Búsqueda general
Nueva búsqueda Tipo: Verso improvisado Términos de búsqueda: BapateanConcretar búsqueda
Resultados: 4021
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: EITBk hemezortzi urte bete dituenean, bere izar nagusiak jarri ditu publizidade edo propaganda, ez dakit zer den, egiteko, beraiek hemezortzi urte zituztenean zer ziren eta abar. Bertsolaritzak ere baditu bere izarrak, Jon Maia horietako bat, eta guk ere egin nahi dugu geure buruaren propaganda, hemezortzi urte baino gehiago bete ditugu eta. Jon, hik, 1990ean-edo bete hituen hemezortzi urte. Orduko Jon Maia hark izango zian pentsamenduan Jon Maia helduak, adibidez hogeita zortzi urteko Jon Maiak, nolako behar zuen, zertan jardun behar zuen, nola jokatu behar zuen... Zertan da oraingo Jon Maia ametsetako Jon Maia hura baino hobea? Zertan da okerragoa? Zertan geratu haiz motz? Zertan pasatu haiz? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi, Oihane Perea
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Koadro abstrakto baten aurrean zaudeten bi pertsona zarete: Asier koadro horren egilea da, eta Oihane, berriz, hamar minutu luzez begira dagoena. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Etxahun Lekue
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok badakizue lehengo astean Euskaldunan egon zirela bertsolari bi normalean baino neurri handiagoan kantetan. Lehenengoz egon ziren finalean, eta pozik, harro, elegante, suelto... eta denon ahotan dago benetako sorpresa izan zirela. Zuek biok finalaren ateetan geratu zineten. Aukera daukazue orain, finalean zer egingo zenuketen botatzeko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ekaitz Goikoetxea
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek gaur ezagutu duzue elkar, eta elkarrekin gustatu ere bai. Gau osoan elkarrekin ibili ondoren, iritsi da unea eta ohera elkarrekin sartzekoak zarete. Kendu dituzue arropak eta maindire artera sartzera zoaztela, barrez lehertzen hasi zarete biak. Orain, hor zaudete biak elkarri begira, ohera sartzeko, arroparik gabe, barrez lehertzen. Ezin duzue beste ezer egin. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-22 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iñaki Murua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Senar-emazte jarriko ditugu; Joxe Agirre Joxe Agirre izango da eta Murua emaztea. Merkealdia aprobetxatuz Donostiara joan dira erosketak egitera. Arratsaldea pasatu dute eta gustukorik andreak ez dio ikusi probatu dituen arropa guztietan. Ez dakit nola etorri izango zareten etxera. Konta ezazue arratsaldeko ibilera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gabirin bada aharizale ezagun bat Noare baserrikoa, guk Noare hots egiten diogu berari ere, eta ahariak entrenatzeko nahiko inbentu bitxia dauka: bera kotxean joaten da eta aharia sokatik lotu eta korrikan atzetik. Zu, Iker, Noare zara eta Ekaitz aharia. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
[Verso improvisado]Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok bi gazte zarete, biok ere diru iturri ona daukazuten bi gazte. Diru hori, ordea, ez duzue berdin erabiltzen: Andonik dena gastatzen du. Jokin, berriz, gerora begira-edo aurrezten saiatzen da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni, asto bi dituen baserritarra zara. Astoak gobernetan zagozala, Igor, Eusko Jaurlaritzako ordezkaria, jatortzu asto hoiek zoologiko batera eroan behar dabezala esanez. Arrazoia, desagertzeko zorian dagozala argudiatuz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-05 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi, Ruben Sanchez
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek bi anaia marokoar zarete. Asier Europara etorri zen orain dela bi hilabete. Ruben Marokon dago. Gaur lortu duzue telefonoz elkarrekin hitz egitea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-27 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jokin, aitona, tabakoa utzi nahian dabil. Gaur, Mendizabal biloba topatu du ezkutuan erretzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-15 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Xabi Paya
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuk, Xabier, maitasun desengaino asko euki dituzu. Azkenengoa dala-ta tatuaje bat egitea erabaki dozu. Tatuajearen leloa hau da: "Maite nuen Rosita". Etxahun, neska liraina, tatuajea egiten ari zaizun bitartean, tatuajerik ez duzula nahi konturatu zara. Berarekin hasi zara maitemintzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-08 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iñaki Zelaia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Unai, ez zara kristaua; eta hala, datorren Ostegun Santuan eta Ostiral Santuan lanera joango zarela esateko asmoa duzu Iñaki nagusiari. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-05 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Jokin Uranga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok azken berrogei urteetan lanean aritu zareten enpresa ixtera doala jakinarazi dizuete gaur. Zu, Jokin, berehala hasi zara aurrera nola egingo duzun pentsatzen; Iñaki burumakur geratu da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-25 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka, Peio Ormazabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gabonak heldu dira. Pello, zure umea esanekoa eta ona da, baina ez daukazu berari opari gehiegi erosteko dirurik. Gaur elkartu zara Anerekin. Umearekin arazoak dituztela esan dizu, gaizki portatzen delako, eta opari mordo bat erosi dizkiotela, ea horrela jarrera aldatzen duen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-12-19 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Imanol Lazkano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hauek biak lagunak dira eta sarri egiten diote bisita batak besteari, baina gaur eguerdian Larrañaga joan da Lazkanoren etxera eta hor ikusten du Imanol bere andrearen soinekoa plantxatzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-05-22 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Hiru bertsolariok osatzen dute Euskal Herrriko ikurrina: Murua, kolore gorria; Peñagarikano, zuria; eta J.Sarasua, berdea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-10-11 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aurki beteko dira hemezortzi urte Franco hil zenetik. Zuek garai hortan nobioak zineten: Enbeita andregaia, eta Lizaso, senargaia. Geroztik Sebastianek, senargaiak, hamabost urte darama kartzelan eta andregaiak beste hainbeste kanpoan zai. Gaur zaudete bisita horietako batean "vis a vis". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-12-05 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Jendeak bazeukak Landetan hirekin halako kezka bat. Hemen jendeak Peñagarikano ezagutzen dik bertsolari bezela, baina jakin nahi duena dek: Nolakoa da Anjel Mari? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-09-04 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Orain dela urte batzuk hemen Alkizako jaietan ezagutu zuen neska batek nahiko logaltze ekarri zion ondorengo egunetan Peñari. Geroztik neska hori non ikusiko ibili da batean eta bestean, baina ez omen du ikusi. Ez dakigu gaur hemen neska horri dei egingo dion edo zer. Hori da Peñaren arazoa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Aitor Sarasua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gertakizun haundiak ospatu dira edo ospatzen ari dira Estadu Espainolean Expo-a, Olinpiadak... eta noski diru kantitate galantak bideratu dira hortarako, baina dagoenekoz ari zaizkigu esaten prezioek gora egingo dutela eta langileriari lehen baino diru gehiago kenduko zaiola. Zer daukazue esateko? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
