Recherche general
Nouvelle recherche Chant improvisé: "Bertsolaritza" Nom de la personne: Maia, JonAffiner recherche
Données: 2679
2016-06-03 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Bost urte dira areto honetan bertso saiorik egiten ez dela. Publikoan bada orduz geroztik bertso saioren batera joan ez den jendea. Bost urte hauetan plazan zer gertatu den kontatu behar diezue, beraz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-24 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseikoa, ertainaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Alabak galdetu dizu: “Aita, zergatik niretzat aitona eta amona dira eta zuretzako abuela eta abuelo?” Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Exercice:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Sujet proposé:
Asko eman dugun pertsona bat omendu nahian jarriko dut gaia. Zendu berri da Imanol Urbieta eta asko da bere kantu, musika eta letrekin eman diguna. Zuen laguntza behar dut hau kantatzeko: “Jon Brown, indio txiki bat zen...” (jendeak abesten du)
Jon Maia, zu zara Jon Brown. Beste guztiek txikitan miretsi izan zaituzte eta zure lagun izan dira. Orain, zu hazi egin zara, eta zure ume hauek ere bai. Hala ere, zerbaitegatik triste daude eta gaur laguntza eske etorri zaizkizu.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikote hasiberria zarete. Iñaki, erlezaina zara eta gaur Jon,erlauntzera eraman duzu, zure lana erakustera. Biok erlezain arropa janzten hasi zarete. Iñaki, Jon dardarka dago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Amaitu da ospakizuna. Dena jasotzen ari zara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Adinean gora zoazten bikotea zarete. Gazte garaiko argazki album bati begira zaudete. Zuri, Jon, iruditzen zaizu garai batean iraultzaile zinetenak kontserbadore bilakatu zaretela. Nerea ez dago ados. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maia, zure autoaren derrigorrezko azterketa teknikoa egitera joan zara. Martin aztertzaileak ordu-erdi darama begiratu hemen eta begiratu han, oharrak idatzi eta idatzi. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Zerbitzariak zarete. Kongresu baten ondoren, jende artean zabiltzate kanapeak eskaintzen. Sukaldetik atera orduko bukatzen dira guztiak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kuadrilla bereko bi emakume zarete. Gaur heldu zaizue lehenengo aldiz mamografia egiteko gutuna. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Kopla handia Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Udaro Donostiako Udalak turismo kanpaina bat egin nahi izaten du zein baino zein lema hobea asmatu eta ahal den turista gehiena erakarri nahian. Aurten agentzia bati esan beharrean, bertsolariei enkargatzea pentsatu dute. Eta hiru bertsolari hauei eskatu die Udalak turismo kanpaina berrirako lelo proposamenak egiteko. Elkarrekin bildu zarete eta pentsatu duzue, turistak erakartzeko ez, uxatzeko leloak egin behar dituzuela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: 80 urteko emakumeak zarete. Zuri, Jon Maia, ilusiorik handiena arropa berriak erosteak egiten dizu. Jon Martinek berriz, hori dirua alferrik botatzea dela pentsatzen du. Jon Maia hasita, hiruna bertso zortziko nagusian. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok hilkutxa baten aurrean dauden bi gizon zarete. Barruan andrazko bat dago; andrazko hori biok ezagutzen duzue, baina elkar ez duzue ezagutzen. Disimuluan elkarri begira egon zarete, eta elkarrekin hitz egiteko ordua dela pentsatu duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urteetan gora, oso gora, egin duten bi lagun zarete. Aspaldion, kalean baino elizan egiten duzue gehiago topo. Zuen ezagun, zuen lagun pilo bat desagertu da azkenaldian, eta ez dago asterik eliza elizkizunik ez daukazuenik. Jon, gero eta estuago, gero eta larriago zaude. Andoni, ostera, trankil eta sendo ikusten duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Jon, zahartuta zauden aitajaun bat zara. Gauez, lotan zaudela, heriotzako ordua ailegatu zaizula amets egin duzu. Halako batean, zure bilobak iratzarri zaitu irribarretsu ametsetatik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: (Joan zaitez hara bazterrera). Gaur larunbata, herrian zehar pasioan joatea erabaki duzu. Hor zabiltza eta halako batean herriko hilerrira heldu zara. Kuriositatez barrura sartu zara, eta han ikusi dituzu hilobiak, han ikusi dituzu nitxoak, ikusi dituzu lore jarri berriak, ikusi dituzu lore ihartuak, eta izenak, hildakoen izenak, irakurtzen hasi zara. Han datza Joan Antonio Otxotorena, han dago Maria Luisa Garai, Antonio Gomez, Iker Gerrikagoitia, Jose Maria Urrutia, Eulalia Gorostidi, Agurtzane Etxabe... Denak hilda daude, garai desberdinetan eta modu desberdinetan hilda. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jon, zure bikotea galdutzat eman zenuen orain dela hamabost urte itsasoan, eta gaur etxean agertu zaizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia, Fredi Paia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Eusko Jaurlaritzak lehenengo aldiz hartuko du parte I need Spain, Espainia behar dut izeneko kanpainan, eta zur eta lur geratu zarete zuengana jo dutenean parte hartzeko eskatuz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Etxeko balkoian "salgai" txartela zintzilikatzen ari zara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-04-22 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Unaik tatuaje bat egin nahi zuen pandemia garaian. Eta egin zion Maialenek. Orain urte eta erdi geroago bueltan dator kendu egin nahi duela esanez. Maialenek gomendatuta “Honetatik hobeak aterako gara” jartzen duen testua tatuatu zuen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Eli Pagola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jon aita eta Eli alaba. Jon EH Bilduko zinegotzia da herrian. Jon, etxerako bidean “Bildu kapitalista” dioen pintada ikusi duk, gorriz idatzita. Etxera sartu orduko bi esprai poto gorri ikusi dituk sukaldeko mahaian eta Eli alaba eskuak garbitzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
