Recherche general
Nouvelle recherche Bertsolari: "Lizaso, Sebastian" Nom de la personne: Labaka Mayoz, AneAffiner recherche
Données: 876
2016-01-30 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Sujet proposé:
(B. Gaztelumendiri eta A. Labakari jartzen die, baina besteak ere sartzeko aukerarekin. Hori baliatuz, M. Amurizak ere kantatzen du). Beñat bost urteko ume lotsagabea da eta Ane bere guraso arduratsua. Gaur,kalean, erakusleiho baten aurrean amak esan dio irmo “Ez, Beñat, ez dizut tabletik erosiko” .Bi ordu geroago, eta kalean Beñat arrastaka, zilipurdika ibili eta gero, biak daude familia bazkarian.
Beñatek aukera handiak ikusten ditu gurasoen kontrola kaos bihurtzeko eta negoziazio edo xantaiari berrekiteko.
Gainera, familia bazkarietan ohikoa den moduan edozein sar daiteke, nahi duen doinuan eta nahi duen komentarioa egiteko.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: “Zu gabe ez naiz ezer”. Serioa ez balitz barre egingo genuke. Eta hori egingo dugu. Zuen ohekideari sekula entzun nahiko ez zenizkioketen hitzak kantatu behar dizkiguzue, barre pixka bat egiteko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Agin Laburu, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Agin, aurten sagardotegian esperimentua egin duzu: sagardo bera bost kupeletan sartu duzu, denbora utzi eta sagardoak gustu ezberdina hartu du. Atzekoak dira bost kupelak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Andonik badu seme bat Aneren adin jirakoa, gutxi gorabehera. Nonbait, Anek eta berak, azken bi-hiru hilabeteetan, elkar ezagutu dute eta gauza ondo doa, gustura daude. Aurkezpenak ere iritsi dira, Egaña jaunaren etxera afaltzera. Afaldu, semea komunera joan da, biok bakarrik gelditu zarete, eta Andonik gauzak argi utzi nahi dizkio Aneri.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-04 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Badakizue Juliok Nafarroako bi txapel badituela, eta dagoeneko plazaz plaza dabil, eta saio pila egiten ditu, eta egoa hazita dauka, oso goian. Neskatan ere plazaz plaza eta herriz herri oso txulito dabil. Gaur, Ane tokatu zaio parez pare. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-26 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Oier, greba egin duen irakaslea zara, eta Ane sindikatuko ordezkaria da. Protesta batean egin duzue topo. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-26 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Bizilekuz aldatu behar izan duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maria Luisa Erdozio duela 100 urte hil zen bertsolaria da. Azkaingo Herriko Etxeak herriko gune bati jarri dio bere izena. Ane, zuk Txakur Gorri kolektiboarekin beste lankidetza batekin Orainmenean idatzi zenuen, bertsolaritzaren genealogia feminista. Plazida Otañori buruzko liburua idatzi zenuen zuk, Oihana. Zuentzat zer dira aitortza hauek? Zergatik da garrantzitsua plazara ateratzea? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-06 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Josu Sanjurjo
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bost urte dira Zaldibarko zabortegiko hondamendia gertatu zela. Bi langile hil ziren: Alberto Soroluze eta Joakin Beltran. Soroluzeren gorpuzkinak urte eta erdi geroago aurkitu zituzten. Beltranenak oraindik ez dituzte aurkitu. Zabortegi hartako bi langile zarete eta zabortegi azpitik ari zarete pasatzen A-8tik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-15 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Maddi Ane Txoperena
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Maddi Ane, zuk badakizu zer den lagun bat galtzea. Zure lagun min batek, nerabezaroan jakin zuen minbizia zuela, eta prozesu gogor baten ondoren, gaztaroan hil zen. Zure lagun hark, azken arnasa bere amets bat betetzen ari zela eman zuen, lagunartean, berak hainbeste amestutako bidaia bat egiten ari zela. Hil baino aste batzuk lehenago festa bat egin zuen, eta banaka-banaka agurtu zintuzten. Beti pentsatu izan duzu eredu bat izan zela Leire. Eta gaur, Maddi Ane, soka hari tiraka bertso-ipuin bat ekimenaren baitan, gaixorik dagoen ume bat bisitatzera joateko tartea hartu duzu. Ane da gaixorik dagoen gaztetxo hori, zainketa aringarrietan dena. Maddi Ane, igo dituzu ospitaleko eskailerak, hartu duzu arnasa sakon
eta pasabide erdian den atea jo duzu; barruan duzu Ane, zain.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Musikariak zarete. Espetxean kontzertu bat emateko eskaera egin duzue. Baimena emateko joko dituzuen kantuen letrak zein izango diren jakinarazteko eskatu dizuete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Kazetaria zara. 30 urtez jende asko elkarrizketatu duzun arren, gaur egin duzun elkarrizketaren ostean oilo ipurdia jarri zaizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-09 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Ane Labaka Mayoz, Garazi Navarro Ugarteburu, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Zaldibiko koruko edo abesbatzako lau kide zarete. Egun seinalatuetan kalera irten zarete kantatzera. Anek ondo kantatzen du eta badaki. Juliok nabarmen desafinatzen du baina ez zaio inporta. Irazuk letra bakar bat ere ez daki, eta Garazik giroa du gustuko eta irteeraren aitzakian tabernetan ibiltzen da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko txikia (hg) / Zortzi puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Nerabe baten gurasoak zarete. Gaztetxoen mugikorren erabilera mugatzeko kanpaina egiten ari dira ikastetxean. Zuei ere zuen mugikorren erabilera gutxitzeko gonbidapena egin dizuete. Zu, Ane, prest zaude horretarako. Beñat, aldiz, ez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete. Eneritz, etxe berria erosi duzue, eta, badaezpada, Aneren gurasoei giltzen kopia bat eman zenieten larrialdietarako. Orain, Aneren gurasoak edozein momentutan sartzen dira etxera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Gaia: Lehiakortasuna
Puntua: Arlo askotan dago / lehiakortasuna
Puntua: Lehiak berez ez dauka / zertan izan txarra
Puntua: Gaur ez geundeke hemen / lehiarik ezean
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Herriko Bertsolari Txapelketa, gaur gauean Jalgi tabernan
[Presse]2013-03-22. Txintxarri [Aldizkaria] Voir fiche
