baiz, aspertuta. Herri inguruko kaxko batean zegok baserri zahar bat, hire jaiotetxea, erdi erorita, huraxe konpontzen hasi haiz; jai ta aste lana egin dek eta lehengo era zabarrean egurrez eta, apainduta, bukatu dek jubilaziorako juxtu-juxtu. Jubilatu zerate lagun batzuek eta azken agur edo despedida bezela afari bat egin dezue umorez gainezka, begiratu dek eta hire baserri zaharra sutan ikusten dek. Hire ametsetako etxe hari kanta izkiok hire sentimentuak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa