Recherche general
Nouvelle recherche Bertsolari: "Labaka Mayoz, Ane" Nom de la personne: Agirre, AmaiaAffiner recherche
Données: 1409
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: 25 urte dira Arantza Rock jaialdia antolatzen hasi zirela Arantzan. Duela 25 urte Sebastianek eta Nereak elkar ezagutu zuten Arantzan. Bikotea osatu zuten baina apurtu ere egin zen bikotea. 25 urte pasatu eta gero topo egin duzue Arantzan. Baina oraingo Sebastian eta Nerea, Sustrai eta Amaia izanen dira. Lehengoa nola bizitu zenuten eta oraingo egoera nola bizi duzuen kantatu behar duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-06-10 Bergara Berezia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Onintza Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaztetxe hau garai batean kartzela izan zen. Michele Angiolillo kazetari eta anarkista italiarrak hemen eman zituen bere azken orduak eta iaz RIPeko gitarristak ere hemen aurkitu zuen heriotza. Zer pentsatua eman dizue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: (Biak aulki banatan eserita jartzen ditu, makil edo bastoi batekin eta txapela jantzita.) Alkizako bi aiton zarete bakoitza bere etxeko atarian eserita. Esker eskuin begiratu, eta tarteka hitz bat edo beste esan ere bai. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maria Cristinako garbitzailea zara Sebastian. Suite nagusia garbitzen duzu egunero. Eta bertan dagoen izar distiratsua Maialen. Maialen irten denean, bere gela egitera joan da Sebastian. Baina ustekabean Maialen bueltatu egin da eta garbitzailea bainera barruan musika entzuten topatu du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Pantailatik jartzen zaio gaia. Bertako bideoan Inaxi Etxabe bertsolaria ageri da, pasatu berri den Gipuzkoako finalean Beñati txapela jantzi ziona. Honela dio Inaxik:
Beñat, hauxe duzu hiru bertso kantatzeko gaia. Zuk eskerrak eman zenizkien erratz batetik kantari jartzeagatik mutil lotsati hura. Nik ederki ulertu nizun. Nola uste duzu bizi nuela nik bertsolaritza? Argiago ikusteko, tori nire betaurrekoak.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Unai Mendizabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
(Taburete banatan barra ertzean eserita, edalontziak parean ). Lehenengo maitasun historia edo lehenengo bikote harremana ez omen da inoiz ahazten. Zuek elkarren lehen maitale izan zineten. Geroztik elkarren berri beti izan duzue. Batek bikotea duela, besteak lan berria duela, herriz aldatu dela... Gaur kalean topo egin duzue eta trago bat hartzera joan zarete.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: “Zu gabe ez naiz ezer”. Serioa ez balitz barre egingo genuke. Eta hori egingo dugu. Zuen ohekideari sekula entzun nahiko ez zenizkioketen hitzak kantatu behar dizkiguzue, barre pixka bat egiteko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Agin Laburu, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Agin, aurten sagardotegian esperimentua egin duzu: sagardo bera bost kupeletan sartu duzu, denbora utzi eta sagardoak gustu ezberdina hartu du. Atzekoak dira bost kupelak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-27 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Hogeita bost eta hogeita hamabost urte bitartekoek ezaugarri batzuk omen dituzte: ezkonkideen edadeak omen dira, lehenengo zimurrak ateratzen omen dira, alkoholari neurria hartzen ikasten omen da, maskota erosteko joera nabarmentzen da. Ohikoen diren joera horiek ba al dute islarik zuengan? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-23 Pasaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Albistur
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita-semeak zarete. Ama aita, eta beti izan zara gainera ekologista sutsua. Zure seme den Aitorri galdetu diozu zer opari nahi duen urtebetetze egunerako eta eskopeta eskatu dizu alajaina! Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-23 Pasaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ume txikien gurasoak zarete biok. Ez zaizue erreza suertatzen zuen umeak entretenitzea. Helburu horrekin zuk Amaia bideoa ipintzen diozu sarritan. Jon Martinek nahiago du ipuinak kontatzea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-21 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñaki Zelaia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Iñaki, etxebizitza lortzeko asmoz zabiltzan gazte bat zara. Gaur, beste aukerarik ez eta, udaletxe atarian jarri zara kanpina hartuta. Oraintxe dator Amaia alkatea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-02-17 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Badira sei hilabete zure etxearen hipoteka ordaintzen ez duzula. Zenbait jakinarazpenen ostean, duela zenbait egun jaso zenuen behin betikoa: "Bihar goizeko hamarretan etorriko da Batzorde Judiziala zu etxetik botatzera". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-02-23 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Ez dakit badakizuen, baina Uxue eta Alaia oso-oso-oso futbolzaleak dira. Arratsalde ederra eman digute gaur Athleticen gol ederra izan zela, besteak, berriz, zuri-gorrien defentsan zulo izugarria dagoela, De la Bella ezinbestekoa dela Realean...
Abiapuntu hori hartuta eskatu nahi dizuet zuek bizitzako zer arlotan zareten zentralak, zer arlotan jokatzen duzuen defentsa modura eta noiz jokatu behar den edo jokatu ohi duzuen aurrelari. Alaiak esango du Uxueren kasua eta Uxuek Alaiarena. Nahi baduzue, erabil dezakezue futbolaz dakizuen hori guztia.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-08 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete, eta gaur ere eztabaida beroa izan duzue zuen artean, jelosia kontuengatik. Aspaldi honetan, Uxue etxetik kanpo dabil desorduetan, gero eta bertso saio gehiago dituelako, bereziki martxoaren zortziaren jiran. Jeloskor zaude, Alaia. Elkarri gaur ere ahotsa altxatu diozue. Nazkatuta, Uxue, balkoira atera zara zigarro bat erretzera. Eseri Uxue, hori da zure balkoia. Alaia, beregana hurbildu nahi duzu, baina urguiluak ez dizu uzten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-09 Ermua Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuek biok trenean zoazte. Ez duzue elkar ezagutzen, baina elkarren aldamenean eserita zoazte. Erabat isilik orain arte, eta bat-batean Uxueri asperdura eta jakin-mina biak batera sartu zaizkio, eta aldamenean eserita daukan Onintzari galdezka hastea pentsatu du. Ondoan jarri eta, "Onintza", esan dizu "Zer, lanetik?", eta Onintzak "Zuri zer inporta zaizu?"; eta jarraitu du: "Bai eguraldi ona, giro ona", eta Onintzak "Bai, zu hizketan hasi arte bai!". Hori izan da hasiera. Gustura entzungo genuke jarraipena.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zoriontsu bizi denak, Aitor, ez omen dauka kontsumitzeko premia handirik. Zoriontsu bizi denak gauza material oso gutxirekin aski omen du. Zein da zure zoriontasun maila? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-03-28 Urnieta Sariketa [Bertsoa] / Oihane Perea
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
-
1. puntua: Gaztien txapelketan / ederki zabiltza!
2. puntua: Baina zu konserbatzen / zerana ederki!
3. puntua: Hogeita hamar urtetik / pasatu zera zu...
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-04-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Sujet proposé: Ametsak eta ilusioak gainezka dituzuen hamasei urteko bi neska gazte zarete, Baina Onintza Euskal Herrian jaio zen eta Oihana Saharan. Zuen etorkizunari buruz hizketan hasi zarete. Izan hizkuntza, hezkuntza, ezkontza... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa