On. Enbeita:
Etxahunentzako ez neuke gura
Quechua ta Ternuarik
pintzazko praka baltz dotoreak
dauzkadaz zuretzako nik
zapata baltzak eta ulean
punta batzuk markaturik
sinestu be ez dabe egingo
Larrabetzukoa danik. (bis)
E. Lekue:
Beraz Adolfok ni ikusten nau
janzkeraz ez lar edarto
bere aholkuak bere esanak
ondo aditu beharko.
Gaur ez naz joango pasarelara
osasunez nabil txarto
baina arropak gordeko dodaz
Inauterietarako. (bis)
On. Enbeita:
Belarritako dizdiratsuez
Miren belarriak bete
minigona bat eta leggins-ak
lortu zeinkez oso merke
eskote on bat tiranteakaz
gorako hartuko neuke
look femenino eta gaztea
behar da urgentemente! (bis)
M. Amuriza:
Belarrietan ez dot zulorik
ta asmorik be ez egiteko
nire itxura aldatu dozu
Adolfo dagoeneko
eskotea ta minigona bat
hortxe itxi nozu seko!
Ez dago zetan dana erakutsi
femeninoa izateko. (bis)
On. Enbeita:
Arkaitzen kanak tapetako be
tinteren bat egongo da
ta gero igual jarriko deutsat
franelazko alkandora.
Dotore nahi dot gerritik behera
dotore gerritik gora
txapeldunari toketan jakon
elegantzia emonda. (bis)
A. Estiballes:
Adolfo beitu eizuz Delfin ta
Versacetar Donatela
horrek nahi dabe erropa gutxi
baina oihartzun itzela.
Aterako naz mundura amak
ekarri nindun bezela
ta tinterik ez kanak tapatzen
hoba Bizkaiko txapela. (bis)
Hil 1919-09-19
Catalina Alvarez azpeitiarrarekin ezkondu eta bi alaba izan zituzten, Doloren eta Maria Oso langilea zen. Denetarik eta asko idatzi zuen, beti euskaraz. Euskalzale, Ibaizabal, Revista Euskara de Navarra, Euskal-Esnalea, Esku-Egundiya ; antzerki lanak baita ere.. Marrazkilari ona omen zen. La Union Artesana elkarteko sortzaileetako bat izan zen. Donostiako udaleko zinegotzi izan zen urte askotan eta euskara eta euskal ohiturak zaintzeko ahalegin handiak egin zituen.
Informazio gehiago: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/C-I/Iraola
Hil 1926-09-19
Hiru aldaki datoz aita Donostiaren Cancionero Vasco delakoan.
Aita Zabalak Altzako Joxe Garmendia bertsolariaren iloba Patxi Lazkanorengandik jaso eta Auspoa sailean argitaratua, beste askotan bezala Anbrosio Zatarain jaunak musika transkribatu ondoren.