Recherche general
Nouvelle recherche Collection Bapatean: 2020 Type: Verse improvisé Type de représentation : JaialdiaAffiner recherche
Données: 44
2020-01-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gabonak egun zailak izaten dira familia askorentzat. Eserleku hutsek eragiten duten samina eta hutsunea areagotu egiten da ospakizun garaiotan eta familian elkartzeko aitzakia diren egunotan. Preso daudelako izan daiteke, baina baita hilda daudelako ere. Eta zuk ere badakizu zerbait horri buruz. Edo zerbait baino gehiago segur aski. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Urtez urte biztanleria galtzen joan den herri txiki bateko biztanlea haiz hi. Gaur goizean konturatu haiz denak alde egin eta bakarrik gelditu haizela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-19 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur eguneko presakako bizimodu honetan, alde batetik bestera korrika gabiltzan honetan askotan nekatuta egon ohi gara. Zuek, kontaiguzue, oharkabean zein lekutan edo non hartu duzuen lo noizbait? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Askotan hitz egin dugu oholtza gainean, ahots bat, jarrera bat, egoteko modu bat eta gorputz bat ere bagarela. Zuek nola uste duzue entzuten eta ikusten zaituztetela entzuleek? Zer da jasotzen duena, zer da ikusten duena? Eta zein uste egiaztatu eta zein iritzi gezurtatu nahi dituzue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Amets, duela dozena bat urte, Hitzetik Hortzeran lanean ari nintzenean, emakume bertsolarien inguruko programa monografiko bat egin genuen. Dozena bat emakume elkarrizketatu nituen eta tartean hiru gizonezko. Gure adin kide samarra den bertsolari batek hala esan zidan momentu batean: “Nik ez dakit asteburuero karteleko gizon bakarra izango banintz nola eramango nukeen. Ez dakit nola biziko nukeen egoera…” Amets, gaur zuri egokitu zaizu gisa horretako egoera bat. Zer gertatzen da proportzioak aldatzen direnean? Desberdin ikusten dira gauzak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-09 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hamar urteko futbolari ttipia zara Beñat. Larunbatero joaten zara jokatzeko esperantzarekin. Baina ez zara biziki trebea futbolean, ez zara biharko Messi, eta ez duzu sekula minutu bat bera ere jokatzen. Aldi honetan, erabaki duzu Aitor zure trebatzailearengana joatea horren aipatzeko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-01 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zenbaitetan uste dugu agian aktualitateko gaiak helduon ahotan soilik ibiltzen direla, baina hori ez da horrela. Zuek biok sei urteko bi haur zarete eta etxean koronabirusa gora eta koronabirusa behera besterik ez duzue entzuten. Gaur eskolako patioan elkartu zarete eta hortxe hasi zarete zuen ustez nondik datorren, zergatik datorren, zer egiten duen, guzti-guztia sei urteko haur baten begiradatik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-01 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Hezkuntza publikoan lan egiten duzun irakaslea zara. Kurtsoa joan eta kurtsoak etorri, gero eta haur etorkin gehiago datoz zuen eskolara eta era berean baita zure gelara ere. Nahiko erreta zabiltza, Nerea. Ez da gauza erraza klasearen erritmoa eraman nahi izatea eta era berean ikasle berrien irakaspenak egunean eramatea, arazo linguistikoa dela edota emozionalak direla tarteko. Gaur klaustroko bilera izan duzue eta koordinatzaileak Halil izeneko mutiko sahararra datorrela esan du zuen eskolara eta gelaren bat behar duela. Isiltasuna. Eta nahiz eta erreta egon, bat-batean “nik neuk hartuko dut” esan duzu Nerea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-01 Online Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Nerea Elustondo, Eneko Fernandez
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Nola daramazue konfinamentua? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-01 Online Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Konfinamendu garaian lanean zauden langilea zara. Nagusiari lan jarduna gelditzeko eskatu diozu, baina ezezkoa eman dizu. Bihar ere lanera joan beharko duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-02 Online Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Beñat, San Martin egoitzara joan zara bertsotara. Egoiliar berria den Mantxi behin eta berriz ari zaizu esaten garai bateko bertsolariak bai zirela onak... Bertsotan hasi orduko erantzuten hasi zaizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-03 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iker, zure etxepean bizi da Joanes, herriko mutil orkestra. Lehen egunean instrumentu batekin atera zen eta oso polita izan zen; bigarrenean beste batekin eta ondo; egunero balkoian dago, eta dagoeneko nekatzen hasita zaude. Gaur bateriarekin atera da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-03 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Oihana Bartra, Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iguaran Seaskan egiten duzu lan. Eta zuk Bartra Elorrioko Txintxirri ikastolan. Urte osoan lanean aritu eta gero, orain erabaki duzue Herri Urrats eta Ibilaldia bertan behera uztea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-17 Online Jaialdia (Nafarroako euskal irratiak) [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Xabat Illarregi, Josu Sanjurjo, Julio Soto, Xabier Terreros Gartzia "Terre", Alazne Untxalo
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Nola bizi duzue konfinamendua? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-17 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete eta zuen sexu unean musika izango zenutela lagun erabaki zenuten. Eta musikaren arabera izaten zen larru jotze hori. Gaur da lehen aldia musikarik gabe ari zaretela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-24 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Horrenbeste urte Euskal Herritik kanpo bizi izan ostean, buruan duzue itzulera. Etxahun, zu, aspaldi itzuli zinen pentsamenduz,nahiz fisikoki ez. Zuk Aitor ez duzu horretan pentsatu ere egin nahi. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-05-15 Online Jaialdia (Astigarragarako) [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Astigarraga erdigunean hasi da festa. Zamalbide auzoan ere izaten da oraintxe festa. Eta ez dut ulertzen. Zergatik kostatzen zaigu hainbeste gauzak bateratzea? Zergatik daude Astigarragan bi San Isidro egun? Zergatik bi Aberri Egun?...Zerk bereizten gaitu? Zerk elkartzen Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-13 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Aste honetan 40 urte bete dira Naparra (euskal errefuxiatua) desagertu zela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-13 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Servier
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Egoera larria da. Lehergailua zartatuko da. Hari gorria mozten baduzu, horrek zu hilko zaitu, baina mila pertsona salbatuko dituzu. Hari urdinarekin kontrakoa gertatuko da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-13 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Mendira elkarrekin joan zareten bi lagun. Andoni askotan joaten da mendira eta Miren gutxitan. Mirenek denbora hartzen du bazterrak ikusi, argazkiak atera... Andoni desesperatzen hasi da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa