Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Enbeita
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Enbeita
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Enbeita
Ba nituen nerbio
ta mila arazu
pastila eman zidan
emazte zara zu
horregatik hasarre
maitea ez nauzu
nik ein beharko lanak
zeuk ein badituzu.
Amuriza
Lanen ardura hortan
alperrikan zabiltz
lan egiteko eman
zizun andreak hitz
lau egun lo egin da
baina ez da anitz
hobe arte osoan
esnatu ez balitz.
Enbeita
Lanaren menpe nuen
nekearen kate
eta andreak zabal
atsedenen ate
baina ez dakit dena
ez den izan kalte
zer gertatu ote da
lo nintzan bitarte.
Amuriza
Zu lo zinan bitarte
ni nengon birjina
zure loa kargutzen
ai zer atsegina.
Gaurko gizonek dute
lorikan ezina
senar alperrentzako
hau duk medezina.
Enbeita
Honek ba ekian ni
lo zorroz nintzana
zer izan ote da honek
egin duen lana
jakin horretaz bat-e
ados ez naizana
hurrengoan hartuko
degu biok bana.
Amuriza
Zuk pastila baduzu
niretzat ezagun
bana hartu gabe ere
sarri gara jardun
sufrimentuaz edo
loa behar zendun
esnatu zaitez eta
elkar maita zagun.