Aulkitik jeiki mikrora irten
ta arnasa sakon hartu
zuei begira eskerrak eman
eta itsasoan sartu;
puntu batean kartzelak hautsi
ta presoak besarkatu;
rima batekin abiadura
haundiko tren bat geratu
ta bitartean disimuloan
txapelari begiratu;
gure hizkuntzaren patu
Barakaldo aukeratu
beti bezela bertsoak bota
kantatu eta kantatu
hasi dadila ikuskizuna
sufritu eta gozatu.
Hil 1986-11-20
Ariatzako Fuenterrabia tabernan bertsolari eskola bat sortu zuen bere koinatu Pedro Ajuriarekin batera (1958), Garriko izenekoa; eskola honetatik igaro ziren Iturri anaiak, Sardui, Jon Lopategi, Ireneo Ajuria, Enbeita gazteak... Urtebete iraun zuen eskola honek. Bertso jarri emaitza joria utzi digu argitaraturiko liburutan zein bere lankidetza eskeintzen zuen hainbat aldizkaritan: Euzkadi, Olerti, Arantzazu, Zeruko Argia, Anaitasuna, Ekin, Karmel, Principe de Viana, Goiz Argi ...
Jaio 1927-11-20
Andres Narbarte Olaizola, Xalto goitizenez. Goizuetan sortu zen 1927ko azaroaren 20an, eta 1971ko urtarrilaren 9an zendu.
Moxo baserrian jaio arren Txameneko bordan bizi izan zen. Afrikan egin zuen soldaduska eta han Lazkao Txikirekin egin zuen topo. Ez zen ezkundu eta nekazaria izan zen lanbidez.
Gatz eta piperdun bertsolaria izan arren, iduriz, ahotsa ez zuen bertsotarako arrunt dohatsua.
Eskola zaharreko bertsolaria zen eta alfabetatu gabea. Nafarroako Bertsolari Txapelketa bitan irabazi zuen (1960 eta 1964) eta beste bitan txapeldunorde izan zen (1961 eta 1963). Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan, berriz, bitan izan finalista 1960an eta 1965ean.
Baserriko lanetan ari zela, sasi batzuk kendu nahian haiei su eman ondotik, sua ustekabean ikaragarri handitu eta itzaltzeko ahaleginean zendu zen, 1971n.
Goizuetako eskolak bere izena du.
Pasarte ezaguna da 1960ko Bertsolari Txapelketa Nagusian Xaltori gertatutakoa. Alfonso Irigoien gai-jartzaileak, honako puntua jarri zion:
Belgatarren erregin
egin da Fabiola
Xalto:
igerri diot, Alfonso
egia diola
beste gainekoan ez zen
mintzatuko hola
hantxen pentsatutzen det
zerbait badagola.
Xaltok ez zekien Fabiola hori nor zen (orduko Belgikako erregearekin ezkondu berri zena) baina nola edo hala moldatu zen erantzuteko, gauza handirik esan ez arren.
Kontua ez zen ordea horretan bukatu. Bi urte geroago, Goizuetan jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketako kanporaketan, Irigoienek berak azken puntua (beltzaranez) eman zion Xaltori bertsoa osa zezan, eta goizuetarrari Donostiako gertaera famatua etorri zitzaion burura:
Ni Donostira neure ustetan
joan nintzen bertsolaria
aitortuko det dotore asko
eskolarikan gabia
eman zidaten ustekabean
Fabiolaren berria
gero juezak irakurri zun
sententzia bat larria.
1986ko Txapelketa Nagusiko liburuan, argitalpen oker bat medio, doinuak soilik plazaratu ziren, ez izenburu , ez bertso, eta ez inongo argibide. 7 puntutara luzatu zuen doinua Lizasok 1997ko Bertsolari Txapelketaren finalean.
E. Alkatek 1980ko Xenpelar Sarian; E. Alkatek eta M. Xalbadorrek 86 B. Txapelketan Sarako saioan, eta Ajuriak 89koan Hernaniko saioan, 93koan 12 aldiz, eta 97koan 15 bider; 01ekoan 4 aldiz erabili dute; eta 05ekoan 2 aldiz. Eskolartekoan ere entzun dugu behin edo beste. 2010 urte inguruan oso sartua dago bertso munduan doinu bikain hau.