Recherche general
Nouvelle recherche ikurrina": Nom de la personne: Goikoetxea, JosuAffiner recherche
Données: 563
2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hirurogeita hamar urte dituzue. Zegamako plazan bertsotan ari zarete. Bertsotan ari zinetela seko geratu zarete. Hilerri berean lurperatu zaituztete zuen emazteek zuen bizimodua ikusi eta gero. Bertsotan hasi dira zuen hezurrak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Esan didatenez, Peña, azkenaldian behin baino gehiagotan esan duzun esaldia da honako hau: "Bizitza ez da matematika". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bada bertsoaldi ezagun bat aldamio bat protagonista duena. Xalbador eta Uztapide ziren bertsotan. Gai-jartzaileak aldamio baten gainean jarri zituen. Batek salto egin behar zuen bestea salbatuko bazen. Zuek ere berdin zaudete, baina ez dut zurikeriatan aritzerik nahi. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Laurogeita hamar urteko agure zaharra zara. Ohean zaude gaixorik eta leihotik entzuten duzu jaien zarata, gazteak zarataka, gustora... eta hor hasi zara zure azken egunotan edo urteotan atzera begira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lehengo batean omenaldia egin zitzaion Santi Brouardi, duela urte batzuk "bateren batek" hil zuen gizona. Hantxe elkartu zarete Unai, Edurne Brouard, Santiren alaba, eta Maialen, Kristina Sagarzazu, ETAk hildako Montxo Doral ertzainaren alarguna. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Jon Sarasua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Inork esan ez dezan bertso saioetako ideologia muturrekoegia dela, joan gaitezen Madrila. Zuek Madrileko irrati bateko tertulia bateko kideak zarete. Jarri zaitezte Euskal Herriari begira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-28 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bartolo Iturriaga hazi egin da, nerabezarora heldu da eta sexurako grina piztu egin zaio, eta kanpaia jotzen harrapatu du Egaña apaizak. Belarritik heldu eta kosfesionariora eraman du, konfesioa egitera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa, Agin Laburu, Alaia Martin, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Badakit ez dagoela beste gairik bazterretan, eta barkamena eskatuko dizuet gai hau aurkezteagatik, gainera sanantonak izanda. Jaiak hasi berri, eta nik krisiaz hitz egin behar. Bertso batean kantatu behar duzue krisi honek ekarri digun alderdi onen bat; baikor begiratuko diogu krisiari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Denek esaten dute garai berriak bizi ditugula Euskal Herrian, eta hala izan bitez, garai berriak. Baina bada hitz bat, asko aipatzen ari dena azkenaldian, eta da memoria. Eta zuk, Alaia, bai, benetan uste duzu garrantzitsua dela memoria garatzea; zer gertatu den, zer gertatu zaigun, zer egin dugun, zer egin diguten gogoratzea ona dela. Aldiz, zuk, Irazu, uste duzu historian zehar ahanzturak, gauzak ahazteak mesede gehiago egin duela gogoratzeak baino. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Unai Gaztelumendi Arandia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Hemen dituzue bi pirata. Gau osoan parrandan ibili ostean, gaupasa egin ostean, beroak harrapatuta, leku fresko baten bila dabiltzanak. Halako batean, Artzain Onaren katedrala ikusi duzue, eta pentsatu duzue "Hori bai toki freskoa". Sartu zarete bertan, eta egonaldi bat eginda, zuk, Unai, esan diozu "Beno, Iñaki, freskatu gara eta goazen", baina Iñakik ez du irten nahi elizatik. Zerbait igarri du, errebelazioren bat edo.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-02 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Alfa da Eibarko enpresa bat, orain kinka larrian dagoena. Zazpiehun-zortziehun langile daude kaleratzeko arriskuan, eta horien artean ermuar asko. Zuek zarete langile horietako bi, eta atzoko egunez kokatuko ditugu gure buruak; izan ere, partida izan zen Ipuruan, Eibar eta Athleticen artean. Zuek hor zaudete pankarta baten atzean, Ipuruaren atarian, partida hasieran, eta ikusi duzue Athleticeko autobusa etortzen.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-02 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Begira zer sagar ederra. Hau omen da suge batek Ebari eman zion sagarra, hau omen da Ebak jan zuen sagarra, hau omen da Ebak Adani eman zion sagarra, baina ondo ukitu, usaindu, eta azkenean gezurrezkoa da.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-01 Sondika Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Sebastian, zu kasu honetan tabernaria izango zara, eta Etxahun zure bezero gaztea. Egunero etortzen zen eta kafetxo bat hartzen zuen, baina beharretik bota dutenetik kafea eta kopa eskatzen ditu. Gaur ere etorri da. Kafea eta kopa eskatu ditu, eta kopa ateratzean esan diozu "Zuk esan bale"; traka, traka, traka eta "Bale"rik ez dago.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-01 Sondika Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur isun bat jarri dizute, ehun eurokoa, baina zure ustez ez da bidezkoa izan. Erreklamatzea pentsatu duzu, baina esan dizute epaitegira joanez gero, berrehun euro ordaindu beharko dituzula tasa moduan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri, Iñaki Viñaspre
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Gaur betetzen dira 200 urte Grimm anaiek lehenengo ipuin bilduma atera zutela. Zu, Jone, oso ipuinzalea zara, baina ez zaizu gustatzen ipuin klasikoek emakumea nola tratatu duten historian zehar. Zure umeari ipuin horien bertsioak kontatzen dizkiozu, eta pixka bat nahasita dago. Kontatu dizkiozu Txanogorritxorena, Loti Ederrarena, denak aldatuta, eta gaur tokatzen da Edurne Zurirena kontatzea.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Perea
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Laurogeita bost urteko emakume zaharra zara. Txikitan etxeko lorategian zuhaitz baten hazia jarri zenuten, eta zurekin batera hazi da zuhaitz hori. Laurogeita bost urteko zuhaitza zen, gaixotu egin da eta moztu egin behar izan duzue. Eta orain, beheko suaren aurrean zaude jausitako zuhaitz hori erretzen.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
