Recherche general
Nouvelle recherche Type d'air: "Sehaskakoa" Place: "Gipuzkoa" Place: "Gipuzkoa" Place: "Oiartzun" Type: "doinua" Nom de la strophe: "Laukoa, txikiaren moldekoa, 2 puntuz (hg) / Bi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)" Nom de la strophe: "Laukoa, txikiaren moldekoa, 2 puntuz (hg) / Bi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)" Type: Verse improvisé Nom de la personne: Alberdi, Uxue Année: 2015Affiner recherche
Données: 8
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen, zu, herriko boutique ederrenaren jabea zara. Astero, Uxue etortzen da dendara, soineko polit bat erosten du eta hurrengo astean bueltatu egiten du. Seigarren aldia da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-10 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Fredi Paia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Demagun bertsolaritza krisi sakon batean sartu dela eta plazak hustu direla bertso eta bertsozalez. Zuk atzekoen gaitasunak ezagutzen dituzu. Eta zein da emango zeniokeen aholkua, gaitasun horren arabera, bizimodua ateratzen jarraitzeko? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Eneko Lazkoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Azken hogeita hamar urte hauetan igerilekuetako txiringitoaren jabetza eduki duzu, Uxue. Azken urteotako eguraldi kaxkarraz nazkatuta Enekori, “Boli”ri, saldu zenion negozioa. Orain txiringitoan barra ertzean zaude, hamabost minutuz kaña bat eskatu ezinda. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuek elkarrekin egindako hitz bakarrak eguraldiaz egiten dituzue. Igogailuan bakarrik egiten duzue topo, eta konbertsazio motz horietan horretaz aritzen zarete beti.
Iker, konturatu zara edozein eguraldi egiten duela ere Uxue beti gustura dagoela. Euria, elurra, hotza, beroa… beti bilatzen dio bere alde ona eta beti hitz egiten du pozik eguraldiaz. Nazkatuta zaude eta zerbait esatekotan zara. Oraintxe sartu da Uxue igogailuan.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-03-08 Alegia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Lau puntuko berdina, 8 silabaz
Exercice:
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Alegian beti izan gara jokozaleak, kartazaleak, eta jokoan hasi behar dugu.
Lau bateko ageri dira pantaila horretan. Zuek izango zarete karta horietako bat. Zuek aukeratu (Pantailan lau karta. Lau batekoak).
Ezpata: Zorrotza da, fina, gauza guztiei punta ateratzailea.
Bastoa: Egoskorra, burugogorra, tematia da.
Urrea: Goxoa, fina, beroa, maitekorra...
Kopa: Kuadrillako pailazoa, ganberroa, moxkortxioa, kuadrillan umorea jartzen duena.
Zuek lauok duela hamar urte unibertsitatean ikasten ari zinetela elkarrekin bizi izan zineten pisu berean. Hamar urte pasatuta, gaur elkartu zarete afaltzeko.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-03-08 Alegia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Uxue, lagun batek pasarte hau irakurri dit zure liburutik. (Eserlekuetatik testua irakurtzen dute).”Sasoi hartarako ez zegoen Donostiara eta Parisera neskame joateko ohiturarik. Herriko neska asko paper fabrikan enplegatu ziren gutun-azalak egiten. Zenbaitek negozio txikiak ireki zituzten erdialdeko kaleetan. Eta gutxi batzuk unibertsitatera joaten ziren letretako ikasketak egitera.
Ni salbuespena izan nintzen. Hirian bizi zen amaren aldeko izeba bat etorri zitzaigun etxera. Emakume dotorea zen. Balentziagarena omen zen mostaza koloreko berokia erantzi zuena sukaldera sartu orduko. Ama urduri nabaritu nuen janzki hura sarrerako esekitokian zintzilikatzean, bere esku maiztuekin hondatuko zuen beldur balitz bezala. Plastikozko zamauari begiratu azkarra egin zion izebak.
“Klara anderea hilzorian dago” esan zion amari “Konfiantzazko norbait behar dugu hura zaintzeko”.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-10 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Berba bat jarriko dizut gai modura, izen bat: Aylan, hondartzan hilik aurkitu duten haur errefuxiatua. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Autobus batean egin duzue topo. Uxue haurdun, zazpi hilabete eta erdikoa, oro min eta goragale. Andoni, laurogei urteko agurea, oro min eta oro marmar. Autobusean eserleku bakarra geratzen da libre. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa